Arte Erromanikoa eta Gotikoa: Ezaugarriak eta Adibideak

Arteak eta humanitateak6,12 KB

Arkitektura Gotikoa

Estilo berritzailea, Saint-Denis basilika izan zen ideia berriak islatzen lehena.

Ezaugarriak

  • Elementu sostengatzaileak: aparailu erregularra, harlandua.
  • Elementu sostengatuak:
    • Arku zorrotza.
    • Gurutze-ganga.
    • Beirate-leihoak.
    • Pilare konposatuak euskarri.
  • Gurutze-gangen garapena:
    1. Sinplea.
    2. Sexpartita.
    3. Izar formakoa.
    4. Konbatuak.
  • Latin gurutzeko oina katedraletan, 3 edo 5 nabekoa.
  • Kontrahormen gainean elementu dekoratzaileak.
  • Arbotantea: gurutze-gangen pisua jaso eta kanpoko kontrahormetara bideratzen du.
  • Mugagabetasuna iradokitzen du, ondorioz bukatugabearen sentsazioa.

Frantzian

  • Zistertar ordena (Fontenayko abadia):
    • Erreforma zistertarra.
    • Garbizalea erlijioan.
  • Chartres: 2 dorre kanpoan, barruan 3 nabe, elementu sostengatzaileak pilare konposatuak, bertikaltasuna.
  • Notre-Dame: 2 dorre, 3 ate = 3 nabe. Galeria bat, barruan arkutegia. Uhartean. Kontrahormak, gurutze-ganga... Dorre-orratza.
  • Sainte-Chapelle: nabe bat, kapera txikia, pisua kontrahormetara bideratua, dorre-orratz altua, barrualdea bertikala.

Italian

  • Siena: eliza + dorrea + baptisterioa, marmol zuria eta berdea konbinatuta, barruan material konbinazioa, kapera batean dago "Azken Epaiketaren" irudikapen bikainena.

Espainian

  • León: 3 atari, kontrahormak, fatxadan Ama Birjina.
  • Burgos: hegoaldean sarrera, 3 nabe, gurutze-gangak, dorre-zinborrioa, klaustro bat katedralean itsatsita.
  • Bitxikeria (Burgosko katedrala): mendi baten kontra ezarrita katedrala, zorura jaisteko urrezko eskailera bat.
  • Sarmientoko ataria: Pantokratorra.

Laburpena

Frantziako eta Alemaniako arkitektura gotikoa bertikala da. Ingalaterrakoa perpendikularra. Italiakoa horizontala. Espainiakoa horizontala eta bertikala.

Arkitektura Erromanikoa

  • Latin gurutzeko oina, 3 nabekoa (erdikoa eta alboetakoak).
  • Elementu sostengatzaileak: hormak harlanduz, aparailu erregularra, opus quadratum.
  • Elementu sostengatuak: puntu erdiko ganga, puntu erdiko arkua, ogiba-ganga, labe-ganga, ertz-ganga.
  • Gurutzaduraren gainean domo izeneko dorre bat edo kupula bat dago.
  • Arkuaren pisua sostengatzeko kontrahormak.
  • Eraikin motak:
    • Elizak: gurutze formako oinplanioa, gehienetan Kristo gurutzean gurutziltzatu zutelako, ekialdera begira, dorre-zinborrioa gurutzaduraren tokian.
    • Nekazari eremuetako elizak: txikiak.
    • Monasterioak: botere gune handi eta zabalak, eraikin askoz hornituak (eliza, klaustroa, jangela, logelak...). Mojek bizitza osoa bertan igarotzen zuten.

Eskultura Erromanikoa

  • Eskultura erromanikoa arkitektura-elementuetan (eliza-atarietan, Ama Birjina Haurrarekin).
  • Markoaren legerara egokituta.
  • Irudia ez da naturalista (jarrera zurrunak, forma geometrikoak, errealitateari garrantzirik eman gabe).
  • Transzendentaltasunari erreferentzia (esanahia zuten gauzak sinboloen bidez adierazten ziren).

Gaiak

  • Erlijio izaerakoak:
    • Azken Epaiketaren bidez elizan sartzeko gogoa sorrarazi nahi zitzaien sinisdunei.
    • Pantokratorra, tetramorfoz inguratua, lau ebanjelioen sinboloak (gizona, lehoia, idia, arranoa).
    • Kristo epaile moduan: zintzoak zerura, bekatariak infernura.
    • Atariko beste aldean Apokalipsiko 24 agureak edo Kristoren bizitzako pasarteak.
    • Itun Zaharreko gaiak ere.
    • Arkiboltetan gai profanoak (urteko hilabeteak).

Eskultura Gotikoa

  • Zentzumenen mundua inspirazio-iturri.
  • Pertsonaia ezagunak eredutzat santuak irudikatzean.
  • Naturalismoa izaera eta keinuetara zabaldu zen. Eskulturek eszena bat osatzen zuten edo apostuluak elkarren artean hizketan agertzen ziren.

Hiru aldi

  • XIII. mendea: sentimendu noble eta malenkoniatsua.
  • XIV. mendea: gerren eraginez pertsonaien adierazkortasuna.
  • XV. mendea: errealitate profanoan baina izaera sinbolikoan.

Gaiak

  • Azken Epaiketako gai apokaliptikoak. Kristo zen nagusi baina eskuak jasota eta saihetsa estali gabe, aingeruak berarekin.
  • Ama Birjina.

Pintura Erromanikoa

  • Naturalismo eza. Konbentzionalismoarekin estereotipatua.
  • Perspektibarik, argirik, itzalik ez.

Gaiak

  • Pantokratorra, Apokalipsiko irudiak, Adan eta Eva, Ama Birjina eta Haurra...
  • Horma-pintura landu zen eliza barrualdean.
  • Liburuak kopiatzean kontu handiz landutako irudiak dira, testuen ondoan. Monasterioetako jarduera nagusietako bat Scriptorium izeneko lantegietan bideratu zen.

Fresko teknika (aldez aurretik horma prestatu)

  • Enfoskatua: horma igeltsu geruza batez estali, pintura horman itsasteko.
  • Estartzitua: pintura plantilla bidez ezarri.

Hiru eragin

  • Italo-bizantziar eragina: Katalunian, kolore biziak.
  • Gaztelako esparrua: Donejakue bidean, kolore apalak.
  • Islamiar eragina: gai anitzak, erlijiosoak ez direnak ere.

Pintura Gotikoa

  • Minuziositatea.
  • Burgesiak enkargatutako obrak: mezenak.
  • XIII-XV. mendeak.

Giotto (eszena ezberdinak)

  • Azken Epaiketa, atearen gainean (Kristo epaile).
  • Ama Birjina jaiotzarekin.
  • Ama Birjinaren ezkontza.
  • Iragarketa (aingeruak haurdun dagoela esan dio).
  • Bisitazioa, Jaiotza, aingeruek artzainei haurdun dagoela abisatu.
  • Errege Magoak, ihesa Belenetik, Inozenteen Hilketa.

Deskargatu

PDF Word HTML