Apolo eta Dafne: Berniniren maisulana eta Barrokoa

Arteak eta humanitateak2,72 KB

Apolo eta Dafne: Gian Lorenzo Berniniren eskultura

Apolo eta Dafne Gian Lorenzo Berninik egindako eskultura da. Bultu biribileko eskultura mota da, marmolez egina. Ez zuen bloke bakar batean egin, baizik eta zatiak banaka landu eta gero batu zituen. 1622 eta 1625 urteen bitartean egin zuen. Eskultura honek gai mitologikoa du.

Eskultura hau ondo amaitua dago, era errealistan irudikatua eta aurpegiaren tratamenduari dagokionez adierazkorra da, batez ere Dafneren aurpegia. Goranzko diagonala eta mitologia-gaiaren trataera sentsualak dira konposizio bizi honen ardatz eta oinarri nagusiak. Bi ardatz nagusi aurkitzen ditugu: bata Dafneren eskutik Apoloren eskura, eta bestea, Dafneren gorputz osoa.

Eskultura honen konposizioaren ikusmoldea guztiz iraultzailea da; ordu arte funtsezko ikuspegiari ematen baitzitzaion lehentasuna, eta, aldiz, eskultura honek zentzu narratiboa du, orekari haustura emanez.

Mitoaren interpretazioa eta xehetasunak

  • Apolo: Ereinotz koroa darama.
  • Dafne: Transformazio-prozesuan dago irudikatua. Berninik unea harrapatzen du, argazki bat balitz bezala; bere besoak adar itxura hartzen ari dira, bere aitari Apolorengandik salbatzea eskatzen dion bitartean.
  • Interpretazioa: Apolo eta Dafneren mitoa bertutearen eta desio sexualaren arteko borroka bezala interpretatzen da, Ovidioren Metamorfosiak liburutik hartua.
  • Irtenbidea: Dafnerentzat irtenbide bakarra bere gorputza ereinotz zuhaitz bihurtzea da, Apolorengandik libratzeko.

Berninik erabiltzen duen ardatzak eskulturari mugimendua eta bizitasuna ematen dio. Argi ikusten da hori Dafneren ilean. Argi-ilun efektuak ere erabiltzen ditu, barrokoaren ezaugarri nagusia izanik. Borghesen enkargua izan zen, beraz, Borghese Galerian aurki daiteke, Erroman.

Arkitektura Barrokoa

  1. Forma berriak: Forma zuzenak ez dira gustukoak, nahiz eta marra zuzenak erabili.
  2. Fatxadak: Bi solairu zeudela ematen zuen, nahiz eta benetan ez izan.
  3. Exedra: Fatxadan oso tipikoa zen (fatxadaren planoa barrurantz modu makotuan sartzen da).
  4. Dekorazioa: Dekorazio ugari du, erliebeak eta eskulturak leku guztietan.
  5. Frontoiak: Askotan hautsita agertzen ziren, zati bat alde batean eta bestea bestean.
  6. Argi-ilunak: Fatxadan argi-ilun efektuak sortzen dira zutabeekin eta erlaitzekin.
  7. Oinplanoa: Gurutze latindarrekoa zen, baina salbuespen nabariak daude Borrominiren lanetan.
  8. Estalkiak: Mota guztietakoak dira.

Deskargatu

PDF Word HTML