Erdi Aroko Europako Literatura: Epika, Trobadoreak eta Dolce Stil Nuovo
Erdi Aroko Europako Literatura
Bi literatura epiko mota bereizten dira Erdi Aroan: gesta kantak eta zaldunen poema narratiboak.
Epika: Gesta Kantak eta Zaldunen Poesia
Gesta Kantak Erdi Arokoak dira, ahoz transmitituak, eta gertaera historikoa eta legenda nahastetik sortuak. Gesta kanta horien hartzaile naturala noblezia zen, nahiz eta denborarekin herri tradizio bihurtu.
Proventzako Trobadoreak eta Maitasun Gortesaua
XII. mendean sortu ziren Proventzako (Frantziako hegoaldean) gorte feudaletan. Proventza trobadoreen lurraldea izan zen, eta bertako poeten bidez maitasun sentsibilitate berri bat hedatu zen Europa osora. Horri maitasun gortesaua deitu zitzaion, eta bere kodea du:
- Zalduna eta poeta zerbitzariak dira, damari obedientzia eta errespetua zor diote.
- Maitasun harremana espiritualtasunaren eta haragizko ordainsariaren arteko sentimendu nahasiz gauzatzen da.
- Etika gortesauaren arauen arabera, maite den damak ezkondua izan behar du.
- Maitearen urruntasun fisiko eta sozialak atsekabea sortzen dio poetari.
- Musu ematea eta besarkatzea desio du beti.
- Emakumearen edertasun fisikoa tipifikatua dago.
Dolce Stil Nuovo: Emakume Aingerutarra
Trobadoreen poesiaren muina aldatu zen Italiako hirietara iristean. Burgesia da poesiaren sostengua. XIII. mendean indartu zen Florentzian, Toscanan... Mundu honetako emakumea figura espiritual eta idealizatu bilakatzen da, horrela, emakume aingerutarraren figura topikoa (Donna Angelicata) sortuz. Maitasunaren bilakaera horretan, adierazpen harmoniatsua lortzea ezinbestekoa zen.
Dante Alighieriren Vita Nuova lanak Beatriceren ingurukoak kontatzen dizkigu. Jainkotar Komedia, bere lan nagusia, Erdi Aroko pentsamenduaren eta kulturaren entziklopedia zabala da. Erdi Aroko mundu-ikuspegi kristaura egokitu zuen mundu klasikoko pentsamendua.
Jainkotar Komediaren ibilbidea hirutan banatzen da:
- Infernua
- Purgatorioa
- Paradisua
Infernuak bederatzi zirkulu ditu; zenbat eta bekatu larriagoa izan, orduan eta beherago egongo da zirkuluen hierarkian. Purgatorioan ere antzera gertatzen da. Paradisua argiaren eta edertasun sublimearen erresuma da.
Francesco Petrarca, lehen humanista handia izan zen, lan klasikoak bildu, aztertu eta garai berrirako iruzkindu zituena. Latin dotore eta garbia eskaini zuen. Errenazimenduko zibilizazioaren oinarrian dagoen latindar literaturaren ezagutza filologiko zehatza landu zuen. Horregatik, Errenazimenduaren aitzindari eta poeta bikaina izan zen, italieraz idatzitako Canzoniere liburuko poesiari esker. Laurari eskainitako poemak Kantutegiak izenarekin ere ezagutzen dira. Laura emakume erreala zen. Laura elizan ikusi eta bat-batean maiteminak jota geratu zen.
Hiru gai nagusiren inguruan eraiki zuen bere obra:
- Jainkoaren maitasuna
- Ospearen gorazarrea
- Maiteminezko gaiak
Irudi, simil eta metaforez gainezka dago.