Eskulturen Ezaugarriak: Sailkapena eta Oinarriak
Eskulturen Ezaugarriak
Eskulturak sailkatzeko hainbat irizpide erabil daitezke, haien ezaugarri nagusiak aztertuz:
Errepresentazioa
Eskulturak errepresentatzen dutenaren arabera, bi taldetan sailka daitezke:
- Abstrakzioa (edo ez figuratiboa): Eskulturak forma ezezagunak errepresentatzen dituenean ematen da. Hau da, eskultura bolumena, forma, zeinu eta antzeko elementuez baliatzen denean.
- Figurazioa: Gai eta forma ezagunak errepresentatzen ditu. Honen barruan beste sailkapen bat bereizten da:
- Eskematikoa: Formak sinplifikatuak agertzen dira.
- Naturalista: Formak naturan ageri diren bezala agertzen dira. Honen barruan, bi azpimotatakoak aurki daitezke:
- Errealistak: Bereizitasun guztiekin.
- Idealizatua: Idealtasuna bilatzen duena.
Forma
Formen arabera, eskulturak honela sailka daitezke:
- Geometrikoak: Marrazketa teknikoan erabili ohi diren formen modukoak.
- Organikoak: Naturan ageri diren forma kaotiko eta irregularrak.
- Estatikoak: Mugimendua errepresentatu arren, ezin dira mugitu.
- Mugikorrak: Espazioan mugi daitezkeen formez osaturikoak.
Egitura
Egiturari dagokionez, hiru mota nagusi daude:
- Planoek egituratua: Eskulturan, materia, masa edo bolumena nagusitu ordez, planoak nagusi direnean.
- Lerroek egituratua: Eskulturan materia, masa edo bolumena nagusitu ordez, lerroak nagusi direnean.
- Trinkoa: Eskulturan materia, masa eta bolumena nagusi direnean.
Espazioa
Espazioaren erabileraren arabera:
- Hutsa: Eskultura ez du soilik materiak osatzen; ingurua eta espazioa ere osagai dira. Bi motatakoa izan daiteke:
- Irekiak: Aireak eskultura zeharkatu dezake.
- Itxiak: Aireak ezin du eskultura zeharkatu.
- Betea: Eskultura materia soilik osatzen du.
Tamaina
Tamainari lotutako kontzeptuak:
- Proportzioa: Zerbaiten zatien arteko edo zatiaren eta osoaren arteko erlazioa edo egokitasuna.
- Eskala: Neurri jakin baten eta neurri errealaren arteko harremana.
Estrategiak
Eskulturan erabil daitezkeen teknikak edo eraldaketak:
- Ezitxuraketa: Jatorrizko forma edo itzuraren aldatzea.
- Sinplifikazioa: Oinarrizkoenera jotzea.
- Errepikapena: Eskultura osatzen duen elementuetako bat edo gehiago errepikatzea.
- Ordezpekapena: Elementuetako bat beste zerbaitekin ordezkatzea.
- Materia aldaketa: Material originala aldatzea.
- Tamaina aldaketa: Proportzioak aldatzea.
- Kontrastea: Osagaiak elkarrekin jartzea.
Materiaren Ezaugarriak
Materialak dituen ezaugarriak:
- Formalak: Materialak berez dituen ezaugarriak, objektiboak.
- Estetikoak: Materialari gizakiok egokitu dizkiogun ezaugarriak.