Erreforma, Kontraerreforma eta Errenazimentuko Artea
Erreforma: Martin Lutero
Luterok Elizaren funtzionamenduarekin ados ez zegoenez, 95 tesiak aurkeztu zituen:
- Sakramentuak bitara murriztu zituen.
- Meza kendu eta Biblia norberak interpretatzea aldarrikatu zuen.
- Purgatorioaren kontzeptua ukatu zuen.
- Elizkizunak herri bakoitzeko hizkuntzara itzuli nahi zituen.
- Elizako kideen bizimodua aldatu nahi zuen.
- Santuen eta erlikien gurtza ukatzen zuen.
- Indulgentziekin bukatu nahi zuen.
- Aita Santuaren irudia ezabatu nahi zuen.
- Simonia, nikolaismoa eta nepotismoa ezabatu nahi zituen.
Ondorioa: Erlijio ezberdinak sortu ziren.
Kontraerreforma: Trentoko Kontzilioa
Eliza katolikoaren erantzuna erreformari:
- Sakramentuak zazpi mantendu ziren.
- Meza mantendu zen eta Elizak bakarrik azal zezakeen Biblia.
- Purgatorioa mantendu zen.
- Doktrina berriak argitaratu ziren.
- Pertsona bakoitzak kargu bakarra izan zezakeen eta seminarioak sortu ziren.
- Santuen gurtza mantendu zen.
- Aita Santuaren autoritatea berretsi zen.
- Simonia, nikolaismoa eta nepotismoa debekatu ziren.
Ondorioa: Lutero eskumikatu zuten.
Errenazimentuko Artea
Arkitektura
Eraikin motak: erlijiosoak (elizak) eta zibilak (lonjak, jauregiak...).
Elementu arkitektonikoak:
- Euskarri elementuak: zirkulu erdiko arkuak, zutabeak.
- Estalkiak: kupulak, sabai lauak kasetoiekin.
- Apaingarriak: pilastrak, frontoiak, portadak, medailoiak.
- Kanpoaldea: itxura oso orekatua, simetria eta lerrokadura.
Eskultura
Antzinako eredua berreskuratu zen, bereziki erretratuak, gai mitologikoak eta erlijiosoak. Anatomiari garrantzi handia eman zitzaion (gorputz biluziak). Materialak: marmola, brontzea; Espainian zura eta polikromia. Miguel Angel: David, Moises, Piedad.
Pintura
Perspektiba izan zen helburu nagusia. Gai erlijiosoak, mitologikoak eta erretratuak landu ziren. Teknikak: freskoa eta tenpera. Argiaren erabilera garrantzitsua izan zen. Leonardo da Vinci: Azken Afaria, Gioconda (Mona Lisa); Miguel Angel: Pekatu Originala, Familia Sakratua.
Espainiako Artea
Plateresko estiloa nabarmendu zen. Aipagarriak: Salamanca (Platereskoa), Juan de Herrera (Errenazimentua: El Escorial). Obra nagusiak: La Casa de las Conchas, Salamankako Unibertsitatea, Cogolludo Jauregia, Infantado Jauregia.