Antzinako Grezia: Gizartea, Arkitektura eta Eskultura
Antzinako Grezia: Herri Antolamendua
Hitzaurrea
Uharte ugari daude, lehorreko lurrak menditsuak dira eta ibar estuak daude lautada batzuekin batera. Polisa estatu txikia zen, eta erasoa izanez gero erraz defendatzeko lekuan eraikitzen zuten; mendi edo muinoren baten maldan normalean. Leku gorenean akropolia egoten zen (muino sakratua). Hiritar batzuk emigratu egiten ziren polis berriak sortzeko.
Antolamendu Soziopolitikoa
Gizartearen ezaugarririk nabarmenena produkzio-modu esklabista da, zalantzarik gabe. Jabeak produkzio-baliabideak eta esklabuak zituen bere jabetzan. Salmentan edo trukaketan, esklabuek prezio jakin bat izan ohi zuten.
Antolamendu Politikoa
Antolamendu politiko nagusiak hauek izan ziren:
- Oligarkia
- Anarkia
- Tirania
- Demokrazia
Erlijioa eta Sinesmenak
Greziarrentzat gizakia zen munduaren ardatza eta neurria. Jainko-jainkosa nagusiak hauek ziren:
- Kronos (Saturno)
- Poseidon (Neptuno)
- Zeus (Jupiter)
- Hades (Pluton)
- Atenea (Minerva)
- Hera (Juno)
- Afrodita (Venus)
Antzinako Grezia: Arkitektura
Ezaugarriak
Edertasuna eta ordena, harmonia, oreka eta aldeen arteko proportzioa bat datoz. Aldeen ikuspegi partzialak osotasuna batu eta harmonia eta koherentzia lortu nahi zituen. Forma eta funtzioa bat datoz elkarrekin, eta neurri edo eskalaren araberakoa da. Arkitektura greziarra gizakiaren neurri edo eskalaren araberakoa da. Arkitektura greziarrak arkitrabe-estalki sistema bideratu zuen eraikinetan, eta garrantzi handia hartu zuten zutabeek euskarri gisa.
Euskarriak eta Taulamenduak
Tenpluak proportzio perfektuekin eraiki ziren, eta hauen fatxadetan ordena klasikoak islatu zituzten.
Ordena Doriarra
- Zaharrena, soilena eta sendoena.
- Ez du harroinik.
- 20 ildaska ditu, ertz bizidunak.
- Ginbela bi osagaiz osatua.
Ordena Joniarra
- Harroina du.
- Ginbel kiribildunak.
- Fustea kamutsa.
- Taulamenduak hiru zirrindadun arkitrabea eta friso biluzia ditu.
Ordena Korintiarra
- Lirainena.
- Kapitela akantozko hostoekin apainduta.
- Goian frontoia eta tinpanoa.
Arkitektura Adibideak
Akropolia
Atenasko gotorleku eta muino sakratua zen. K.a. 480. urtean pertsiarrek suntsitu egin zuten, eta K.a. V. mendean Fidiasek berritu egin zuen. Partenoi eta Erekteion tenpluak barruan jarri zituzten eta harresitu egin zuten. Propileoetatik pasatu behar zen sartzeko; Atenea Nike tenplua honen kanpoan zegoen. Apurketa asko jasan ditu, veneziarren setioan eta turkiarren bolborategi gisa erabili zenean.
Partenoia (K.a. 447-432)
Greziako arkitektura klasikoko maisulana da. Atenea jainkosaren omenez eraikia Akropolian. Iktinosek eta Kalikratesek eraiki zuten Fidiasen gidaritzapean. Tenplu doriar peripteroa da, marmolezkoa. Kanpoan, zutabe doriarrek harlanduzko taulamenduari eusten diote, arkitrabea, frisoa eta erlaitza osatuz. Ordena doriarrean, frisoa triglifoz eta metopez osatuta dago. Goialdean frontoia eta tinpanoa ditu. Hainbat efektu optikoz baliatu ziren: distantzia desberdina zutabeen artean, lodiera ezberdinak, taulamendua eta estilobatoa kurbatua.
Erekteion (K.a. 421-406)
Atenasko Akropoliko tenplua. Erekteo eta Zekrops heroi mitologikoen omenez eraikia. Estilo joniarreko maisulana. Lau fatxada ditu, eta kariatideek hegoaldeko portikoa eusten dute.
Epidauroko Antzokia (K.a. IV. mendea)
Arte eszenikoak garatzeko erabili zen antzokia. Zirkuluerdiko forma emanez egiten zituzten harmailak, mendiaren malda aprobetxatuz, orkestraren zirkuluaren inguruan, hau da, korua kokatzen zen tokian. Hondo arkitektoniko batekin ixten zen harmailen erdi-zirkulua.
Antzinako Grezia: Eskultura
Ezaugarriak
Egiptoko eragina nabaria da aro arkaikoan. Natura baliatuz eta harmonia bilatuz, gizakia protagonista zen, eta errealitate ideala eta perfektua irudikatu nahi zen. Arrazoia eta harmonia bilatzen ziren. Zatien eta osotasunaren arteko harmonia da edertasuna. Materialik erabilienak marmol zuria eta brontzea ziren. Naturalismo idealizatua irudikatzeko hainbat printzipio erabiltzen zituzten: itxura fisiko serenoa eta barruko oreka psikikoan oinarritzen ziren. Gorputza osatzen zuten zatien arteko proportzioa gordetzen zuten. Edertasuna eta ordena harmonia deitzen zuten. Kanona bilatzen zuten gorputzaren proportzio idealaren bilakaerarekin (adibidez, 1/7). Mugimenduaren irudikapena lortu zuten Contrappostoa erabiliz. Diartrosiaren printzipioak gorputzaren markaketa eskatzen zuen.
Bilakaera
Aro arkaikoko hieratismoaren, geometrizazioaren eta estilizazioaren ondoren, eskultura klasikoarekin lortu zuten idealismoa eta perfekzioa (adierazkortasun eza). Azkenik, garai helenistikoan errealismoa, dramatismoa eta adierazkortasun gordina irudikatzera iritsi ziren.
Garaiak eta Adibideak
Aro Arkaikoa (K.a. VII. eta VI. mendeak)
Adibideak: Kleobis eta Biton.
Estilo Zorrotza (K.a. V. mendearen lehen erdia)
Adibideak: Delfoseko Auriga.
Klasizismoa I (K.a. V. mendearen bigarren erdia)
Adibideak: Diskoboloa eta Doriforoa.
Klasizismoa II (K.a. IV. mendea)
Adibideak: Apoxiomenoa eta Menadea.
Garai Helenistikoa (K.a. 323 - K.a. II. mendea)
Lau eskola berri sortu ziren.