Arte eta Arkitektura Greziarra: Ordenak eta Hirigintza
Arte eta Arkitektura Greziarra
Ordena Arkitektonikoak
- Doriarra: Zutabeek ez dute oinarririk eta enborrak ildodunak dira (ertz bizikoak). Kapitelak bi osagai nagusi ditu: ekinoa eta abakoa, forma sinplekoak. Arkitrabe laua du eta frisoa metopa eta triglifoez bertikalki banatuta dago, polikromatutako erliebez apaindua.
- Joniarra: Zutabeek oinarria dute eta enborrak ildodunak dira (ertz kamustuekin). Kapitelak bi kiribilduraz apainduta daude, bata eskubira eta bestea ezkerrera. Arkitrabea zerrenda horizontaletan banatua dago eta etenik gabeko frisoa polikromatutako erliebez dekoratuta dago.
- Korintiarra: Zutabeek oinarria dute eta enborrak ildodunak dira (ertz kamustuekin). Kapitelak akanto-hostoez apainduta daude.
Tenplu Greziarrak
Tenplu greziar nagusiena hiru gelaz osatzen zen:
- Pronaosa: Ataria.
- Naosa: Jainko edo jainkosaren eskultura erraldoia gordetzen zen gela.
- Opistodomoa: Jainko-jainkosari egiten zitzaizkion eskaintzak gordetzeko gela.
Naosa eta pronaosa komunikatuta zeuden, baina naosa eta opistodomoa ez. Barne-espazioa jainkoarentzat zen eta zeremoniak eraikuntzaren kanpoaldean egiten ziren. Habeak zurezkoak ziren, baina gainontzeko egitura harrizkoa zen. Eraikinak kolore biziko eskultura eta erliebez dekoratuta egoten ziren.
Santutegiak eta Eraikin Publikoak
- Santutegiak: Jainko edo jainkosari eskainitako guneak.
- Antzokiak: Santutegien osagarri ziren (antzezpen erlijiosoak egiten ziren). Harmailek kono moztu baten itxura zuten, mendiaren malda erabiliz. Behekaldean orkestra izeneko gune zirkularra zegoen (korua jartzeko). Eszena (antzezleen lekua) orkestra baino gorago eta harmailen aurrean eraikitzen zen.
- Estadioa: Kirol-jokoak egiteko gunea.
Hiri-egitura
Hiriak hesitutako mendi baten inguruan antolatzen ziren. Mendi horren alde altuenetan akropolia (goi-hiria) eraikitzen zen, non eraikuntza erlijioso gehienak (tenpluak eta santutegiak) kokatzen ziren.
Agora plaza publikoa zen; bertan, bizitza politikoa eta merkataritza-trukeak egiten ziren. Gizonen gunea zen, emakumeen lekua etxea baitzen. Agoraren inguruan eraikuntza publikoak altxatzen ziren.
Aro helenistikoan, hirigintza-irizpide arrazionalagoak ezarri ziren, eta kale-ordena, osasun eta saneamendu-irizpideak jarraituz hobekuntza handiak egin ziren.