Velázquez Madrilgo Gortean: Erretratuak eta Maisulanak

Arteak eta humanitateak2,5 KB

Velázquez Madrilgo Gorteko Erretratugile (1631-1648)

Madrilera itzuli eta gorteko erretratuekin aritu zen. Garai honetakoak dira Filipe IV.a, Olivaresko konde-dukea edota Baltasar printzearen erretratu bikainak zaldi gainean. Obra horietan paisaiak, bere lanean orain arte izan ez zuen garrantzia hartu zuen. Horrela, tonu urdinak eta berdeak nabarmentzen dira gehienbat.

Errege Familia eta Erretratu Psikologikoak

Errege-erreginaren inguruko familiartekoen eta bufoien erretratuak ere egingo ditu. Erretratu horietan pertsonaiak bakarrik azaltzen dira, gizatasunez irudikatuak, beraien izaera psikologikoa nabarmen utziz, beste edozein gizasemeren parean.

Bredako Errendizioa edo Lantzen Koadroa

Aipatu beharra dago baita Bredako Errendizioa edo Lantzen koadroa, Buen Retiro jauregian zintzilikatzeko egin zuen koadro historiko aparta. Espainiar garaileen jarrera gizalegetsua laudatu nahi izan zuen koadro honetan, holandar garaituen umilazioa saihestuz. Baliabide guztiz barrokoak erabili zituen Velázquezek konposizioan, irudiaren eta ikuslearen arteko mugak ezabatzearren:

  • Pertsonaia batzuk ikusleari begira daudela ematen du.
  • Elementu sarreragile gisa zaldiaren gibelaldea ageri da.
  • Espainolen lantzek eta holandarren pikek eszena nagusiaren eta hondoko paisaiaren arteko muga zehazten dute.

Obra honetan gehien nabarmentzen diren ezaugarriak hauek dira: diagonalean taxuturiko konposizioa, haize ageriko paisaia, fisonomien atzipena, kolore biziak eta beroak.

Pintura Erlijiosoa: Kristo Gurutziltzatua

Urte hauetan egin zuen baita pintura erlijiosoaren arloan Kristo gurutziltzatua margolana. Oso pintura erlijioso gutxi baitu; Filipe IV.aren bekatuak erredimitzearren, duintasun klasikoa, oreka eta baretasuna ezaugarri dituen Kristo gurutzean irudikatuko du.

Azken Urteak Madrilgo Gortean (1651-1661)

Gortera itzultzean honako lan hauek egin zituen: Meninak (1656) eta Iruleak edo gorulariak (1657). Bi obra horiekin iritsi zen barrokoa bere goieneko unera, maisutasun handia erakutsi baitzuen Velázquezek, bai teknikan, baita kolorearen eta argiaren bitartez sakontasuna eta giroak sortzen ere.

Meninak koadroan, Infanta Doña Margarita Teresa, Filipe IV.aren alaba, erdian ageri da, menina bana alboan duela (Mª Agustina Sarmiento eta Doña Isabel de Velasco andereak).

Deskargatu

PDF Word HTML