Virginia Woolf eta XX. mendeko eleberrigintza

Arteak eta humanitateak3,02 KB

Virginia Woolf eta 'Al Faro'

Aurrean dugun testua Virginia Woolf-ek idatzitako Al Faro deituriko nobelaren pasarte bat da. Virginia Woolf XX. mendean kokatzen dugun idazlea da, Bigarren Mundu Gerra baino lehenagokoa, Kafka, Proust eta beste hainbat idazlerekin batera. Idazle hauek errealitatea era desberdinean azaltzeko nahiarekin teknika berriak erabili zituzten. Virginia Woolfen ezaugarri nagusienetarikoak barne-bakarrizketa, denbora eta espazioaren trataera sinbolikoa eta lirikotasunaren erabilpena dira. Ingalaterran kokatzen dugu, eta bai autorea eta bai nobela XX. mendeko literaturaren testuinguruan kokatzen ditugu.

XX. mendeko eleberrigintzaren bilakaera

XX. mendean nobela izan zen gehien garatu zen generoa. Nobela, zinearekin batera, adierazpen kultural nagusia izan zen. XX. mendeko idazleen helburua literatura berritzea zen, eta horrek forma berriak sortzea eragin zuen. Mende honetako literaturaren ezaugarri ohikoak hauek ziren: narratzaile orojakilea, ordena lineala, egitura klasikoa eta pertsonaien hausnarketa psikologikoa. Hala ere, nobelaren bilakaera gertatu zen eta kontamolde berriak egokitu zituzten: izen gabeko pertsonaiak, bukaeratik hastea, argumentu zehaztugabeak, izatearen absurdoa mugaraino eramatea, denbora-jauziak eta barne-bakarrizketak.

Literatura eta mundu gerrak

Mende honetako literatura mundu gerren ardatzaren arabera sailka dezakegu:

  • Gerra aurretik: Errealismotik urrun, abangoardien eragina eta arazo existentzial eta erlijiosoekiko interesa nagusitu ziren.
  • Gerra ondoren: Artistak proiektu sozial eta politikoetan sartu ziren eta nobela tramaren bila hasi zen.

Nobelaren ekoizpena handitu eta tendentziak ugaritu ziren: kritika sozialak, esperimentalak, historikoak... Idazle batzuek bide horri jarraitu zioten eta beste batzuek elementuak nahastu zituzten (abangoardistak). Kontaketa teknika berriak eta tendentziak anitzak izan ziren: errealitatetik ihes egitea edo nobela konprometitua. Narratzailea zalantzazkoa da eta ikuspuntu desberdinak daude (lekukoak edo barne-bakarrizketak). Denbora eta espazioa erlatiboak dira, espazioari garrantzi handia emanez. Pertsonaiak ekintzak baino garrantzitsuagoak dira; protagonista antieroia da, angustiatuta eta etorkizunik gabekoa, pertsonaia borobila izanik.

Abangoardiako literaturaren ezaugarriak

Ezaugarri nagusiak hauek dira: fragmentarismoa, pertsonaien deshumanizazioa, lirikotasuna, egitura zinearen montajean oinarrituta, eta tramak erotismoan eta gizaki modernoan oinarrituta. Errealismoa era objektiboan imitatu nahi duen errealitatearen parodia egiten du hainbat mugimenduren bitartez: Espresionismoa, Dadaismoa, Futurismoa, Sinbolismoa.

Berritzaile nagusiak
  • James Joyce: Ulises
  • Franz Kafka
  • Thomas Mann: Mendi Magikoa, Buddenbrooks
  • Marcel Proust: Denbora galduaren bila

Deskargatu

PDF Word HTML