Arkitektura eta Pintura Gotikoa: Ezaugarriak eta Estiloak
Arkitektura Gotikoaren Kanpoaldeko Elementuak
Beste bi elementu nabarmentzen dira kanpoaldean: bi isurkiko estalkia eta zinborioa, zenbaitetan gurutzadura koroatzen duena. Ageri diren beste elementu arkitektonikoak orratzak eta piramide edo kono formako pinakuluak, dorreetan, eta gableteak, frontoi modura jarritako punta-zorrotzak, eraikinen bertikaltasuna azpimarratzeko baliatzen dira.
Arkitektura gotikoaren bilakaera aztertzeko, beharrezkoa da eraikin erlijiosoak (batez ere katedralak) eta eraikin zibilak bereiztea.
Adibideak
- Notre-Dame (Irudiak)
- Sainte-Chapelle (Beirateak)
8.6. Pinturaren Dibertsitatea Aro Gotikoan
Teknikak eta Materialak
- Pixkanaka, freskoan egiten zen horma-pintura baztertu eta taula gaineko pintura eta beiratezko pintura erruz erabiltzen hasi ziren.
- Oso hedatu ziren miniatura-lanak egiten hasi ziren tailer espezializatuak.
- Tenpera-pintura nabarmentzen da, eta, Italian, freskoa. Olio-pintura erabiltzen hasi zen, erabat hedatuko zena XV. mendetik aurrera, Flandrian, Van Eyck anaiei esker.
Gaiak eta Kanona
- Jorratutako gaiak erlijiosoak ziren, eta lehentasun berezia zuten Jesus eta Andre Mariaren bizitzen irudiek. Gai profanoak ere sartu ziren, pixkanaka bazen ere, eta erretratua nabarmendu zen horietan.
- Figuretan kanon eta proportzio naturalak erabili, aurpegi eta keinuak ere. Argiaren bidez hasi ziren gorputzak modelatzen, eta konposizioen espazio-markoa zehazten, arkitektura eta paisaien bidez.
Pintura Gotikoaren Lau Estilo Nagusiak
Estilo Gotiko Frantziar edo Lineala
(XII. mendearen bukaera - XIII. mendea). Paris eta Borgoinako gorte frantsesetan sortua. Beirate eta miniaturaren artearen eragin argia du, eta linea erabat nabarmentzea kolorearen gainean da bere ezaugarri nagusia. Figurek aldi erromanikoek baino hierarkikotasun gutxiago agertzen dute.
Adibidez: Leongo Katedraleko beirateak (Espainian) eta Sainte-Chapelle.
Estilo Gotiko Italiarra
Kolore argiak erabiltzea, linea kurbatuak eta bihurgunetsuak nagusitzea, figuretan bolumena sortzea, komunikazio-nahia agertzea, perspektiba lortzeko lehen saiakerak egitea. Bi arte-gune nagusitan banatu zen: Sienan eta Florentzian.
Artista nagusia: Giotto eta bere obra Paduako Scrovegni familiakoen kaperan egindako horma-pintura.
Nazioarteko edo Gortesau-Estiloa
Europako gorte nagusien giroan garatu zen.
Flandriako Estilo edo Eskola
(XV. mendea). Herbehereetan eta Flandrian garatu zen gehienbat. Teknika: Nazioarteko Gotikoaren ondorioa. Olio-pintura perfekzionatu zen.
Eskolaren beste ezaugarri batzuk dira mugimendu eza eta sinbolismo handia izatea. Gai erlijiosoak eta profanoak nahastu eta erretratuaren aldeko interes handia.
Artista garrantzitsuenak:
- Jan Van Eyck: Arnolfini senar-emazteak.
- Rogier Van Der Weyden: Gurutzetik jaistea.
- Bosch: Atseginen baratzea. Bere lana pintura surrealistaren aurre-irudia izan zen.