Artearen eta Historiaren Oinarrizko Kontzeptuak
Trikuharriak
Trikuharriak gorpuak ehorzteko eraturiko monumentu megalitikoak dira. Trikuharriak edo horien aztarnak, beste monumentu megalitikoekin batera, Europa mendebalde osoan, Eskandinaviatik Iberiar Penintsulara, baita Euskal Herrian ere, eta Mediterraneo aldean kokatzen dira. Europako trikuharri zaharrenak Neolitiko eta Kalkolitiko aroetan eraiki eta erabili ziren gehienbat, K.a. 4.500 urtearen inguruan hasita eta K.a. 2500 urtera arte gutxi gorabehera.
Zizela
Zizela mailu egoki batekin eginiko kolpaketa baten bidez hotzean materiala (harria gehienetan) mozteko, ildotzeko edo arbastatzeko erabiltzen den esku-tresna bat da. Maiz erabiliz gero, zizelaren mozketa-ahoa kaltetu eta zorroztu behar da. Eskulturgintzan maiz erabiltzen da.
Neolitoa
Harri Aroko azken aroa da, Mesolitoaren (edo Epipaleolitoaren) eta Brontze Aroaren artekoa. Aldi hartan errotik aldatu zen gizakiaren bizibidea, harrapari huts izatetik ekoizle izatera. Horren ondorioz, gizakiak bizileku finkoak hartu zituen, eta lehen hiriak sortu ziren.
Neolitoa Ekialde Hurbilean (Nilo, Eufrates eta Tigris ibaien artean) sortu zen duela 9.000 urte inguru, eta handik hedatu zen Europan, Afrikan eta Asian zehar. Euskal Herrian orain dela 3.000 urte inguru izan zen Neolitoa.
Bolia
Bolia gai gogor, zuri eta opakoa da, zenbait ugaztunen hortz eta letaginak eratzen dituena eta eskulangintzan erabiltzen dena. Batez ere elefanteen letaginetatik lortzen da, baina beste animalia batzuetatik ere bai:
- Hipopotamoa
- Mortsa
- Narbala
- Kaxalotea
- Fakokeroa
- Mamuta (batzuetan)
Egun ez da asko erabiltzen, baina Antzinatetik gai garrantzitsua izan da tresna eta gauzaki ugari egiteko, hala nola apaindurak, hortz-izunak, dominoak, piano-giltzak eta billar-bolak.
Mukulu biribila
Mukulu biribila eskultura-mota bat da; hirugarren dimentsioan adierazten da, proportzio perfektuan. Batzuetan, berezko tamainaren erredukzioa handiagoa da.
Ehundura
Gainazal artistiko baten material irregularren gehiketari deritzo. Hauen funtzioa artelanari errealismoa eta sinesgarritasuna ematea da. Ehundurak eskulanei forma eta bolumen desberdinak ematen dizkie. Eskala desberdinak dauzkagu: erliebea, lerroak, marrazketa adierazten den egoera…