Arte Gotikoa: Arkitektura, Ezaugarriak eta Bilakaera

Arteak eta humanitateak2,61 KB

Arte Gotikoaren Ezaugarriak

Arkitektura izan zen arte-adierazpide nagusia arte gotikoan, batez ere hiriko esparruan garatu zelako. Katedralak izan ziren eraikin garrantzitsuenak. Gorantz begira eraikita, eta argitasuna nagusi barnealdean, eremu bikaina bilakatu nahi zituzten Jainkoarengana hurbiltzeko. Jainkoaren eta gizakiaren arteko hurbiltasun hori eskultura eta pinturaren esparruan ere azpimarratu zen, arkitekturaren mende baitzeuden bi arte horiek. Eskulturan eta pinturan gai erlijiosoek nagusi izaten jarraitu bazuten ere, erromanikokoak baino naturalistagoak eta ez hain urrunak izan ziren eszenak.

Arkitektura Gotikoa: Elementu Nagusiak

Eraikin garrantzitsuena katedrala izan zen. Elementu nagusiak hauek dira:

  • Bertikaltasuna eta argitasuna: Eraikin oso altuak eta argitsuak, espiritualtasun erlijiosoa sustatzeko.
  • Arku zorrotza: Gotikoan erabilitako arku mota nagusia.
  • Gurutze-ganga: Bi arku zorrotz gurutzatzean sortzen dena.
  • Beirateak: Arku zorrotzei eta gurutze-gangei esker, leiho zabal handiak ireki zituzten, beirate koloretsuz beteak.
  • Arbotanteak eta horma-bularrak: Nabeak altuagoak eta zabalagoak zirenez, kanpoaldeko egitura indartzeko sistema konplexua erabili zen, barnealdeko gangen pisua orekatzeko.

Oinplanoaren Antolakuntza

  • Hiru edo bost nabe, luzetara eginak; erdikoa alboetakoak baino altuagoa eta zabalagoa da.
  • Burualdean transeptu laburragoa dago.
  • Deanbulatorioa edo girola eta, inguruan, hainbat kapera erradial.
Barneko Altxaera

Barnealdea hiru mailatan banatuta dago:

  • Arkuteria: Alboetako nabeen sarbidea.
  • Triforioa: Arkuteria meharrek inguratutako pasabidea.
  • Klaristorioa: Goiko gorputz leihoduna.
Kanpoaldeko Elementuak

Beheko aldean, barnealdeko nabean adina portale daude, apaindura eskultoriko aberatsak dituztenak. Beste bi elementu nabarmentzen dira kanpoaldean: bi isuriko estalkia eta zinborioa. Orratzak, pinakuluak (piramide edo kono formakoak) eta gableteak (frontoi moduko akabera puntadunak) eraikinaren bertikaltasuna azpimarratzeko baliatzen dira.

Arkitektura Gotikoaren Bilakaera

Arkitektura gotikoaren bilakaera aztertzeko, beharrezkoa da eraikin erlijiosoak eta eraikin zibilak bereiztea.

Adibideak:

  • Parisko Notre-Dame katedrala (XII-XIII. mendeak, Frantzia).
  • Sainte-Chapelle (beirateengatik ezaguna).

Deskargatu

PDF Word HTML