Eskultura Barrokoa: Ezaugarriak eta Maisuak

Arteak eta humanitateak2,87 KB

Eskultura barrokoa funtsezko elementua izan zen eszenografia barrokoei gorte edo jauregi-kutsua edota esanahi sinbolikoa emateko.

Materialak eta Gaiak

  • Italian gehienbat marmola erabili zen.
  • Espainian, aldiz, zura erabili zen, batez ere.

Askotarikoak ziren tipologia eta gaiak, baina gai erlijiosoak edota aita santuen, errege-erreginen hileta-monumentuak egin ziren gehienbat. Gai mitologikoak ere jorratu ziren.

Ezaugarri Formalak eta Bernini

Figura exentua erliebearekin lotzen da irudiaren gaineko ikuspegi bakarrarekin jokatzen duelako. Ikuspegi bakarra izatea antzerki-izaerarekin lotzen da, eskulturaren zerbitzura jartzen da arkitektura, haren agertokia baita. Eta Bernini izan zen hobekien definitu zuen ideia hori, maisutasunez lortu baitzuen arkitektura, pinturaren eta eskulturaren arteko sinbiosia.

Berniniren Ezaugarriak

Bernini da estilo barrokoaren eskultore nagusia. Haren obraren oinarria naturalismoa da, baina figura barrokoak pasio eta sentimenduen errepresentazioak dira. Dramatismoa eta adierazkortasuna bai jarreretan bai keinuetan nabarmentzen dira. Formak ez dira egonkorrak; diagonal baten edo kurba baten ardatzean itxuratzen dira: bizitasun-efektua, infinituan galtzen diren sentipena eskainiz. Azaleren trataera oparoa da, jantzi eta mantu bihurrien izurriekin jokatuz, eta argi-ilun efektuak lortzen ditu.

Lan Garrantzitsuak (Bernini)
  • David
  • Apolo eta Dafne
  • Santa Teresaren estasi

Eskultura Barrokoa Espainian

Espainian erlijioa izan zen gai bakarra, eta erabilitako materiala zura polikromatua izan zen. Elizaren pisuaren, herritarren debozioaren eta kofradien ondorioz, erretaulak, Aste Santuko pasoak eta busto biribileko eskultura egin ziren, batez ere.

Irudiaren Sorkuntza Prozesua

Irudi bat egiteko prozesua hainbat eskuetatik pasatzen zen:

  1. Eskultorearen lana: zura lantzea.
  2. Pintorearen lana: irudia urreztatzea, polikromatzea, estofatzea eta haragi-itxura ematea, irudiak ahalik eta errealenak izateko.
  3. Amaiera: ordezko piezak eransten zitzaizkien irudiei, hala nola ile naturalezko ileordeak, beirazko begiak, erretxinazko malkoak, jantziak...

Errealismoa eta dramatismoa muturrera eraman ziren. Gregorio Fernandez bereziki aipagarria da.

Ezaugarriak eta Lanak (Espainia)
  • Ezaugarriak: Adierazkortasuna eta errealismoa.
  • Lanak: Aste Santuko pasoak: Pietatea eta Kristo etzanik.

Eragin handia izan zuen ondoko eskultoreen artean.

Deskargatu

PDF Word HTML