Errealismoaren ezaugarriak
- Zehaztasuna: Errealitatearen analisi zientifikoa.
- Behaketa irudimenaren gainetik.
- Jarrera salatzailea: Dirua, boterea eta arazo politikoak dira eleberrietako gaiak.
- Sinesgarritasuna.
- Pertsonaia mota berriak: Burgesia eta langileak.
- Eleberria, genero nagusia: Kezka eta arazoak islatzeko bidea.
- Hizkuntza argia eta ulergarria: Erregistro desberdinak erabiltzen dira gizarte-mailak irudikatzeko.
- Ordena kronologikoa.
- Narratzaile orojakilea.
- Deskribapenak: Ugariak eta zehatzak dira, bai paisaietan eta baita pertsonaietan ere.
- Naturalismoa: Pertsonaien jokabideen oinarrian dauden legeak aztertzen ditu.
Poesiaren ezaugarriak
- Balio burgesen aurka: Bizimodu patxadatsua, ordenatua, negozioak, dirua eta ospea saihestuko dituzte.
- Bizimodu bazterrekoa eta arautugabea nahiago: Bakardadea, abentura, drogak, alkohola...
- Bohemia.
- Bi aurpegi:
- Dandismoa: Burgesei iseka egiten diete, haien gainetik sentitzen dira.
- Malditismoa: Artistak madarikatu sentitzen dira.
- Edertasuna artearen justifikazioa da.
Antzerkia
- Bi joera nagusi hartzen ditu antzerkiak:
- Komedia burgesa: Errealista, burgesiako gaiak jorratzen ditu.
- Drama erromantikoa: Ideologia iraultzailetik aldenduta.
- Pertsonaien psikologian sakondu nahi da.
- Autoreen garrantzia.
Abangoardiak
- Lehen eta Bigarren Mundu Gerren artean sortu eta garatu ziren.
- Aldarrikapena: Literaturak bizitza aldatzeko tresna izan behar du.
- Abangoardistak, askotan, aktibista politikoak ere izan ziren.
- Abangoardiak literaturan, pinturan, eskulturan, zineman eta abarretan gertatzen dira.
- Tradizioaren aurkako joera.
- Antierrealistak.
- Edertasunak ez dauka garrantzirik, originaltasunak bai.
- Artistaren askatasuna muturreraino eraman nahi dute.
- Intelektuala da eta kontraesanguratsua haien artean.
- Hiru oinarrizko tresna erabiltzen dituzte: umorea, metafora eta bat-batekotasuna.
- Abangoardia nagusiak: Kubismoa, futurismoa, espresionismoa, dadaismoa eta surrealismoa dira.
Poesia abangoardietatik
- Espainian: Lorca, Alberti, Cernuda...
- Euskal Herrian: Lauaxeta eta Lizardi.
- Portugalen: Fernando Pessoa.
- AEB: Charles Bukowski.
- Latinoamerikan: Gabriela Mistral, César Vallejo eta Pablo Neruda.