Antzinako Greziako Eskultura: Ezaugarriak eta Obra Nagusiak
Eskulturaren Ezaugarri Orokorrak
- Fustean, brontzezkoak eta marmolezkoak.
- Bi tipologia nagusi:
- Erliebea: paretari itsatsiak.
- Exentua: askea, bolumen osokoa.
- Giza irudia gai nagusia.
- Polikromatuak ziren, denborarekin kolorea galduz.
- Gizakiaren edertasun fisikoa eta oreka irudikatu nahi zen:
- Kanon baten beharra.
- Edertasuna proportzio bezala ulertu.
- Irudiak harmonikoak eta idealizatuak.
- Gai nagusia gizakia biluzik.
- Bolumenaren irudikapena.
- Frontalitatearekin apurtu, edozein angelu eta ikuspuntutik ikusteko.
- Gehienak konkor osokoak, erliebeen salbuespenaz.
- Mugimendua: hasieran hieratikoak, gero dinamismo forma guztiak saiatuz.
Garaiak eta Estiloak
Garai Arkaikoa
- Hieratikoak: mugimendu eza eta emoziorik ez.
- Frontalitatea.
- Simetrikoak eta geometrikoak.
- Egilerik ezagunik ez.
- Adibide nagusiak: Kouroi eta Koré.
Klasizismo Betea
- Gorputz idealaren bila (kanona).
- Mugimenduaren agerpena.
- Edertasuna eta naturalismoa, errealismoa.
- Egile ezagunak:
- Miron (Diskoboloa)
- Polikleto (Doriforoa)
- Lisipo (Apoxiomenos)
- Praxiteles (Hermes Dioniso Haurrarekin)
Garai Helenistikoa
- Mugimendu handiko obrak.
- Emozioaren agerpena.
- Errealismoaren bilakaera.
- Egile ezagunik ez.
- Adibide nagusiak: Miloko Venus, Samotraziako Victoria, Laokoonte eta Bere Semeak.
Eskultura Arkaikoaren Adibideak
Kouroi
- Hieratikoa, aurrera begira dago eta monumentala.
- Besoak gorputzari lotuta, ezkerreko hanka aurreratua (kontrapostoa).
- Simetrikoa.
- Ilearen banaketa geometrikoa.
- Begiak almendra itxurakoak.
- Artikulazio gogorrak, tentsioan.
- Irribarre arkaikoa.
- Irudikapen erreala.
- Geometrizazioa.
- Garaian zehar bilakaera bat izan zuen.
Koré
- Irudi erlijiosoa.
- Terrakotakoak edo harrizkoak ziren, hilobetan agertu.
- Tamaina txikia.
- Giza irudia laua, aldaka eta bularra zabalduz.
- Hieratikoa.
- Ilea antinaturala.
- Tunika batekin jantzia (tolestura batzuk).
- Geometria.
Eskultura Klasiko eta Helenistikoaren Obra Nagusiak
Diskoboloa (Miron)
Aurrean daukagun artelana eskultura bat da, konkretuki Diskoboloa, Mironek egina. Alde guztietatik ikusi ahal denez, eskultura askea da, hau da, konkor osokoa. Eskultura profanoa da eta pertsona bakarra agertzen denez, banakako eskultura dela esan dezakegu.
- Atleta bat irudikatzen du.
- Oinutsik, dibinitatea azpimarratzeko.
- Gizaki perfektua, ederra.
- Anatomia landua, xehetasun handiekin.
- Kanona: gorputz osoa dago mugimenduan.
- Hieratikoa, emoziorik gabe.
- Begiak almendra formakoak.
- Leunduta dago.
- Eskultura askea eta konkor osokoa.
- Biluzik.
Doriforoa (Polikleto)
- Lantza jaurtitzailea (atleta).
- Oinutsik dago, dibinitatea adieraziz.
- Hanka bat kontrapostoan, mugimendua eta errealismoa emateko.
- Proportzio matematikoak: gorputza 7 buru altu, eta burua 3 zati desberdinetan banatua.
- Gorputz perfektua.
- Aldakan kurba praxitelear bat, mugimendua emateko.
- Euskarria pisua orekatzeko.
- Emoziorik ez, hieratikoa.
- Almendra itxurako begiak.
- Lantza eramaten zuen.
- Leunduta.
- Eskultura askea eta konkor osokoa (alde guztietatik ikusi daiteke).
- Biluzik.
Hermes Dioniso Haurrarekin (Praxiteles)
- Mitologikoa, talde eskultorikoa.
- Jainko mezularia.
- Ez dago oinutsik, sandalia hegadunak ikur.
- Zutik dago, hanka bat aurreratua kontrapostoan, mugimendua eta errealismoa adieraziz.
- Biluzik.
- Edertasuna.
- Anatomia landua, xehetasun handiekin.
- Euskarria oihal batekin estalia (tolesturek bolumena ematen dute, argi-itzalak sortuz).
- Besoan umea.
- Kurba praxitelear bat.
- Hieratikoa, emoziorik gabe.
- Almendra itxurako begiak.
- Mugimendu lasaia.
- Leunduta.
- Eskultura askea eta konkor osokoa.
Apoxiomenos (Lisipo)
- Kirolari bat, lehiatu ostean gorputza garbitzen.
- Biluzik, edertasun kanona erakusteko.
- Zutik eta oinutsik dago, dibinitatea adieraziz.
- Mugimendu lasaia.
- Kurba praxitelear bat.
- Kontrapostoa.
- Besoak ez daude gorputzari lotuak.
- Euskarria pisua orekatzeko.
- Xehetasun handiko obra.
- Anatomiaren lanketa.
- Begiak almendra itxurakoak.
- Hieratikoa.
- Proportzio matematikoak: oinarriari burua x8.
Miloko Venus
- Mitologikoa.
- Venus, edertasunaren jainkosa.
- Zutik.
- Erdi biluzik: bularra agerian eta genitalak tunika batekin estalia (tolesturek argi-itzalak sortuz).
- Errealismoa.
- Marmol zuria.
- Leunduta.
- Mugimendu lasaiak, kontrapostoa eta kurba praxitelear bat.
- Oinutsik, dibinitatea adieraziz.
Samotraziako Victoria
- Mitologikoa: garaipenaren jainkosa.
- Bururik eta besorik gabeko eskultura.
- Zutik.
- Jantzita tunika batekin, tolesturek bolumena eta errealismoa ematen dute, argi-itzalak sortuz.
- Mugimendu handiko obra.
- Kontrapostoa.
- Oihal bustien teknika.
- Marmolkoa.
- Hasieran polikromatua.
Laokoonte eta Bere Semeak
- Mitologikoa, talde eskultorikoa.
- Pasartea: Laokoonte eta bere semeak sugeen erasoa jasaten zigortuak.
- Pertsona anitzez osatua.
- Jarrera ez naturala.
- Mugimendu handiko obra.
- Anatomiaren kontrol bikaina.
- Edertasunaren kanona: gorputz idealizatua.
- Ilea bolumenarekin, errealagoa izateko.
- Emozioa aurpegian, tentsioa eta mina adieraziz.
- Begiak almendra formakoak.