Erromanikoa: Arte, Arkitektura eta Monasterioak
Erromanikoa: Testuingurua eta Ezaugarri Orokorrak
Erromanikoa Europan XI. eta XII. mendeetan garatutako estilo artistikoa izan zen. Europako lehen estilo nazioartekoa izan zen, Frantzian sortu eta Europa osoan zabaldu zena. Sentimendu erlijioso handia eta Jainkoari eskerrak emateko joera nabarmendu ziren. Eraikin garrantzitsuenak elizak eta monasterioak izan ziren. 910. urtean Cluny ordena sortu zen, eta erromes bide nagusiak garatu ziren.
Arte erlijiosoa eta didaktikoa zen, kristautasunaren eta Eliza Katolikoaren zerbitzura. Santiagora bi bide nagusi zeuden: kostaldekoa eta barrualdekoa. Helburua bizitza ekonomikoa piztea eta Europako komunikazio sarea sendotzea zen.
Arkitekturaren Ezaugarri Orokorrak
- Artearen enkargatzaileak pribilegiatuak ziren, eta horrek artelanaren burutzea baldintzatzen zuen.
- Artegilea artisautzat hartzen zen.
- Herriari zuzendutako arte erlijiosoa zen, Elizak sortua eta kristau fidelei zuzendua.
- Arkitektura erlijiosoa zen, Elizaren zerbitzuetara bideratua.
- Funtsezko eraikuntzak ziren, oinarri komun batekin, baina herrialde bakoitzak berezitasun batzuk zituen.
- Masaren nagusitasuna, leiho txiki eta eskasak, eraikin ilunak.
- Baoak estuak eta luzeak, hormak lodiak.
- Puntu erdiko arkuak eta kanoi gangak.
- Kupularen erabilera: zinborrioa.
- Sarrerak erakargarriak ziren.
- Harrizko eraikuntza, hormak eta kontrahormak.
- Zutabeak apainduak, erliebe eskasekin eta gai geometrikoekin.
Monasterioak
Monasterioak eraikin multzorik nagusienak ziren, nekazal jabetza handien erdigunean eraikiak. Erromesaldi bideak indartu zituzten, eta Cluny monasterio askoren eredua izan zen. Indar handiko gune ekonomiko eta jakintza guneak ziren. Eliza nabarmendu zen, klaustroaren inguruan eraikia, inguruan galeria arkuduna zuela. Absidearen atzealdean kanposantua zegoen, Jainkoen hiria sinbolizatzen zuten.
Cluny Monasterioa
- Frantzian, Borgoñan kokatua.
- Garaiko garrantzitsuena.
- Abadia sortu zenetik arte zentro garrantzitsu bihurtu zen.
- Barruan hainbat eraikin ezberdin zituen.
- Eliza, klaustroaren inguruan eraikia. Klaustroa erdiko gunea zen.
- Oinplanoa gurutze latindarra zen, berezia, transeptu bikoitzarekin eta absideoloez inguratuta.
- Hiru nabe zituen. Oinplanoa absidean amaitzen zen.
- Osagai garrantzitsuak: euskarriak eta estaldurak.
- Harrizko kontrahormek eusten zuten.
- Zutabeak apaingarri moduan.
- Erdi puntuko arkuak.
- Estalki moduan gangak.
- Sarrerak osagai ezberdinak zituen. Atea garrantzitsua zen.
- Erliebeak irudi mitologiko eta historikoekin apainduak.
Eliza Erromanikoa
Eliza erromanikoak Jainkoaren erresuma sinbolizatzen zuen. Parterik sakratuena absidea zen. Gurutze latindarraren oinplanoa eta hiru nabe zituen.
Ezaugarriak:
- Monumentaltasuna.
- Iraunkortasuna bilatzen zen.
- Harria material nagusi.
- Gangak harrizkoak.
- Sostengu gisa kontrahormak.
- Erdi puntuko arkua.
- Nabe nagusia eta transeptua.
- Leiho eskasak.
Oinplanoa eta Adibideak
- Oinplanoa: Gurutze latindarra.
- Hiru edo bost nabe.
- Nabeen bereizketa pilare konposatuen bidez.
- Transeptua oso nabaria.
- Barrualdea garatua.
- Lehen solairua: zutabeak eta gurutze formako pilareak.
- Bigarren solairua: tribunak.
Fromistako San Martin de Tours Eliza
- Egile ezezaguna.
- K.o. XI. mendea.
- Harriz eta harlanduz egina.
- Palentzian kokatua.
- Oinplano basilika formakoa.
- Hiru nabe, absideetan amaituak, erdikoa zabalagoa.
- Estalkia: kanoi ganga, arku formakoak eta fajoiak.
- Transeptua gurutzadura batekin.
- Zinborrio oktogonala.
- Teilatua bi isurkikoa.
- Lau ate.
Santiago Konpostelako Katedrala
- Egile anonimoak.
- XI-XII. mendeen artean eraikia.
- Granitoz egina.
- Galizian kokatua.
- Gurutze latindarraren oinplanoa.
- Hiru nabe, erdikoa altua eta zabala.
- Bi ate.
- Transeptua gurutzadura batekin.
- Nartexa.
- Kanoi ganga erdiko nabean, ertz ganga alboko nabeetan.
- Zinborrio oktogonala.
Greziar Testuingurua
K.a. XIII. mendea. Aldi gorena: klasikoa. Gerra asko izan ziren. Kulturan abantaila asko, orotasun handiko aroa. Mediar Gerren ondorioz, Greziak irabazi eta Atenas eredu bihurtu zen. Akropolisa horregatik eraiki zen Atenasen. Jainkosa Atenea zen jainkosa nagusia. Gerra irabazi ondoren, Atenasek Akropolisa sortu zuen jainkoak agurtzeko.