Arkitektura: Errenazimendutik Barrokoera

Arteak eta humanitateak2,89 KB

ARKITEKTURA:

Ezaugarri orokorrak: Errenazimenduaren eskemak baino konplexuagoak bilatzen dira. Lerro makurrak, nahasiak eta gainazal ondulatuak agertuko dira, gainera den dena ondulatuko da. Argiak garrantzia hartuko da: argilunak bilatuko dira eraikuntzaren forma arkitektonikoaren somaketa oztopatzeko. Dekorazio arkitektonikoa erabiliko da gainazalei mugimendua emateko. Elementu eta forma arkitektoniko tradizionalak korapilatzen dira efektismoa bilatzeko, horrela mota askotako arkuak agertuko dira. Barrualdean efektu ezenografikoak eta perspektibak bilatzen dira eta horretarako dekorazio piktoriko ilusionista erabiltzen da, kupula eta gangetan bereziki. Eraikuntzarik garrantzitsuenak elizak eta jauregiak izango dira. Eraikuntzak eta paisaiak harmonizatzen saiatuko dira, horretarako multzo arkitektonikoak eratzen dira eta hiriak birmoldatzen eta planifikatzen dira.

Italiar Arkitektura:

Erroma arte barrokoaren gune nagusia izan zen. Eliza, iturri eta plaza ugari eraiki ziren. San Pedro basilikaren zati bat Carlo Modernok eraiki zuen. Sorkuntza artistiko berria kontraerreforman oinarritu zen.

Arkitektura Barrokoa Espainian:

XVII. mendean zehar eta XVIII. mendearen lehenengo erdialdean garatu zen. Nahiko gogorra izan zen dekadentzia eta estualdi ekonomiko handiengatik. Elizaren boterea oso handia izan zen. Artea botere katolikoaren argumentu sinestarazle bezala erabili izango da eta sentimendurantz joko du. Gehiegizko apaindura eta urritasuna nahastuko dira. Eredu herreratarrak luzaro iraungo du eta bere urritasuna eta sinplizitate geometrikoa bat etorriko dira kontraerreformaren interesekin. Luxuaren premia elementu dekoratiboetan aurkituko dugu. Elizen egiturak oso sinpleak dira eta kupulak igeltsuz eginak izango dira zurezko egituraz, baina barrualdeak erretaula handiekin beteko dira, urrezkoak eta margotuta. Kanpoan bolumenak oso sinpleak eta argitsuak dira, baina fatxadak erretaulak bezela landuko dira. Ordena klasikoekin jarraituko dute baina besteetan izugarrizko fantasiak agertuko dira. Harria landua da. XVI. mendearen bigarren partean elementu dekoratiboak gaineztatuko dira. Bereizgarria da dekorazio osagarrien oparotasuna. Churrigurera anaiek estilo txurriguereskoa sortu zuten. Autore batzuk: Juan Gomez de Mora (Madrilgo plaza nagusia) eta Churriguera anaiak (Salamankako plaza nagusia).

Arkitektura Barrokoa EHn:

XVII. mendeko krisiak ondorio larriak izan zituen EHn, nabarmenki apaldu baitzen eraikuntza garai hartan. Salbuespenak Frantziskotarrak eta Kaputxinoak izan ziren, egoitza berriak eraiki baitzituzten Euskal geografian. XVIII. mendean ekonomia suspertu zen, eta orduan hasi zen arkitektura-jarduera han eta hemen agertzen. Eliza berriak egin ziren eta kanpandorreak erantsi zitzaizkien. Dekorazioa joriagoa izan zen Espainiako arkitekturarengatik. Eliza ezagunena Loiolako Basilika da. Udaletxeak, Arrasate, Oñati eta Elgoibarko herriko etxeak.

Deskargatu

PDF Word HTML