Arte Abstraktua: Espiritualtasuna eta Aldaketa Soziala Artearen Bidez
Francisco Goya
1746an sortu zen Zaragozako herri batean, Rokokoa, Neoklasizismoa eta Erromantizismoa hurbil zirela.
Goyaren estiloa
Bi hamarraldietan egindako lanetan, Rokoko espirituan sartutako Goya ikusten da. Baina beste garai batzuetan estilo guztiz pertsonala landu zuen, espresionismoa eta inpresionismoa aurreikusten zituena.
Goyaren lanak
Artista oso emankorra izan zen eta erretratuak, ohitura-koadroak, bere garaiko gertaerak azalduz eginiko lanak, tapizetarako kartoiak eta erlijio-giroa gain harturiko freskoak eskaini zituen.
Goyaren bizitza politikoa
Espainiako argidunekin bizi izan zen eta ideia progresisten eta abertzaletasunaren arteko tirabira bizi izan zuen.
Bateko nahiz bestekoen gehiegikeriek deskribatuz eskainiko zituen bere koadro hoberenetako batzuk: Maitzaren 2, Maiatzaren 3.
Absolutismoa berrezartzerakoan, arazoak izan zituen konstituzioaren aldekoa zelako eta Frantziara ihes egin zuen.
Goyaren grabatuak
Grabatzaile edo iraultzaile aparta izan zen, halaber, Goya eta ur-bortitz sail bikainak aurkeztu zituen:
Apetak, izaera kostunbristako lan moralizatzaileak.
Gerrako Hondamenak. Independentzia gerran bi aldeek bideratu zituzten izugarrikeriak agerian uzten dituzte.
Tauromakia. Zezen-jokoen inguruko gaiak ageri ditu.
Zentzugabekeriak. Pintura Beltzen garaikoak dira.
XX. Mendeko Arte Abstraktua
XX. mendeko lehen hamarkadetan sistema kapitalista eta kolonialista sendotu ziren, herrialde boteretsuenen artean tirabira handiak sortuz, hala nola, Lehen Mundu Gerra. Sistema hauen bidegabekeriaren kontrako kontzientzia hedatu zen hainbat herrialdeetan eta, ondorioz, iraultzak piztu ziren: Errusiako iraultza sobietarra eta Alemaniako iraultza espartakista, esaterako.
Arteari dagokionez, egoera honek abangoardiako artistengan eragina izan zuen. Artistek era sakonagoan egin zituzten haien lanak, gizartea eta haren bizimodua aldatu eta hobetu nahian. Hori lortzeko, artea elementu guztiz garrantzitsua bilakatu zen. Horrela, uste hori babestuz, arte abstraktoaren alde azaldu ziren lehen mugimenduak agertu ziren.
1. Abstrakzio Lirikoa
1.1. Ezaugarriak
Arte ez-figuratiboa da. Mundu naturalaren erreferentziarik bideratzen ez dituzten arte-forma eta moldeak erabiltzen dira.
Artelanetan ez da errealitatearen elementurik irudikatzen, artelana bera da errealitatea.
Irudimena eskatzen digun artea da; espiritualtasuna transmititzeko balio behar dutenak.
1.2. Egileak
Egilerik aipagarriena Vassily Kandinsky pintore errusiarra izan zen. Izan ere, arte abstraktuaren sortzailetzat ezaguna da. Bere lehen urteetan pintura espresionista landu zuen Die Blaue Reiter taldeko kide izanik. Pixkanaka bere pintura espresionismotik aldenduz joan zen: formen irudikatze tradizionalak eta mimetikoak alde batera utzi zituen, kolorezko lerro eta masen konbinazio eta konposizio harmoniatsuak eginez. Horrela, irudi erreferentziak guztiz baztertu zituen bere artelanetan.
1912an bere arte-kontzepzio berri hau “Espiritualtasuna artean” izeneko liburuan aurkeztu zuen. Bertan, arte-forma berrien garapena eta artearen helburua zein zen azaldu zuen, hau da, espiritualtasunerantz hurbiltzea. Horretarako, kolorezko lerroen eta orbanen konbinazio harmonikoak bideratu behar zirela eta errealitatean agertzen diren irudiak guztiz ukatu behar direla defendatu zuen.
2. Suprematismoa
2.1. Ezaugarriak
Pintore abstraktu errusiar batzuek, “rayonista” deiturikoek, estilo berri bati ateak ireki zizkioten: suprematismoari. Forma kubistetatik abiatuta, errealitatearekin lotzen gaituen guztia kentzeko nahia agertu zuten haien artelanetan, errealitatea oztopo bat baita haien ustetan. Ondorioz, abstrakzio lirikoan gertatu zen bezala, irudiak guztiz baztertuta geratu ziren.
Ezaugarri nagusiak hauek dira:
Pinturaren oinarrizko bitartekoak soilik erabiliko dira: forma eta kolorea, beren adiera soilenera murriztuta.
Izadiarekiko lotura eta erreferentzia guztiak baztertuko dira.
Artearen ikuspegi mistiko idealista batera hurbiltzen gaitu suprematismoak.
Arteak gizartearen aldakuntzan paper handia jokatzen du, gizarte-arazo zailenak ere konpon ditzake arteak.
2.2. Egileak
Egile suprematista nabarmenena Kazimir Malevich izan zen. Suprematismoa “errealismo piktoriko berria” bezala definitu zuen. Berarentzat sentimendu puruaren nagusitasuna suposatzen du estilo honek, forma artistiko puruenera hurbiltzen gaituelako. Harentzat margolanean erakusten diren osagaien arteko harremanak errealitate berri bat osatzen dute, horregatik, deitu zion Errealismo berria suprematismoari. Atzealde zurien gainean forma geometriko bakunak margotuko ditu: laukiak, laukizuzenak, zirkuluak eta gurutzeak. Koloreei dagokionez, beltza, gorria eta, batzuetan, urdina eta horia erabiliko ditu.
20ko hamarkadan suprematismotik aldentzen hasi zen, agintari estalinistek bere artea baztertzen zutela ikusi zuelako. Horren ondorioz, arte figuratiborantz itzuli zen, baina...