Arte Gotikoa eta Erromanikoa: Arkitektura eta Eskultura

Arteak eta humanitateak3,67 KB

Arte Gotikoa

Katedralen Aroa

Gotikoa katedralen aroa da. XIII. mendean katedral handiak egin ziren merkataritza garapena, mentalitate berriaren eta abarren ondorioz. Arkitektura gotikoak espazioaren tratamendu ezberdina bideratu zuen. Katedralak izan ziren eraikin garrantzitsuenak. Argia eta altuera dira helburu jainkoarengana hurbiltzeko. Jainkoaren eta gizakien arteko hurbiltasun hori eskultura eta pinturaren esparruan ere azpimarratu zen.

Arkitektura Gotikoa

Eraikin altuagoak eta argitsuagoak altxatzeko, arku zorrotza eta gurutze-ganga erabili ziren. Pisua zuzenean zutabeen eta pilareen gainean bermatzeko aukera ematen du. Beirate koloretsua ere erabiltzen zuten, argitasun bereziagoa emateko. Kanpoaldean, arbotanteak zeuden pisu guztia eusteko.

Oinplanoa latin gurutzekoa da, hiru edo bost nabe ditu, transeptu laburragoa, deanbulatorioa edo girola inguruan, eta kaperak.

Barneko altxaera hiru mailatan banatzen da: arkuteria, triforioa eta klaristoa.

Kanpoaldean, dorre garaiak ditu alboetan. Behealdean, barnealdean nabe adina atari daude, apaindura eskultoriko aberatsa dutenak. Horien gainean, batzuetan, arrosa-leiho handia egoten da. Agertzen diren beste elementu arkitektonikoak: orratzak, pinakuluak, gableteak, etab.

Notre Dame katedrala da XIII. mendeko gotiko arkitekturaren adibide nagusia, eredutzat hartzen da.

Eskultura Gotikoa

Erromanikoan bezala, fatxadak apaintzeko eskultura erabili zen, adibidez, tinpanoetan, arkiboltetan, etab. Figura humanizatu egin ziren, naturalagoak, eta jantziei bolumena emanez. Eskultura exentuak jartzen hasi ziren katedraleetako portaleetako zango eta maineletan.

Arte Erromanikoa

Barbaroen inbasioa bukatu ondoren, egonkortasuna errotu zen Europan, hiru alderdi hauei esker: lasaitasuna hedatu zen erresumetan, feudalismoa ezarri zen, eta Eliza nagusitu zen. Merkataritza-bide garrantzitsuak zabaldu, eta batetik bestera mugitzen hasi ziren tokiko maisu eta artistak, horren ondorioz, arte-ekoizpena ugaritu zen.

XI. eta XII. mendeetan garatu zen Europan.

Arkitektura Erromanikoa

Ekialdetik mendebaldera orientatu zen. Transeptua erabiltzen hasi zen. Eliza eta katedraletan gehien erabili zen oinplanoa gurutze latindarrekoa izan zen.

Erdiko nabea eta transeptua gurutzatzen ziren gunea gurutzadura da, zinborio batez estalia.

Barrualdean, hiru atal bereizten dira: transeptua, presbiterioa eta absideak. Girola sortu zen, zirkuluerdi formako pasabide bat.

Erdiko nabea kanoi-ganga batez estalita dago. Pisua pilareetan ezartzen duten parpain-arkuek sendotzen dute ganga. Alboetako nabeak altuera eta zabalera txikiagokoak dira, ertz-gangez estalita.

Kanoi-gangek pisu oso handia zutenez, horma sendo eta trinkoak egin behar zituzten.

Eskultura Erromanikoa

Helburu didaktikoa zuen, ez dekoratzeko soilik. Portada eta kapiteletan agertzen da eskultura, euskarri bikainak baitziren.

Gai erlijiosoak dira. Azken Juizioa da gehien agertzen dena. Kristo epaileak zuzenak zeruan hartuko ditu, bekatariak infernura bidaliko ditu. Gai horren bitartez, fededunek elizetara sartzeko gogoa guztiz handitzen zen. Iturri ikonografikoa Biblia zen. Beste gai edo irudi batzuk agertu daitezke ere, animali fantastikoak, landareak, etab.

Ezaugarriak:

  • Irudi hieratikoak, zurrunak, espresiorik gabeak.
  • Pertsonaiak arkitektura-esparrura egokituta daude, espazioa bete-beteta izateko ("horror vacui").
  • Pertsonaiak garrantziaren arabera gero eta handiagoak izatea.

Deskargatu

PDF Word HTML