Jean Piaget: Adimenaren garapena eta etapak
Adimena: Jean Piageten ikusmoldea
Adimenaren ikusmolde ebolutiboa Jean Piaget psikologo, biologo eta epistemologo suitzarrari zor zaio.
Erreflexu eta eskemen oinarria
Gizaki jaioberriak erreflexu batzuk baino ez ditu jokabide guztiak osatzeko. Erreflexua jokabide unitate sinpleena da; kanpoko estimuluari emandako erantzun ez‑borondatezko edo automatikoa da. Erreflexuak jaiotzetik datoz, eta horien artean nagusiak dira zurgatzea, oratzea edo herrestan ibiltzea. Hemendik hasten da haurrak bere adimena eta ezagutza eraikitzea.
Hasierako erreflexuek eskema bat sortzen dute. Adimenaren garapena eskema berrien eta egokitzapen prozesuen bidez gertatzen da. Eskemak ez dira finkoak; etengabe aldatzen dira, eta nahiz eta hasieran praktikotasun handiagoa...