Batxilergoa mailako Psikologia eta soziologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Haurren Garapenaren Alderdiak: Jolasa Adinaren Arabera

Psikologia eta soziologia3,39 KB

Jolas Aztertzailea (6-8 urte)

Garapen Motorea

  • Morfologia-aldaketek mugimendurako ahalmen handiagoa emango diote.
  • Oreka eta koordinazioa apurka hobetuz doaz.
  • Lateralitatearen nozioa agertuko da (albo bat nagusituko da).
  • Desplazamendu xumeak norabide guztietarantz egin ahal izango ditu.
  • Jauziak gero eta eraginkorragoak dira.

Garapen Kognoszitiboa

  • Prozesu kognoszitiboak intuizioz lehenengo aldiz agertuko dira.
  • Ez du errealitatea irudimenetik bereizten, joko sinbolikoen garaia da.
  • Interes zehatzak ditu, arreta zirriborrotsua eta eroapena eskasa.

Garapen Afektibo eta Soziala

  • Elkarlanean aritzeko zailtasunak ditu.
  • Balio-sistema ikasle eta gurasoen arabera oinarrituta dago, eta haiek dira bere eredu.
  • Segurtasun handia behar dute, arauak eta erabakiak hartzeko laguntza
...
Jarraitu irakurtzen "Haurren Garapenaren Alderdiak: Jolasa Adinaren Arabera" »

Gizarte Balioak eta Herritartasun Printzipioak: Definizioak

Psikologia eta soziologia2,65 KB

Gizarte Balioak

Askatasuna:
Gizabanakoek inolako oztoporik gabe hainbat ekintza gauzatzeko aukera izatea. Norberaren bizitzeko modua mehatxu, zigor edo oztoporik gabe aukeratu ahal izatea.
Berdintasuna:
Herritar guztiek aukera, eskubide eta betebehar berdinak izatea, euren adina, erlijioa, generoa, etab. kontuan izan gabe.
Justizia:
Elkarrekiko errespetuan oinarrituta, baliabide berdinak banatzea, berdintasuna benetakoa izan dadin.
Duintasuna:
Gure buruarekiko eta besteekiko errespetua izatea, eta horren arabera berdintasunez jokatzea.
Aniztasuna:
Gizarte bat osatzen duten taldeen zein pertsonen arteko konplexutasunen eta desberdintasunen onarpena da.
Tolerantzia:
Desberdinak diren eta norberarenak ez diren iritziak eta ideiak errespetatzea.
Elkartasuna:
...
Jarraitu irakurtzen "Gizarte Balioak eta Herritartasun Printzipioak: Definizioak" »

Eboluzioaren Teoriak eta Gizakiaren Ezaugarriak

Psikologia eta soziologia3,48 KB

Eboluzioaren Teoriak

XIX. mendearen erdialdean, eboluzioaren inguruko hainbat teoria sortu ziren:

Fixismoa

Espezieak sortu zirenetik, inolako aldaketarik gabe mantentzen direla dioen teoria.

Lamarckismoa

  • Izaki bizidunak mailaz maila bilakatuz joan dira, organismo sinpleetatik konplexuetara.
  • Ingurunera moldatu beharrak bultzatu ditu izakien mailaz mailako aldaketak.
  • Ingurunera moldatzeko behar izan diren organoak garatu eta hobetu egin dira.
  • Ingurumenaren eraginak bizidunen organismoetan egokitzapenezko aldaketak sor ditzake.
  • Moldaketan lortutako ezaugarriak heredagarri bihurtzen dira.

Darwinismoa

Charles Darwin eta Alfred Russel Wallacek garatutako teoria, hautespen naturalean oinarritua:

  • Aldagarritasuna: Bikote baten ondorengoak ez dira berdinak elkarren
...
Jarraitu irakurtzen "Eboluzioaren Teoriak eta Gizakiaren Ezaugarriak" »

Motibazioa eta Emozioak Psikologian: Teoriak eta Kontzeptuak

Psikologia eta soziologia4,5 KB

Motibazioaren Ezaugarriak

  • Xede batera zuzenduta dago.
  • Indartsua eta iraunkorra da.
  • Hierarkikoki antolatuta dago.
  • Gizakia ez da inoiz asetzen.

Motiboak eta Premiak

Motiboek izaera kognitiboa dute.

Premiak alterazio fisiologiko egoera batean daude.

Motibazioaren Sailkapena

  • Motibo Biologikoak (Primarioak)

    Oinarri biologikoa dutenak, organismoaren gabeziak dira eta premia fisiologikoak asetzera zuzenduta daude:

    • Gosea
    • Egarria
    • Sexu-bulkada
    • Amatasun-bulkada
    • Mina ekiditea
    • Atseden, lo eta amets egitearen beharra
  • Motibo Sozialak (Ikasiak)

    Ikasitako premiak dira, beste pertsonekiko harremanen bidez garatzen direnak, gizarteak eta kulturak determinatuak.

    • Lorpen-Motibazioa

      Bikaintasun-irizpide baten aurrean ematen den gainditze-bulkada. Helburuak lortu arte ez dute amore ematen.

...

Jarraitu irakurtzen "Motibazioa eta Emozioak Psikologian: Teoriak eta Kontzeptuak" »

Digitalizazioaren eta Teknologia Berrien Azterketa

Psikologia eta soziologia4,46 KB

Digitalizazioa

Digitalizazioa: teknologia digitala ekonomia osoan ezartzen da, eta kontsumoari, produzioari, enpresen antolamenduari eta horiek kudeatzeko moduari eragiten die.

Big Data

Big Data: abiadura handian sortzen diren hainbat motatako datuen bolumen handia da, eta algoritmo egokien bidez prozesatu ondoren, informazio erabilgarria eta baliotsua lortzeko aukera ematen du.

Adimen Artifiziala

Adimen artifiziala (AA): makinek giza arrazoiketa imitatzeko duten gaitasuna da, jasotzen duten informaziotik abiatuta zereginak egiteko eta etengabe hobetzeko. Ikaskuntza auto-matikoa AAren parte da, eta ikaskuntza sakona horren azpimultzo bat da.

3D Teknologiak

3D teknologiak: objektu edo irudi bat erreala balitz bezala birsortzeko aukera ematen du, eta...

Jarraitu irakurtzen "Digitalizazioaren eta Teknologia Berrien Azterketa" »

Motibazioa, Emozioak eta Estresa: Teoria eta Estrategiak

Psikologia eta soziologia8,93 KB

Bulkada Gutxitzearen Teoria (C. Hull)

Hull-en teoria homeostasi kontzeptuan oinarritzen da:

  • Homeostasi fisiologikoa: Organismoek duten joera egoera normaletik ematen diren desbideraketak zuzentzeko eta, horrela, barne orekari eusteko.

Barne-desoreka batek (egarria) premia bat sortzen du (ura), eta horrek bulkada bat eragiten du (edatea).

Jokabide motibatuaren helburua bulkada hori gutxitzea da, barne oreka berreskuratuz.

Motibazioaren Formula

Motibazioa (erantzunaren indarra) hiru elementuren funtzioa da: ohitura (H), bulkada (D) eta K (pizgarria).

E = H x D x K

Hiru elementu horien biderketa zenbat eta handiagoa, orduan eta motibazioa handiagoa.

  • E: Indarra
  • H: Habit (Ohitura)
  • D: Drive (Bulkada)
  • K: Pizgarria

Motibazioaren Teoria Kognitiboak

Sarrera

Gizakiok...

Jarraitu irakurtzen "Motibazioa, Emozioak eta Estresa: Teoria eta Estrategiak" »

Eboluzioa eta Gizarte Teoriak: Spencer, Dawkins eta Kontzeptuak

Psikologia eta soziologia4,53 KB

Spencer eta Darwinismo Soziala

Naturalista, psikologo eta soziologoa zen Herbert Spencer. Darwinismoa gizartearen garapenera eta gizateriaren historiara estrapolatu zuen. Aldaketa sozialak, beraz, prozesu biologikoen antzera gertatzen dira. Estatu bat osatzen duten banakoen multzoa ez da osotasun homogeneoa, baizik eta banako bakoitzak bere interesen arabera jokatzen du, aske. Horregatik, banakoen interesak interes sozialen gainetik jartzen dira beti.

Spencerrek proposizioak oinarrizko printzipio batzuetan laburbildu zituen: elkarren artean lehian eta salerosketan arituko diren banakoak dira gizarte-antolaketaren oinarria; beraz, gobernuak ordena publikoari eutsi besterik ez dio egin behar. Estatuaren zeregina jabetza pribatua bermatzea eta merkatuan...

Jarraitu irakurtzen "Eboluzioa eta Gizarte Teoriak: Spencer, Dawkins eta Kontzeptuak" »

Oroimena: Prozesuak, Hobekuntza eta Distortsioak

Psikologia eta soziologia3,05 KB

Oroimena: Informazioa eskuratzeko, biltegiratzeko eta berreskuratzeko gaitasuna. Ikasten eta oroitzen dugunari esker gara garena. Oroitzapenik gabe ezinezkoa da nor garen jakitea eta gure bizitzak ez du zentzurik.

Sarrera: Oroimena ez da biltegi ezta liburutegi bat ere, gorde eta sortu egiten duen gaitasun bat baizik, gogamen sortzaile bat. Memoria ez da errealitate unitario bat, ezta perfektua ere; akatsak, distortsioak eta ilusioak jasan ditzake.


Oroimenaren Funtsezko Prozesuak

  • Kodetzea: Informazioa jasotzea; arreta oso garrantzitsua da.
  • Biltegiratzea: Informazioa antolatzea, kontzeptu edota eskematan.
  • Berreskurapena: Beharrezkoa denean oroitzapenak berreskuratzea.

Oroimen Kolektiboa

Oroimen kolektiboa: Talde baten oroitzapen multzoa, belaunaldiz...

Jarraitu irakurtzen "Oroimena: Prozesuak, Hobekuntza eta Distortsioak" »

Pertzepzioa, Oroimena eta Adimen Emozionala

Psikologia eta soziologia2,62 KB

Pertzepzioaren osagarriak

Zentzumenen prozesua, prozesu sinbolikoa: Zentzuek jasotzen duten informazioa interpretatzen eta antolatzen du. Eta horrek sinbolizatzea dakar, zeren hautemandako gauza bakoitza kontzeptu batekin lotzen dugu.

Pertzepzioan eragina duten faktoreak

Estimuluen eta zentzumenen ezaugarriak

Jatorrizkoa: Faktore genetikoak dira pertzepzioan eragin duten bakarrak.

Enpirikoa: Hautemate jardueran, ikastea oinarrizkoa da.

Pertzepzio-egoerak eta hartzailearen ezaugarriak

Hautematen dugun guztia pertzepzio egoeraren eraginpean dago. Pertsonaren aldez aurreko jarrerak eta esperientziak baldintzatu egiten dute hautematen dena. Pertsonen pertzepzio-egoeran eragin duten faktoreak ondorengoak dira:

Informazioa gordetzea

Oroimenaren lehen prozesu...

Jarraitu irakurtzen "Pertzepzioa, Oroimena eta Adimen Emozionala" »

Zientziaren Filosofia eta Metodologia: Oinarrizko Kontzeptuak

Psikologia eta soziologia2,44 KB

Zientzia

Greziar munduan, zientzia ezagutza betierekoa, aldaezina, unibertsala eta beharrezkoa zen. Errenazimentutik aurrera, zientzia behaketaren indagazioari eta naturaren esperimentazioari lotuta agertzen da, eta zentzu praktiko zuzen bati itsatsia, metodo hipotetiko-deduktiboa erabiliz.

Esperimentua

Behar bezala antolatutako eta matematikako formuletan oinarritutako ekintzen multzoa, gauzen jokabideak aztertzeko helburua duena.

Metodoa

Helburu bat lortzeko aurrez planifikatu, antolatu eta bideratutako pentsatzeko edo aritzeko modua da.

Dedukzioa

Aurrez emandako premisa batetik edo batzuetatik ondorio logikoa (konklusioa) ateratzea ahalbidetzen duen arrazoiketa-prozesua da.

Indukzioa

Esperientziaren bidez ezagututako kasu bakarretatik abiatuta, konklusio...

Jarraitu irakurtzen "Zientziaren Filosofia eta Metodologia: Oinarrizko Kontzeptuak" »