Osasuna eta Gaixotasunak: Oinarrizko Kontzeptuak
Osasuna
Osasuna: ongizate fisiko, mental eta sozial osoko egoera. Herentziak, ingurumen faktoreek, portaerak eta osasun-sistema erabiltzeko aukeraren menpe dago.
Arrisku Faktoreak
Arrisku Faktoreak: pertsona edo pertsona talde batean antzeman daitekeen egoera edo ezaugarria, gaixotasun bat garatzeko edo sortzeko probabilitatearekin erlazionatuta dagoena.
Bi mota daude:
- Alda daitezkeenak (adibidez, tabakismoa).
- Ezin direnak (adibidez, eduki genetikoa).
Prebentzio Mailak
Prebentzio Mailak:
- 1. maila: Arrisku faktoreak minimizatzera bideratutako laguntza.
- 2. maila: Gaixotasun baten adierazpen klinikoak garaiz detekzioaren bidez eragotzi nahi ditu.
- 3. maila: Gaixotasun baten bilakaera hobetzera zuzendutako laguntza.
Gaixotasuna
Gaixotasuna: organismoaren funtzioetan kalte egiten duten arazo fisiko edo mentalak.
Patologia
Patologia: gaixotasunek gorputzean eragiten dituzten aldaketak.
Gaixotasun Motak
Gaixotasun Infekziosoak
Gaixotasun Infekziosoak: Patogenoek eragindako gaixotasunak.
Patogenoen Ezaugarriak
- Kutsagarritasuna: honen hedatzeko ahalmena (aho eta gorotzak, arnasa, kontaktu zuzena).
- Infektibitatea: patogenoaren finkatzeko eta ugaltzeko ahalmena.
- Patogenitatea: honek gaixotasuna eragiteko ahalmena.
- Birulentzia: patogenitate maila.
Erreserborioa
Erreserborioa: gizakia infektatu aurretik, leku honetan ugaldu eta irauten dute, handik pertsonetara pasatzeko.
Faseak
Gaixotasun Infekziosoen Faseak:
- Inkubazioa.
- Aldi prodromikoa: gaixotasuna bertan dagoela nabari.
- Aldi klinikoa: gaixotasuna definitzen duten sintomak ageri, diagnostiko zehatza eman daiteke.
Prebentzioa
Prebentzioa: bi modu daude: erreserborioari eta infekzio iturriari eragitea edo ostalari posibleari eragitea.
Gaixotasun Ez-infekziosoak
Gaixotasun Ez-infekziosoak: Patogenoek eragindakoak ez direnak, gaixotasun ez kutsakorrak dira.
Haien iturrien, ezaugarrien eta eragin mugen arabera mota ezberdinak daude:
- Gaixotasun heredagarri edo genetikoak.
- Gaixotasun mentalak.
- Organo eta sistemen berariazko gaixotasunak.
- Gaixotasun autoimmuneak (organismoaren hutsegite batek eraginez, organismoak haren kontra egiten du).
- Istripuek eragindakoak.
Inmunitatea
Inmunitatea: patogenoei aurre egiteko organismoak duen ahalmena.
Bi mota daude:
- Berezko inmunitatea.
- Inmunitate adaptiboa.
Transplanteak
Transplanteak: pertsona baten ehun edo organo bat bertatik beste batera pasatzea.
- Arbuioa: organismoak ez onartzekotan.
Mota nagusiak:
- Autotransplantea.
- Isotransplantea (genetikoki bi berdinen artean).
- Alotransplantea (pertsona normalen artean).
- Xenotransplantea (txerri-pertsona).
Botika Generikoak
Botika Generikoak: jatorrizko botika baten kopiak, kalitate berekoak eta prezio gutxiagokoak.