Txostenak Haur Eskolan
Txosten indibiduala familiei ematen zaien dokumentu bat da. Bertan adierazten da haurrak zer aurrerapen egin duen zenbait garapen-esparrutan eta autonomia-ohiturak hartzean duen bilakaeran. Hainbat txosten-eredu daude, eta zentro bakoitzak horietako bat hautatu behar du, edo, bestela, berea egin.
Oro har, haurren esperientziaren eta garapenaren berezko esparruei dagozkien alorretan dago egituratuta, eta hauei buruzko informazioa ematen du:
- Garapen afektiboa
- Mugimendua eta gorputza kontrolatzeko ohiturak
- Komunikazioaren eta hizkuntzaren seinaleak
- Elkarbizitzarako eta gizarte-harremanerako oinarrizko arauak
- Bizi diren inguruneko ezaugarri fisiko eta sozialen aurkikuntza
Erabilitako eredua edozein dela ere, hezitzaileak leku bat...