Adimena eta Dislexia: Kontzeptuak eta Ezaugarriak
Zer da adimena?
Historian zehar, adimena giza espeziearen ezaugarri bereizgarri nagusiena izan dela uste izan da. Gaur egun, ordea, ezin dugu esan soilik gizakiena denik, beste espezie batzuetan (tximinoen adimena) eta sistemetan (ordenagailuaren adimena) ere ikus baitaiteke.
Adimenaren definizioak
Definizio asko daude, baina bat ez da bestea baino hobea:
- Adimena pentsamendu abstrakturako ahalmena da (Terman).
- Adimena erantzun egokiak asmatzeko ahalmena da, egiaren edo gertaeren ikuspuntutik (Thorndike).
Adimen motak (Gardner)
Howard Gardnerrek adimen anitzen teoria proposatu zuen, eta honako adimen mota hauek bereizi zituen:
- Adimen linguistikoa: Idazleek, bertsolariek eta antzekoek dutena.
- Adimen matematikoa: Arazo logikoak ebazteko gaitasuna.
- Adimen