Batxilergoa mailako Psikologia eta soziologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Komunikazioa eta Hizkuntza: Zeinu Linguistikoak

Psikologia eta soziologia3,65 KB

1. Komunikazioa

Pertsona edo animalia bati nahiz gehiagori zerbait aditzera emateko edo haiengan eragiteko egiten den informazio-igorpena da, edozein motatakoa.

Hizkuntza

Solaskideen arteko komunikazioa funtzio nagusitzat duen mota bereko zeinuen aniztasuna da.

Zeinua

Zeinua adierazlearen eta adieraziaren arteko lotura uztartzen duen unitate linguistikoa da. Zeinu linguistikoaren teoria Saussurek landu zuen.

Animalia-espezie asko hainbat modutara komunikatzen dira elkarren artean, aurpegiko nahiz gorputzeko keinuen eta soinuen bidez. Horrela, zenbait gauza adierazteko gai dira, hala nola maitasuna, mina, jeloskortasuna, bikotekide bila ibiltzea, etab. Komunikazio-sistema horiek ez dira, zentzu hertsian eta zehatzean esanda, hizkuntzak, nahiz eta...

Jarraitu irakurtzen "Komunikazioa eta Hizkuntza: Zeinu Linguistikoak" »

Barne Askatasuna, Determinismoa eta Giza Eboluzioa

Psikologia eta soziologia2,21 KB

Barne Askatasuna

Egoera jakin bati (estimuluari) erantzuteko aukera desberdinak irudikatu eta haien artean norberarentzat onena (norberaren balioen, interesen, sentimenduen, lehentasunen eta beharren arabera) aukeratzeko eta horren alde egiteko gaitasuna da.

Determinismoa

Edozein gertakari fisiko, pentsamendua barne (garunean gertatzen baita), eta giza ekintzak kausalki baldintzatuta daudela dioen teoria da. Horren arabera, oraingo egoerak erabat baldintzatzen du etorkizuna. Bere bertsio hertsienak giza askatasuna eta zoriaren aukera ere ukatzen ditu.

Determinismo Motak

  • Determinismo Kulturala/Soziala: Gizakion jokabidea eta borondate askea bizi den gizartean nagusi diren balio, ohitura eta legeek erabat determinatzen dutela dio.
  • Determinismo Psikologikoa:
...
Jarraitu irakurtzen "Barne Askatasuna, Determinismoa eta Giza Eboluzioa" »

Didaktika Orokorra: Irakaskuntza eta Eskolaren Funtzioa

Psikologia eta soziologia3,01 KB

Didaktika orokorrera hurbiltzeko jarduerak

Irakasleak, jarduera-testuinguru praktikorako, proposamen didaktikoa egin behar du. Irakaslearen gaitasun hori kontuan izanik, zertarako balio du didaktikaren ezagutzak? Zer ekarpen egiten ditu diziplina honek?

  • Ikasle bakoitzak, eta gero talde txikian, Phillips 66 talde-dinamika erabiliz gogoeta egin.
  • Ikaslearen eta taldearen karpetetan erantzunak gorde.

Didaktikaren ikasketa-objektua: Irakaskuntza-ikaskuntza prozesua

Irakaskuntzaren ezaugarriak

  • Irakaskuntza giza praktika bat da. Asmo hobetzailea du.
  • Xede hezitzaileak balioen arabera definitzen dira. Balio horiek erabaki behar dira.
  • Irakaskuntzaren betebehar nagusia ikaskuntza bultzatzea da, ikasleak ikaskuntza-jarduerak eginez.
  • Ikaskuntza elkarrekintzaren
...
Jarraitu irakurtzen "Didaktika Orokorra: Irakaskuntza eta Eskolaren Funtzioa" »

Ebaluazioa eta Konpetentziak Hezkuntzan

Psikologia eta soziologia5,91 KB

Ebaluazioa

Ikasketa ezagutu edo ulertzeko helburuz informazio eta ebidentzia bilketa eta azterketa prozesu sistematikoa.

Ebaluazio motak

  • Helburuaren arabera

    • Formaziozkoa: Hobetzeko.
    • Sumatiboa: Kalifikatzeko.
  • Bildutako informazioaren arabera

    • Kuantitatiboa: Puntuazioa, zenbaki bidezko informazioa.
    • Kualitatiboa: Deskribapenak eta kualitateak.
    • Mistoa: Bien arteko konbinazioa.
  • Agentearen arabera

    • Barne ebaluazioa (Autoebaluazioa): Norberak bere buruari egiten diona. Ebaluatzailea eta ebaluatua pertsona bera dira.
    • Kanpo ebaluazioa: Ebaluatzailea eta ebaluatua pertsona desberdinak dira.
    • Koebaluazioa: Kideen arteko ebaluazioa.
  • Egoeraren arabera

    • Testuingurutik kanpoko ebaluazioa: Teorikoa, azalpenetan eta deskribapenetan oinarrituta.
    • Ebaluazio autentikoa: Praktikoa,
...
Jarraitu irakurtzen "Ebaluazioa eta Konpetentziak Hezkuntzan" »

Psikologia: Gizakiaren Autorrealizazioa eta Ikerketa Metodoak

Psikologia eta soziologia3,04 KB

Gizakiaren Autorrealizazioa eta Psikologia

- Batzuetan, ezinezkoa da, gizakiok geure bokazioak eta nahiak baztertu egiten baititugu, besteenak asetzeagatik.

- Gizakia, beraz, ez da zoriontsua izango, berak nahi duena eta besteek berarengatik espero dutena kontrajarrita dauden bitartean.

- Helburua pertsona autorrealizatzea iristea da, bakoitzak bere burua onartuz.

- Kritika ugari jaso zituen bere garaian, batez ere, zientifikotasun faltagatik.

- Hala ere, ukaezina da humanisten arrakasta ugari lortu dituztela, gehienbat talde dinamikoak erabiliz.

Psikologia Kognitiboa

  • Psikologia Kognitiboa

*Garrantzia handia eman -- Gogamenari eta kontzientziari.

*Kritika -- Emozio eta sentimenduei garrantzirik ez.

Psikologia kognitiboaren ezaugarriak:

  • Gogamen-prozesuak
...
Jarraitu irakurtzen "Psikologia: Gizakiaren Autorrealizazioa eta Ikerketa Metodoak" »

Gizarte-gaiak eta hezkuntza: Erronkak eta aukerak

Psikologia eta soziologia6,12 KB

Sare sozialen erabilera desegokia eta ondorioak

Sare sozialak gaizki erabiltzea gero eta fenomeno handiagoa da, eta ondorio esanguratsuak ditu. Arazo nabarmenetako batzuk hauek dira:

  • Informazio faltsua eta ziberjazarpena

    Informazio faltsua edo engainagarria zabaltzea desinformazio masiboa eragin dezake eta iritzi publikoari eragin diezaioke. Gainera, ziberjazarpena etengabeko mehatxu bihurtu da, batez ere gazteentzat eta nerabeentzat, plataforma horien bidez hitzezko jazarpenaren, larderiaren eta abusuaren biktima izan baitaitezke.

  • Pribatutasuna galtzea eta adikzioa

    Pribatutasuna galtzea ere kezkagarria da. Erabiltzaile askok informazio pertsonala partekatzen dute balizko ondorioak kontuan hartu gabe, eta horrek nortasun-lapurreta edo estortsioa

...
Jarraitu irakurtzen "Gizarte-gaiak eta hezkuntza: Erronkak eta aukerak" »

Antropologia eta Giza Eboluzioa

Psikologia eta soziologia3,8 KB

ANTROPOLOGIA

Gizakia aztergai duen ezagutzaren eremua da. Antropologia hitza grekotik dator: antrophos gizakia esan nahi du eta logos ezagutza. Lehenengo aurrekariak Antzinako Grezian aurkitzen ditugu. Askoz beranduago, XVIII. mendean Linneok egindako espezieen sailkapenaren ondoren, gizakiak Homo sapiens izen taxonomikoa hartzen du eta natur zientzien aztergai bihurtzen da. XIX. mendean Darwinen teoriak antropologiaren sistematizazioa ekarri zuen eta diziplina zientifiko bihurtu zen.

ANTROPOGENESIA

Antropogenesia esaten diogu gure arbasoetatik hasi eta gaur egungo giza espeziea eratzeko bideko prozesuari. Oso bide luzea, 4-7 milioi urte inguru. Hainbat faktorrek izan dute eragina: alde batetik, alderdi fisikoak, biologikoak (HOMINIZAZIO PROZESUA)...

Jarraitu irakurtzen "Antropologia eta Giza Eboluzioa" »

Loaren Faseak eta Ezaugarriak

Psikologia eta soziologia2,24 KB

1. Lo hartzea

Oheratu eta lo geratzen garenera arteko aldiari esaten zaio. Oinarrizko erritmoa geldotu egiten da, aharrausi egiten hasten gara, muskuluak erlaxatu egiten dira, gorputza astun bihurtzen da, betazalak itxi.

2. Loa

Bi fase:

A. ALDIA. Lo motela

Lasaia izaten da eta pixkanaka-pixkanaka sakonduz joaten da; arnasketa erregularra izaten da eta begiak mugitu gabe egoten dira. Helduetan 90 eta 100 minutu artean iraun dezake, eta 50 bat minutu haur txikietan. Lau fase ditu:

1. FASEA. Lo hartzea

Muskuluak erlaxatu egiten dira, eta arnasketa eta pultsazioak moteldu. Loa arina izaten da, kanpoarekiko kontzientzia galdu egiten da, baina erraz esna daiteke. Haluzinazio hipnagogikoak.

2. FASEA. Lo arina

Aurreko loa baino sakonagoa da, eta kontzientzia-...

Jarraitu irakurtzen "Loaren Faseak eta Ezaugarriak" »

Depresioa: Historia, Diagnostikoa eta Tratamendua

Psikologia eta soziologia3,16 KB

Depresioa ezagutzen den nahasmendu psikiatriko zaharrenetako bat da. Hasieran, malenkonia deitu zitzaion, baina ez dute gauza bera adierazten.

Malenkonia terminoa Hipokratesengan du jatorria, eta Errenazimendura arte erabili zen. 1725. urtean, Sir Richard Blackmore britainiarrak 'depresioa' terminoa izendatu zuen.

Ikuspegi Historikoak

Psikiatria Zientifikoa Aurretik

Psikiatria zientifikoa sortu arte, XIX. mendean, magiaren eta izaera enpirikoko ingurumen-terapia baten artean zebiltzan haren jatorria eta tratamenduak (dietak, musika, paseoak).

Biopsikiatria eta Tratamendu Modernoak

Biopsikiatriaren etorrerarekin eta farmakologiaren aireratzearekin batera, beste gaixotasun bat bihurtzen da. Garai hartan, medikuntza ofizialak laneko errendimendua edo

...
Jarraitu irakurtzen "Depresioa: Historia, Diagnostikoa eta Tratamendua" »

Gizakiaren Dimentsioak: Biologia, Eboluzioa eta Kultura

Psikologia eta soziologia3,48 KB

Gizakiak izaki bizidunak gara; beraz, antzeko ezaugarriak ditugu, animaliak bezala. Baina gizaki egiten gaituzten bereizgarritasunak ditugu, eta gure errealitatearen beste alderdi batzuk hartu behar dira kontuan.

Gizakiaren Alderdiak

Alderdi biologikoa

Animaliekin bat datorrena.

Alderdi psikologikoa

Sentitzeko eta pentsatzeko ahalmena.

Alderdi soziala

Beste izakiekin harremanak izateko eta bizitzeko beharra.

Alderdi pertsonala

Izaki bereziak gara; pentsatu, sentitu eta erabaki dezakegu, eta gure pentsamendu, sentimendu eta erabakiez kontziente gara. Kontzientziari esker, ulertzen dugu bizitza bakarra eta errepikaezina dela, eta hori baloratzen dugu.

Gizakiaren alderdi biologikoa

Izaki bizidunak

Bizia izatea da eta hiru bizi-funtzio betetzea (nutrizioa,...

Jarraitu irakurtzen "Gizakiaren Dimentsioak: Biologia, Eboluzioa eta Kultura" »