Zientziaren Oinarriak: Historia, Metodoak eta Sailkapena
1. Noiz eta nola sortu zen zientzia?
Zientzia K.a. VI. mendean sortu zen, filosofiaren eskutik. Beranduago, zientziaren iraultza gertatu zen eta zientzialariek beren metodo propioak erabiltzen hasi ziren.
2. Zientziaren ezaugarriak
Galileok zientzia "sortu" zuela esaten da, bi ezaugarri nagusi ezarriz:
- Esperimentazioa: Hipotesi bat zientifikoki frogatzea.
- Matematizazioa: Galileoren arabera, natura matematikaren bidez azal daiteke.
3. Kontzeptuak, legeak eta teoriak
- Kontzeptuak: Zientzian erabiltzen diren terminoak. Bi motatakoak izan daitezke:
- Sailkapenezkoak: Errealitatea taldekatzen dutenak.
- Konparaziozkoak: Objektuak ordenatzen dituztenak.
- Hipotesia: Oraindik frogatu gabeko errealitatea.
- Legeak: Hipotesi bat frogatzean sortzen dira.
- Teoriak: Legeen multzoa.
4. Zientzien sailkapena
Zientzia formalak
- Ez dute errealitateaz hitz egiten, sinboloak erabiltzen dituzte.
- Premisa: Ondorioak ateratzeko erabiltzen da.
- Axioma: Ez du frogapenik behar.
- Metodo deduktiboa erabiltzen dute eta ez dute ezagutza berririk lortzen.
Zientzia enpirikoak
- Errealitateaz hitz egiten dute.
- Ondorioak froga daitezke.
- Metodo hipotetiko-deduktiboa erabiltzen dute eta ezagutza berriak lortzen dituzte.
5. Metodo deduktiboa
Datu orokorretatik ondorioak ateratzean datza. Informazioa zuzena bada, ondorioa ere zuzena izango da.
6. Metodo induktiboa
Informazio zehatzetatik abiatuta, ideia orokorrak edo ondorioak ateratzean datza.
7. Metodo hipotetiko-deduktiboa eta bere pausoak
Indukzioaren eta dedukzioaren ideiak nahasten ditu:
- Arazoa zehaztu: Egoera bat aurkitu eta galdera planteatu.
- Hipotesia formulatu: Arazoa konpontzeko aukerak planteatu.
- Ondorioak atera: Dedukzioaren bidez hipotesia egia balitz zer gertatuko litzatekeen aztertu.
- Hipotesia kontrastatu: Ondorio posibleak edo ez-posibleak aurkitu.
- Emaitzak atera: Prozesuaren ondoren, lege bat sortu edo teoria egiaztatu.
8. Zientzia objektiboa al da?
Ez dela esaten da. Zientzia gizakion galderak azaltzeko erabiltzen dugu eta gizakiok ez gara guztiz objektiboak.
9. Teknologiaren definizioa
Teknologia zientzia eta teknika uztartzean sortzen den jakintza-arloa da.