Oroimenaren Eredu Estrukturala: Informazioa Gordetzea

Psikologia eta soziologia2,36 KB

Informazioa Gordetzea: Oroimenaren Eredu Estrukturala

Oroimenaren lehen prozesu garrantzitsua informazioa gordetzea da. Hautemandakoa, sentitutako emozioak, hausnarketa intelektuala... poliki-poliki, oroimenean pilatzen joaten da. Horrelaxe osatzen da gure izaera, zeren oroimena baita gure nortasunaren oinarria. Oroimenaren funtzionamendua oso konplexua da eta, gainera, ez da unitarioa.

Atkinson-Shiffrin ereduaren arabera, oroimenak hainbat egitura edo informazio biltegiz osaturiko sistema gisa funtzionatzen du. Sistema horren barruan 3 biltegi bereizten dira:

  • Zentzumenezko oroimena (1): Gure zentzumenek kanpoan atzematen duten informazioa biltzen da, baina informazioak oso gutxi irauten du biltegi horretan: segundu bat edo bi gehienez.
  • Gero informazio horrek bigarren biltegira pasatu behar du, iraupen laburreko biltegira (2). Bertan gordetzen baita adi gaudenean jasotzen dugun edozein informazio, iraupen mugatua du: 15-20 segundo.
  • Informazioak gehiago irautekotan, hirugarren biltegira pasa behar du, iraupen handiko oroimenera (3), mugagabea da edukiari eta iraupenari dagokionez, zeren bertan informazioa egoera pasiboan gelditzen baita gordeta, iraupen laburreko oroimenak berreskuratzen duen arte.

Zentzumenezko Oroimena

Inpresio horiek zentzumenezko oroimenean biltzen dira eta psikologoek izen bat eman diete: zentzumenezko oroitzapenak. Oso gutxi irauten duten inpresioak dira, segundu hamarren gutxiren buruan desagertzen baitira.

Zentzumenezko oroitzapenen artean bi biltegi nagusi bereizten dira:

  • Ikonoen oroimena: Ikusmenaren bitartez jasotako informazioa biltzen du.
  • Oihartzunen oroimena: Entzumenaren bitartez jasotakoa.

Ikonoen Oroimena

Ikonoen oroimena aztertu zuenak, ondorio hauek atera zituen:

  • Ikono bat ikusmenaren bitartez jasotako irudi baten kopia zehatza da, beraz, informazio pila bat dauka bere baitan.
  • Ikonoen iraupenak oso gutxi irauten du, segundu laurdena, gutxi gorabehera.
  • Oso arin ahultzen da eta iraupen laburreko oroimenera igorri aurretik galtzen da.

Oihartzunen Oroimena

  • Oihartzun bat entzumenaren bitartez jasotako irudi baten kopia zehatza da.
  • Oihartzun baten iraupena ikono batena baino luzeagoa da, bi segundukoa, gutxi gorabehera.
  • Oihartzunen oroimena ere arin ahultzen da.

Deskargatu

PDF Word HTML