Pertzepzioaren Psikologia: Legeak, Prozesuak eta Ilusioak

Psikologia eta soziologia3,07 KB

Gestalt-aren Legeak

Gure ohiko esperientziak, objektu egonkorrak hautematen ditugula dio. Gestalt-ak itxuraz kontraesankorra dirudien fenomeno honi erantzuna aurkitzen saiatu zen. Ez ditugu objektuak antolatu gabeko sentsazio konbinaketa edo pilaketa gisa hautematen, osotasun antolatuak edo Gestalt-ak bezala baizik.

Bi multzotan banatuko ditugu:

1. Figura-Hondoaren Legea

Edozer hautematerakoan, lehenik eta bat-batean, eragiketa bat egiten dugu: figura hondotik bereiztea. Figura gure oharmenaren arreta irabazi duen hura da, gainontzekoak hondoa edo figuraren ingurua osatzen duten bitartean. Ezinezkoa da biak aldi berean hautematea.

2. Estimuluen Lege Bateratzaileak

Lege hauek estimuluak antolatzeko modu bat ezartzen digute, gizakiok bat gatozelarik hautemandakoa zein den erantzuterakoan. Hauek dira:

  • Sinpletasuna: Estimuluak ahalik eta modurik sinpleenean hautemateko joera.
  • Itxidura: Bukatzeke dagoena, bukatua balego bezala hautemateko joera.
  • Hurbiltasuna: Elementu hurbilak figura bera osatuko balute bezala hautemateko joera.
  • Antzekotasuna: Estimulu berdinak edo antzekoak, figura bera osatuko balute bezala hautemateko joera.
  • Kontrastea: Figura bateko elementu bat nabarmentzeko joera, gainontzekoekin gordetzen duen harremanaren arabera.
  • Jarraitasuna: Norabide berean doazen elementuak, figura bera osatuko balute bezala hautemateko joera.

Pertzepzioaren Prozesua

Hautematen dugun guztia da pertzepzioa, bai gure aurrean daukaguna, baita gure baitatik jasotzen duguna ere. Hemen pertzepzioaren prozesu polobikoa sartzen da, non, batetik, hautematearen ezaugarriak dauden eta, bestetik, hautematen duen pertsonarenak. Hautematean zerbait geuk jartzen dugu, ez gara jasotzaile hutsak.

Gaur egun, konstruktibismoak gai honen inguruko ikuspuntua hau da: pertzepzioan parte hartzen duten elementuek elkarri eragiten diote. Oroimenean, ezagutza eskemak biltegiratzen dira, eta hauek ezagutzazko unitate antolatuak dira. Horrez gain, subjektuaren jarduera norantz zuzenduko den erabakitzen dute, eta informazioa eskemetan gordetzean, eskemak berez aldatzen dira, pertzepzioari esanahia emanez.

Horrela, pertzepzioak, batetik, subjektuaren interesei, eta, bestetik, kanpoko errealitateari obeditzen die.

Ilusioak

Zenbait kasutan, subjektuok pertzibitzen duguna ez da fisikoki estimuluan aurkitzen, eta, ondorioz, ilusio bat sortzen da. Ez dago ilusioen fenomenoa zergatik gertatzen den azaltzen duen teoria asebetegarririk. Hori dela eta, hemen aurkeztu besterik ez dira egingo. Hiru multzotan banatuko ditugu:

1. Ilusio Fisiologikoak

Ilusio fisiologikoak geure egitura organikoak sortutakoak dira.

2. Ilusio Psikologikoak

Ilusio psikologikoak irudiak identifikatzeko daukagun ohiko moduak sortutakoak dira.

3. Ilusio Ilogikoak

Ilusio ilogikoak, dimentsiotan, espazioaren egituraketa hirudimentsioduna aplikatzean sortutakoak dira.

Deskargatu

PDF Word HTML