Laguntza Harremanak Osasungintzan: Ezaugarriak, Aldiak eta Erronkak
Laguntza Harremanak: Ezaugarriak
Laguntza harremanek ezaugarri hauek dituzte:
- Gaixoaren eta langilearen artean mendekotasun eta botere edo autoritatezko harremanak sortzen dira.
- Langileak jarrera eraginkorra hartzen du; gaixoak, aldiz, jarrera pasiboa.
- Laguntza harremanetan kontuan eduki behar dira osasun-erakundearen ezaugarriak, langilearen baldintzak, gaixoarentzat denbora...
Harremanetan Izaten diren Aldiak
- Hasierako Hartu-emana: Informazio bilketa (izen-abizenak, nola sentitzen den... zenbat eta gehiago, hobe). Zalantza guztiak argitu. Ondoren, historia klinikoa: gaixoaren egoera eta familiaren aurrekariak ezinbestekoak dira. Amaitzeko, langileak gaixoari entzuten jakin behar dio, beti objektibotasunez.
- Bigarren Aldia, Esku-hartzea: Beharrezko probak egin eta haren emaitzak jaso ondoren, gaixoari diagnostikoari, pronostikoari eta tratamenduari buruzko informazioa eman behar zaio.
- Amaierako Aldia: Prozesu osoaren laburpena.
Gaixoaren eta Profesionalaren Arteko Harremanak
Gaixotasun Motak
- Larria: Gaixoa babesgabe eta konorterik gabe egongo da; langileak arin jokatu behar du.
- Akutua: Gaixoa jabetzen da gertatzen denaz, eta gai da profesionalak ezarritako jarraibideak aurrera eramateko eta erabakiak hartzeko.
- Kronikoa: Tratamendua betetzeko arduraduna gaixoa bera da.
Harreman Motak
- Paternalista: Ohikoena. Langileak agintzen duena betetzen da.
- Erosle/Saltzaile: Gaixoak du boterea.
- Berdintasunezkoa: Adostasunez.
Langile Harremana Gaixoaren Ikuspegitik
Ospitaleratzeak Gaixoarengan Sortzen dituen Ondorioak
- Ohiko Girotik Bereiztea: Familiarengandik bereiztea, bere etxea utzi eta gela arrotz batean egon behar izatea.
- Bereizketa Psikosoziala: Ospitaleak bere arauak ditu; gaixoak ohiko komunikazio bideak moztuta ditu.
- Intimitatea Galtzea: Pertsona ezezagunen aurrean hainbat jarrera egin beharra.
- Mendekotasun Sentimenduak: Lana, kirola edo ohiko jarduerak alde batera utzi beharra.
Gaixoaren Hainbat Egoera
- Axolagabetasuna: Gaixotasuna onartzen ez badu, ezezko jarrera hartuko du.
- Erregresioa: Adinari dagokion jarrera ezean, haurtzaroko babes-mekanismoa erabiliko du.
- Negarra: Erantzunik arruntena.
- Mendekotasuna: Autonomia galtzen doa gaixoa eguneroko jardueretan.
- Antsietatea: Urduri, estu edo aztoratuta gaudenean.
- Oldarkortasuna: Ez da jarrera egokia, eta medikuari lana zaildu egiten dio.