Adimena eta Dislexia: Kontzeptuak eta Ezaugarriak

Psikologia eta soziologia2,87 KB

Zer da adimena?

Historian zehar, adimena giza espeziearen ezaugarri bereizgarri nagusiena izan dela uste izan da. Gaur egun, ordea, ezin dugu esan soilik gizakiena denik, beste espezie batzuetan (tximinoen adimena) eta sistemetan (ordenagailuaren adimena) ere ikus baitaiteke.

Adimenaren definizioak

Definizio asko daude, baina bat ez da bestea baino hobea:

  1. Adimena pentsamendu abstrakturako ahalmena da (Terman).
  2. Adimena erantzun egokiak asmatzeko ahalmena da, egiaren edo gertaeren ikuspuntutik (Thorndike).

Adimen motak (Gardner)

Howard Gardnerrek adimen anitzen teoria proposatu zuen, eta honako adimen mota hauek bereizi zituen:

  • Adimen linguistikoa: Idazleek, bertsolariek eta antzekoek dutena.
  • Adimen matematikoa: Arazo logikoak ebazteko gaitasuna.
  • Adimen musikala: Abeslariek eta beste musikariek dutena.
  • Adimen espaziala: Eredu mentala hiru dimentsiotan irudikatzeko gaitasuna.
  • Gorputz-adimen zinestesikoa: Gorputza trebetasunez erabiltzeko gaitasuna.
  • Adimen intrapersonala: Norbera ezagutzeaz gain, besteen sentimenduak ulertzeko gaitasuna. Adibidez: terapeutek dutena.
  • Adimen interpersonala: Beste pertsonak ezagutzeko eta haiekin lan egiteko gaitasuna. Adibidez: saltzaileek, irakasleek eta antzekoek dutena.
  • Adimen naturalista: Natura behatu eta ikasteko gaitasuna. Adibidez: biologoek dutena.

Dislexia

Gaur egun, dislexia irakurtzean ager daitekeen arazotzat hartzen da, eta ez du inongo erlaziorik arrazoi intelektual, kultural edota emozionalekin. Izaera kognitiboa du.

Dislexia duten pertsonek elementuen espazioaren eta denboraren antolaketan nahasteak izateko joera dute. Hori dela eta, irakurtzeko eta idazteko zailtasun nabarmenak, arreta-arazoak, motrizitate-arazoak eta antzekoak izan ditzakete. Jarraian, hainbat ikertzailek aipatutako ezaugarrien zerrenda ikus daiteke:

Dislexiaren ezaugarriak

  • Morfologikoki edota fonetikoki antzekoak diren hizkiak, silabak edota hitzak nahastea (ispilu bidezko hizkien inbertsioa nagusitzen da).
  • Hizkera desordenatua izatea.
  • Ezkerra eta eskuina bereizteko arazoak.
  • Epe laburreko memoriarekin zailtasunak.
  • Hitz polisilabikoak errepikatzeko zailtasunak.
  • Sinboloak hautemateko eta kodifikatzeko zailtasunak.
  • Ukimen, ikusmen edo entzumenaren kontrol zehaztugabea.
  • Hizkuntzaren garapen motela.
  • Trakestasun motorra.
  • Irakurketan hizkien, silaben zein hitzen omisioak, errepikapenak, leku-aldaketak edota inbertsioak.
  • Ezohiko jarrerak aurkeztea: nekatzeko erraztasuna, arreta falta, segurtasun eza, etab.
  • Erritmo geldoa.
  • Aditz denborak behar bezala erabiltzeko zailtasunak.

Deskargatu

PDF Word HTML