Gizakiaren Ezaugarriak eta Gizarte Kontzeptuak

Psikologia eta soziologia2,29 KB

Gizakiaren Ezaugarri Nagusiak

  • Sinbolizatzeko gaitasuna: Sinboloen bidez komunikatzen gara.
  • Errealitatean bizitzea: Adimenari esker, gauzak gutaz kanpoko errealitatetzat hartzen ditugu, aldi berean gurekin ere zerikusia dutela badakigu.
  • Norberaren gorputzaren sentimendua: Gorputza barrutik ezagutu behar dugu. Barruak emandako informazioaren eraginez, nolabaiteko sentimendu bat pizten zaigu.
  • Munduari irekita egotea: Espazioan eta denboran egokitu zaizkigunetik harago dauden gauzak ulertzeko gai gara.
  • Aukeramena: Gizakia bere berezko nahiei ezetz esateko eta bere etorkizuna aukeratzeko gai da.
  • Ezer ez dago bukatuta: Gizakia inoiz ez dago erabat bukatuta; gehiago nahi dugu beti, promesak egiteko gai den animalia bakarra gara.
  • Norberaren baitan biltzeko gaitasuna: Gizakiak zer egingo edo nola egingo duen erabakitzen du, ideiak eta proiektuak sortzeko.
  • Imajinatzeko gaitasuna: Irudimenari esker, proiektuak sortzen ditugu.

Zer da gizabanakoa?

Gizabanakoa bere giza espezieko banakoa da. Gaur egun, gizaki bakoitza bakarra eta paregabea dela da ideia nagusia. Horren harira, eskubide batzuk dagozkiozkio, eta eskubide horiek ezin dira alde batera utzi.

Thomas Hobbes

Thomas Hobbesek gizakiari buruzko ikuspegi txarra du. Esaten zuen: "Gizakia otsoa da gizakiarentzat". Jatorrizko egoera hipotetikoan, berekoikeriak bultzatuta, borroka etengabean ari dela besteekin. Gizakiaren helburu bakarrak bizirik irautea eta beharrak asetzea dira. Bakean elkarrekin egoteko aukera bakarra gizartearen buru agintari irmo bat egotea da.

Birsozializazioa

Subjektuak bi eduki mota barneratzen ditu: sozializatu den gizarteaz bestelako gizarte bateko kultur edukiak, edo gizarte horretan bertan erabateko aldaketaren bat gertatzearen ondorioz sortutako eduki berriak.

Birsozializazio prozesuetan ordura arteko ikuspegiak bertan behera uzten dira, eta bestelako identifikazio bat sortzen da.

Hau krisi sakonen ondorioz sortzen da, eta hainbat arrazoirengatik: gizarte-aldaketa azkarra, atzerriko kulturetara ondo ez moldatzea, etab.

Batzuek sektetan sartuz konpontzen dute egoera.

Deskargatu

PDF Word HTML