Motibazioa: Zer da eta zergatik motibatzen gaitu?
1. Zerk motibatzen gaitu? Motibazioarekin zerikusi handia duten terminoak:
- BEHARRA: urritasun fisikoa edo psikologikoa adierazten du. Batzuentzat, motibazioa eta beharra sinonimoak dira.
- MOTIBAZIOA: behar batek eragiten duen eta behar hori asetzera bultzatzen gaituen indarra edo zirikatzea.
- BULKADA: oinarrizko behar fisiologiko batzuei dagokie. Instintuak jaiotzatik datozen bulkadak dira.
1.1. Motibazioen sailkapena
- Motibazio fisiologikoak: jaiotzatik ditugu, adibidez: egarria, gosea, sexu-beharrak...
- Motibazio sozialak: gure kulturan helburutzat arrakasta lortzea duten zenbait motibo daude, adibidez: dirua, ospea, giza harremanak… Motibo horietako batzuek lotura zuzena dute fisiologikoekin, baina beste batzuek ez.
Maslow psikologia humanistaren ordezkari garrantzitsuena da. Haren ustez, motibazioen alderdi garrantzitsuena integratuak eta hierarkikoak direla da. Hau da, behar batzuk goi mailakoak dira eta ezin dira ase azpiko beharrak asetzen diren bitartean. Adibidez, segurtasun beharra asez gero, kidetasun eta afektu beharra sortzen da. Gorengo maila autorrealizazioa da.
Gizaki bakoitzak motibazio ugari ditu eta batzuk besteak baino premiatsuagoak dira. Beraz, gatazkan dauden bi motiboei aurre egin behar diegu. ZER EGIN GATAZKA ASKATZEKO?
- Motiboetariko bat ahaztu.
- Motibazioak helburua aldatzen du eta eskuragarriago den beste bat aukeratzen du.
1.2. Motibazioaren teoriak
- Ikuspuntu konduktibistaren alde daudenentzat: organismoa motibatzen duten estimulu bakarrak jokaera zehatzak eragiten dituztenak dira.
- Psikoanalisten teoriaren aldekoentzat: bulkada inkontzienteak dira giza jokabideak motibatzen dituztenak.
- Homeostasiaren teoriaren aldekoentzat: organismoa hutsuneren bat edo beharren bat asetzeko motibatzen da. Motibatzen garenean, organismoaren beharrak orekatzen saiatzen gara.
- Teoria kognitiboek: ezagutzaren balioa nabarmentzen dute osagai motibatzaile moduan. Gure helburuak dira gure jokaerak motibatzen dituztenak.
- Humanisten iritziz: motibazioa autorrealizazioa lortzean datza.
Ondorengo mekanismo hauen eraginez, motibazio sinpleak konplexu bihurtzen dira:
- Estimulu bat beste batekin elkartzean.
- Balentzia batek beste bat eragiten du.
- Motibazioen zehar-aldaketa.