Wittgenstein: Logika, Lengoaia eta Filosofia Analitikoa
Logika matematikoa matematikaren antzeko lengoaia artifizial bat da, arau deduktiboez beteriko kalkulu baten antzekoa. Logika matematikoaren bidez zehazki determinatu daiteke filosofiari dagokion zeregina: lengoaian datzan egitura logikoa azaltzea. Tractatus-en filosofia logika matematikoarekin identifikatzen da.
Tradiziozko "arazo filosofikoak": "zentzugabeko enuntziatu linguistikoak"
Wittgenstein-en ustez, filosofiak planteatu dituen arazo filosofiko tradizionalak ez dira benetako arazoak, "buruhausgarri linguistikoak" baizik, sasiarazoak. Arazo filosofikoak deritzonak lengoaia gaizki erabiltzen denean sortzen dira. Filosofiaren proposizioak sasiproposizioak baino ez dira, zuzengabeko enuntziatuak dira. Filosofia tradizionala zuzengabeko proposizio multzo bat baino ez da.
Wittgenstein: "Azterketa Filosofikoak"
Filosofo honen hausnarketa osoak lengoaiaren mugak ezartzeko nahian izan ziren. Azterketa Filosofikoak lanak eragina izan zuen Oxford eta Cambridge unibertsitateko zirkulu intelektualetan, mugimendu korronte berri bat sortuz: filosofia analitikoa deritzona.
Lengoaiaren Azterketa: Esanahiari buruzko Teoria Pragmatikoa
Lengoaiaren inguruko teoria berri bat aurkeztu zuen. Bigarren lan honetan, Wittg.-ek lengoaiari leporatutako funtzioa ez da erreferentziala (1. EItt), pragmatikoa baizik. Errealitatea islatzen duen ispilua izan beharrean, komunikatzeko bitartekoa izatea da. Horretan datza lengoaiaren mamia: lengoaia komunikabide bat da. Bigarrenik, Wittg.-en arabera, lengoaiaren esanahia eta lengoaiaren erabilpena lotuta daude beti, eta nola, norekin eta zein egoeratan erabiltzen ditugun hitzak eta esaldiak kontuan hartu behar da. Lengoaiaren esanahia pragmatika zehatz batean gauzatzen da, eta horrek esan nahi du komunikazio-egintza testuinguru batekin gauzatzen dela beti, pertsona zehatz, zirkunstantzia eta egoera zehatz batekin lotuta. Proposizioen esanahia finkatzen duena lengoaiaren erabilerak dira. Tractatus-en azaldutakoarekin konparatuta, Azterketa Filosofikoak lanean lengoaiaren ulermena guztiz dinamikoa da, lengoaiaren esanahia testuinguru bakoitzak sortutako esanahia baino ez baita. Bigarren aldi honetako lengoaiaren inguruko ikuskera guztiz dinamikoa da.