Zinema-ekoizpenaren eta hizkuntza zinematografikoaren oinarriak
Planoen arteko loturak eta trantsizioak
Planoak teknika ezberdinez batu daitezke:
- Mozketa: B planoak A planoari jarraitzen dio.
- Kateatuta: A gradualki desagertzen da eta B agertzen da.
- Elkartuta: A desagertuz doa pantaila beltza utziz. B beltzetik ateratzen da.
- Gortintxoaren bidez: B ekartzen duen nolabaiteko efektu baten bidez desagertzen da A.
Efektu digitalak
Efektu digitalak: Informatikari esker aurrerapen handiak egin dira:
- Pertsonaiariekin batera elkarrekin aritzen diren atzealde eta mundu birtualak sortzea. Horretarako aktoreek chroma key izeneko teknikaren bidez filmatzen dute.
- Errealitatea ikusleak konturatu gabe manipulatzea: koloreak manipulatu, eszenatokian ez zeuden elementuak erantsi...
- Pertsonaia birtualak sortzea: gero eta ohikoagoa da. Adibidez, Gollum (El señor de los anillos).
Soinua zineman
Soinua: Soinua grabatu eta gero, elkarrizketa-editoreak garbitzen ditu eta efektu-arduradunak filmean entzuten diren zaratak grabatzen ditu. Ezin gara musikaz ahaztu; honek, irudi muntaiatik soinu-banda egiten du. Dena prest dagoenean, nahasketa gelan soinu bakoitza dagokion lekuan eta planoan sartzen da.
Banaketa, promozioa eta marketinga
Banaketa, promozioa eta marketinga: Filma bukatu denean lan asko dago. Enpresa banatzaileek ematen dute lehen pausoa, filma zinemara eramanez. Kopia ugari, areto handietara eramateko; kopia gutxi, areto txikietara. Promozioa ezinbestkoa da. Marketinga produktua saltzen ondo jakitean datza. Ikusleen % 70 baino gehiago 15-25 bitarteko adinekoak dira, horregatik kanpaina handiak haiei zuzenduak daude.
Zinema-unitateak eta egitura
Pasartea
Pasartea: Film batean istorio osotara ezberdinak kontatzen direnean. Puntuazio-zeinuez banatu: kreditu-tituluak, off ahotsa... adieraziz.
Sekuentzia
Sekuentzia: Esapide berezia eta autonomoa dauka. Askotan, puntuazio-zeinuek bereizten dute: iraungipen kateatuak, hasiera eta itxiera...
Planoa
Planoa: Jarraian filmatutako film zatia. Planoa enkoadraketa batek edo batzuek osatzen dute.
Enkoadraketa
Enkoadraketa: Filmaren unitate txikiena.
Plano motak
Plano orokorra
Plano orokorra: Pertsonaien gorputz osoa ikusten da.
Plano amerikarra
Plano amerikarra: Pertsonaia belaunetaraino agertzen da. Garatzen duen akzioan oinarritzen da.
Plano ertaina
Plano ertaina: Gerrirainoko planoa. Pertsonaia inguruko elementuekin harremanetan jarri.
Lehen planoa
Lehen planoa: Pertsonaiaren burua enkoadratu. Emozioak, begiradak eta erreakzioak erakutsi. Mugimendu gutxi.