Euskal Gramatika, Literatura eta Egile Nagusiak: Mogel eta Txomin Agirre
Euskal Gramatika eta Hizkuntza Ezaugarriak
Galdetzen
Galdetzen: 1. Aditzean ezkerreko atal gisa: etxea eta izensteak era indartuan. 2. Aditz-ekintza gisa: trinkoa eta elkartua. 3. Aditzean baietz edo ezetz gisa: ez eta bai (trinkoa, elkartua).
Deklinabide Auziak
Deklinabide auziak: Diptongoz amaitutakoak (au, ei, ai): bokalez amaitutakoak bezala. Salbuespena gau hitza, lekuzko singularreko kasuetan -e- lotura-bokala behar du. Sila bakarreko hitzek, zertaz kasuan, -e-.
Izen Bereziak
Izen bereziak: Mugagabean deklinatu, ez dute artikulurik behar. A hotsez amaitzen diren herri eta herrialde batzuek arazoa dute lekuzko kasuetan:
- Batzuek a berezkoa eta gorde behar dute (Naf, Don, Gip, Zub, Getaria, Errenteria, Ondarroa, Pasaia, Zumaia...).
- Beste batzuek a artikulua dute (Bizk, Iruñ, EH, Naf beh, Azkoitia, Azpeitia, Hondarribia, Ermua, Deustua, Dantxarinea...).
Akats Ohikoak
Akats:
- Noraino, noiz arte.
- Nondik, non.
- Partitiboan.
- Norekin, zertaz.
- Zertaz kasuan atzizki plurala -ez.
- Zerengatik kasua.
- -entzat, -rako.
- -entzat, -entzako.
- Nortzat prolatiboa.
Hizkuntza Literarioa
Hizkuntza literarioa: Idazlearen bere ikuspegitik, mundua pertsonala da, konnotazioa duena. Funtzio adierazlea nagusitzen da, barne-sentimenduak adieraziz. Funtzio poetikoa, edertasuna lortzea helburua duena, estetikak berebiziko garrantzia du. Ez zuzenean, zeharka baizik: estilo-baliabideak erabiliz.
Hizkuntza Ez-literarioa
Hizkuntza ez-literarioa: Zuzena eta denotatiboa da. Informatu nahi gaituenez, funtzio erreferentziala du, testuinguruari buruzko informazioa emanez. Lexiko zehatza darabil, ez ditu lotura berriak edo adjetibazio bereziak sortzen.
Juan Antonio Mogel (1745-1804) eta Bere Obrak
Mogel (1745-1804) obrak:
- Erlijioa: Konfesio eta komunioko sakramentuen gainean erakasteak (1800), Konfesio ona (1803), Kristinauaren jakinbidea (1805).
- Filosofia: Pascalen gogoamenak (1799).
- Hizkuntzalaritza.
- Literatura: Alegiak (1980, 1995): gehienak itzulpen eta egokitzapenak; Peru Abarca (1802).
Iritzi Kritikoa
Iritzi kritikoa: 1802an idatzi baina 1981ean argitara eman zen. Bizkaieraz idatzia. Euskal eleberriaren aitzindaria da, baina ezin da esan eleberriaren ohiko arauetara makurtzen denik. Ez du tramarik eta ez leku- eta denbora-aipamenik. Elkarrizketa modukoa da. Kanpo-egitura: sarrera gaztelaniaz, sei autu edo elkarrizketa, eta 7. elkarrizketa: bi apaizen arteko solasa, ez duenak obraren mamiarekin loturarik.
Maisu Juan kaletar ezjakina eta Peru Abar baserriko eskola hezitakoa dira protagonistak. Bi mundu artekoko jokoan datza obraren gakoa. Elementuak: bi pertsonaien nortasuna, izaeraren ikerketa, elkarrizketaren bidezko denbora- eta leku-zehaztapenak, ohituraren azterketa, pertsonaia bakoitzaren araberako hizketa-mailaren jokoa, euskarari buruzko oharrak eta mundu ikuskera osoa: baserri bizitzaren idealizazio nabarmena.
Bi pertsonaien arteko oreka dago; maisu Juanen alde irakurleak hurbilago sentitzen baitu Peru orojakilea baino. Kritikek euskal obra gorenen artean kokatu dute: ez zuen idatzi jende gutxi batzuentzat, ikasketa-maila bat behar da baina ez oso altua; euskal mundu jatorriaren erakusleihoa da; elkarrizketak obra arindu egiten du eta hartzaileari hurbildu; elkarrizketak estilistikako elementu eta abiapuntu bihurtu ditu; obraren balio etnologikoa estimatzen da, baita ohitura eta bizimodua ere; ez dago molde honetako aurrekaririk, Mogelik hautatu ditu oinarriak eta oreka oso airosoan mugitu zen.
Txomin Agirre (1864-1920)
Txomin Agirre (1864-1920): Ondarroan jaio, apaiz egin eta Zumaiako moja-kapilautza izan zuen bizibide hil arte. Euskaltzaindiko kide erakundearen sorreratik. Hiru obra nagusi: Auñemendiko lorea (1898): gertakari historikoak; Kresala (1906) eta Garoa (1912): ohiturazko eleberriak.
Kresala (1906)
Kresala: Bigarren obra. Arrantzaren munduan girotua. Arranondoko ohitura eta bizimoduez ari da. Amodio-kontuak ere ageri dira. Bizkaieraz idatzia. Estiloa: esaldi luzeak, erretorika kutsua, hizkuntza apaindua; hiztegia landua eta aukeratua, ez du garbizalekeriarik, hizkuntza jakin bat kanpoko hitz eta egituretatik babestu nahi du; izenondo ugari, deskribaketetan bereziki binaka; hitz-jokoez, konparaketez eta paradoxez baliatzen da.
Garoa (1912)
Garoa: Hiruetatik gorena. Baserri-giroaren isla. Gipuzkeraz idatzia. Heldutasun narratiboa lortu du: hizkuntzari neurria hartzen asmatu du, baliabide literarioak maisuki darabiltza, elkarrizketak bizitasunaren eta egokitasunaren eredugarri bihurtu dira. Beste ezaugarri batzuk: didaktismoa eta euskararekiko arreta, hizkuntza zaindua erabiliz. Estiloa zaindua da eta esaldiaren periodoan erritmoaz jokatu du. Gaur egun prosa-modernoaren eredutzat hartzen da. Pereda kantabriako erdal idazleak agirpenetan utzitako eragina nabarmena da.