Apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Idazten ikasteko faseak: haurren idazkuntza-garapena

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua4,27 KB

Idazten Ikasteko Faseak

Imitazioaren Fasea

  • Idazte ekintzaren keinuak imitatzen dituzte.
  • Grafiaren zenbait ezaugarri formal imitatzen dituzte.
  • Elementu figuratiborik ez: ez ditu elementu figuratiborik egiten; adibidez, ez du etxea egiten, badaki etxearen irudia ezin dela irakurri, letrak jarri behar dituela.
  • Linealitatea: linealtasunean idazten dute, badakite ezkerretik eskumara idazten dela.
  • Banaketa: hasieran ez ditu letrak eta zenbakiak desberdintzen; aldiz, fasearen amaieran, letrak idazteko eta zenbakiak kontatzeko direla dakite.
  • Elementu grafiko motak: zirkuluak, makilatxoak, kakoak... Hitzak borobilez eta marratxoz konposatuak daudela uste dute.
  • Idazkera bereizgabeen garaia.
  • Hitza eta objektuaren arteko harremana: hitza eta objektuaren arteko
...
Jarraitu irakurtzen "Idazten ikasteko faseak: haurren idazkuntza-garapena" »

Zoriontasunaren etikak: eudonismoa, hedonismoa eta justizia

Filosofia eta etika-n eguneratua3,09 KB

ZORIONTASUNAREN ETIKAK

EUDONISMOA (Aristotelesen tradizioa)

- Arrazionaltasun mota: Zentzuzkoa (gogoeta egiten du naturaz emandako helburua lortzeko baliabide onenei buruz, eta egokienak aukeratzen ditu).
- Azken helburua: Berezkoa eta morala. Berez delako ona zoriontasuna bilatzea, ez beste helburu baterako bitartekotzat. Zoriontasuna lortuko du gai denak bai gogoeta egiteko, bai aukeratzeko bere bizitzan oro har beharrezko duena gizakitzat autorrealizatzeko.
- Irizpide morala: Bi ekintza-bideren artean, izaera ona eratzeko balio didana aukeratzea.

HEDONISMOA-UTILITARISMOA (tradizio hedonista-utilitarista)

- Arrazionaltasun mota: Kalkulatzailea (ekiteko hainbat aukera alderatzen ditu, ondorioei adi, plazera maximizatzea eta mina minimizatzea
...
Jarraitu irakurtzen "Zoriontasunaren etikak: eudonismoa, hedonismoa eta justizia" »

Puntuazio-markak, erromantzeak, aditzaren aspektua eta bertsolaritza

Latina-n eguneratua3,3 KB

Gaia: Puntuazio-markak eta Erromantzeak

Puntuazio-markak

  • Puntua: Esaldia bukatu dela adierazten du.
  • Bi puntua: Esaldia bukatu ez dela adierazten du. Zerrendetan eta hitzez hitzezko aipamenetan nahiz eta agertzen den.

Erromantzeak

Zer dira erromantzeak? Belaunaldiz belaunaldi transmititzen diren, antzinatik orain arte iritsi diren kantu zaharrak dira.

  • Epikoak: Zaharrenak dira, XV-XVI. mendekoak. Nobleziaren arteko guduak eta liskarrak kantatzen zituzten.
  • Epiko-lirikoak: XVII. mendekoak. Eredu epikoen antzekoak dira gaiak, baina hemen pertsonaien sentimenduak tartekatzen dira. Ez dira benetako kronikak, baizik eta asmatuak.
  • Lirikoak: XVIII. mendekoak. Amodiozko kantak dira, sentimenduak dira nagusi eta sinboloz beteta daude.

Atzizkiak (4. gaia)

  • -tar: Silaba
...
Jarraitu irakurtzen "Puntuazio-markak, erromantzeak, aditzaren aspektua eta bertsolaritza" »

Berpizkundea eta Zientzia Iraultza: gizartearen eta zientziaren aldaketa nagusiak

Historia-n eguneratua2,55 KB

Berpizkundea eta Zientzia Iraultza

1. Gizartearen Eraldaketa

Gizartearen aldaketa garrantzitsuak eman ziren Berpizkunde garaian. Erdi Aroan ia erabateko nagusitasuna zuen nekazal munduaren aurrean, biztanleak hirietan ugaritu egin ziren eta merkataritza kapitalismo hasi berria garatu zen.

Ekonomia espezieetan (trukean) oinarritzetik dirutan ordaintzera igaro zen, eta horri esker, burgesia sortu zen; ordena feudala ahuldu zuen klasea hain zuzen.

Monarkia autoritarioak ere garai honetan sortu ziren. Frantzian, Ingalaterran eta Gaztelan zentralizazio prozesu politikoa gertatu zen (erreinu txikiagoak desagertu eta erresuma handiak sortuko dira): monarkek armada handitu zuten, funtzionarioz inguratu eta konkista berriak egin zituzten. Monarkia autoritario...

Jarraitu irakurtzen "Berpizkundea eta Zientzia Iraultza: gizartearen eta zientziaren aldaketa nagusiak" »

Euskal atsotitzak eta aditz perifrastikoen gramatika

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,52 KB

Euskararen Altxorrak: Esaera Zaharrak eta Gramatika

Esaera Zaharrak: Herri Jakinduriaren Islada

Maiatzean kukuak kuku, diruz banitu bi zaku: Kukuak kantu egiten duenean poltsikoan dirua baduzu, urtean zehar izango duzu.

Zenbat buru, hainbat aburu: Nork bere iritzia dauka.

Kantari txarra, beti kantetan dago: Zerbait egiten jakin ez, eta ondo egiten duela esanez puzten den pertsonari esaten zaio.

Agure onari ez ateak itxi: Edadetuei begirunea zor diegu.

Azeriak buztana jaso ezin, eta bai gabia: Indarra gauza handia da, baina trebetasuna handiagoa.

Umearen zentzuna, etxean entzuna: Etxean egiten dena barneratzen du umeak.

Ahal dena, itsasoan den arrain hoberena: Eskuartean dugunari eustea da zentzuzkoena.

Txakurra txakurtegian, oilarra oilategian: Gauza...

Jarraitu irakurtzen "Euskal atsotitzak eta aditz perifrastikoen gramatika" »

Euskal ahozko literatura: tradizioa eta bilakaera

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,78 KB

Euskal Ahozko Literatura

Euskal ahozko literatura oroimenean oinarritzen den eta ahoz transmititzen den euskal literatura mota da. Ahozko literatura oso errotua egon izan da gizartean. Euskara berandu heldu zen idazketara eta denbora luzean ez zen oso emankorra izan, beraz, ahozko komunikazioa izan da bizirik irauteko izan duen modua.

Ahozko Literaturaren Adierazpenak

Ahozko euskal literaturan sartzen dira: herri-kantuak, kopla zaharrak, esaera zaharrak, baladak, ipuinak, bertsoak. Ahozko transmisio horretan garrantzi handia izan dute erritmoak, errimak, kantuak eta gorputz espresioak. Mekanismo horiei esker gorde ahal izan du herriak bere memorian mendeetan zehar ahozkoaren altxorra.

Ahozkotasunaren Bilakaera

AEL duela urte asko biltzen, paperan

...
Jarraitu irakurtzen "Euskal ahozko literatura: tradizioa eta bilakaera" »

Emakume idazleak historian zehar: lorpenak eta erronkak

Latina-n eguneratua2,39 KB

Historian zehar, emakumeak bigarren plano batean egon izan dira hainbat arlotan, baita literaturan ere. Familia eta etxea zaintzea izan da, tradizioz, emakumearen betebehar nagusia. XIX. mendearen erdialdera arte, gogorki kritikatzen ziren emakumeen “portaera inmoralak”, hau da, etxetik kanpo egiten zuten ia guztia. Beraz, ez da harritzekoa garai horren aurretik emakumeek idatzitako obra gutxi aurkitzea.

Aitzindariak: Santa Teresa, Sor Juana eta Madame de Stael

Hala ere, ezin ditugu ahaztu garai hartan garrantzia izan zuten idazle emakumezkoak, hala nola Santa Teresa de Jesus, Sor Juana Inés de la Cruz edota Madame de Stael. Azken hau izan ezik, beste biak mojak ziren, haiek baitziren idazten eta irakurtzen zekiten ia bakarrak. Madame de...

Jarraitu irakurtzen "Emakume idazleak historian zehar: lorpenak eta erronkak" »

Euskal Herriko klimak: eskualdeak eta ezaugarri nagusiak

Geografia-n eguneratua2,51 KB

Euskal Herrian, Atlantikoko eta Mediterraneoko klimak dira nagusi. Horren arabera, lau klima-eskualde bereizten dira:

  • Klima atlantikoa
  • Klima mediterraneo-kontinentala
  • Atlantiko eta Mediterraneoaren arteko trantsizioko klima
  • Mendialdeko klima

Itsasertzeko Klima Atlantikoa

Bi isurialdeak bereizten dituen banalerrotik iparralderako lurraldeari dagokio, besteak beste:

  • Bizkaia
  • Gipuzkoa
  • Nafarroako ipar-mendebaldea
  • Arabako iparraldea
  • Lapurdi
  • Nafarroa Behereko iparraldea eta erdialdea
  • Zuberoako iparraldea

Hezea eta euritsua da urte osoan. Euri gehien udazkenean eta neguan egiten du. Itsasoaren eraginez, ez da tenperatura-aldaketa handirik izaten. Udan, batez beste, 19-20 ºC izaten dira; neguan, 8 ºC; eta urteko batez bestekoa, 13 ºC-koa.

Klima Mediterraneo-Kontinentala

Isurialdeen...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko klimak: eskualdeak eta ezaugarri nagusiak" »

Merkatua eta lehia: motak, ezaugarriak eta merkatu hesiak

Ekonomia-n eguneratua4,04 KB

MERKATUA ETA LEHIA: OINARRIZKO DEFINIZIOAK

Lehia motak

  • LEHIA PERFEKTUA: Sartzeko erraztasuna, eskaintza eta eskariaren legearen funtzionamendu askea. Enpresek ez dute prezioan eragiteko ahalmenik; merkatuko prezioa onartuta lehiatzen dute.
  • LEHIA EZ PERFEKTUA: Baldintza desberdinetan lehiatzen da. Enpresa batzuek eragin nabarmena dute prezioan.

MERKATUEN EZAUGARRI OROKORRAK

Faktore garrantzitsuenak

  • ENPRESA KOPURUA: Faktore garrantzitsuena da, prezioaren ezarpena baldintzatzen duena.
  • ERAGINA PREZIOAN: Enpresa kopuruarekin lotuta dago. Enpresa asko badaude, eragin txikia prezioan, eta alderantziz.
  • PRODUKTUAREN DESBERDINTZEA: Produktua kontsumitzaileentzat desberdina izatea. Bestela, homogeneoa da.
  • LEHIAREN INTENTSITATEA: Merkatuan aritzeko ahalegina edo
...
Jarraitu irakurtzen "Merkatua eta lehia: motak, ezaugarriak eta merkatu hesiak" »

Kant eta Ilustrazioa: autonomia, kritisizmoa eta ezagutzaren teoria

Filosofia eta etika-n eguneratua6,48 KB

"Ausartu zaitez pentsatzera": Kanten Ilustrazioaren Definizioa

"Ausart zaitez pentsatzera", "izan adore zeure kabuz arrazoia erabakitzeko". Horrela laburbiltzen du Kanten pentsamendua "Zer da Ilustrazioa?" galderari erantzuna artikuluan. Horazio izan zen lehena esaldi hori erabiltzen. Orduz geroztik, topiko bihurtu da literaturan, eta lelotzat hartu dute hainbat unibertsitatek, tartean Huelvako Unibertsitateak.

Kanten Ustez, Autonomia da Giza Ezaugarri Nagusia

Kanten iritzian, autonomiak bereizten ditu gizakiak; erabaki pertsonalak hartzeko gaitasunak bereizten gaitu beste izakietatik. Era autonomoan jarduteak, adingabetasuna atzean utziz, gizakia heldutasunera iritsi dela adierazten du, hau da, gizabanakoa bere kabuz pentsatzen ausartzen dela....

Jarraitu irakurtzen "Kant eta Ilustrazioa: autonomia, kritisizmoa eta ezagutzaren teoria" »