Idazten ikasteko faseak: haurren idazkuntza-garapena
Laburpena
Dokumentuak haurrek idazten ikasten duten faseak azaltzen ditu, imitaziotik abiatuta idazkera bereizietara, zatitze silabikora, silabiko-alfabetikora eta azkenik zatitze alfabetikora. Fase bakoitzean haurren ezaugarriak, hipotesiak eta ikasteko arazoak deskribatzen dira. Irakurleak garapen-prozesu osoa ulertuko du.
Funtsezko puntuak
- Imitazio-fasean haurrek idazte-keinuak eta grafiaren ezaugarri formalak imitatzen dituzte, baina elementu figuratiborik ez dute egiten.
- Idazkera bereizietan kantitatearen eta barne aniztasunaren hipotesiak egiten dituzte, eta hitzak letra ezberdinez osatuta egon behar direla uste dute.
- Zatitze silabikoan silaba bakoitzeko letra bat idazten dute; kantitatearen hipotesia (zenbat silaba, hainbat letra) eta kalitatearen hipotesia dituzte.
- Zatitze silabiko-alfabetikoan soinu bakoitza letra bati dagokiola ohartzen dira, baina fonema guztiak identifikatzea eta idazkera naturala (entzuten dena idaztea) ohikoak dira.
- Zatitze alfabetikoan kode alfabetikoa ondo ezagutzen dute eta ahoskatu dezaketen guztia idatz dezakete, nahiz eta silaba irekiak, trabatuak eta oztopo ortografikoak zailtasun izan.
- Garapen-fase bakoitzean haurren idazkeran agertzen diren gatazka kognitiboak eta hipotesiak aldatzen dira.
Idazten Ikasteko Faseak
Imitazioaren Fasea
- Idazte ekintzaren keinuak imitatzen dituzte.
- Grafiaren zenbait ezaugarri formal imitatzen dituzte.
- Elementu figuratiborik ez: ez ditu elementu figuratiborik egiten; adibidez, ez du etxea egiten, badaki etxearen irudia ezin dela irakurri, letrak jarri behar dituela.
- Linealitatea: linealtasunean idazten dute, badakite ezkerretik eskumara idazten dela.
- Banaketa: hasieran ez ditu letrak eta zenbakiak desberdintzen; aldiz, fasearen amaieran, letrak idazteko eta zenbakiak kontatzeko direla dakite.
- Elementu grafiko motak: zirkuluak, makilatxoak, kakoak... Hitzak borobilez eta marratxoz konposatuak daudela uste dute.
- Idazkera bereizgabeen garaia.
- Hitza eta objektuaren arteko harremana: hitza eta objektuaren arteko harremana egon behar duela uste dute → izena objektuaren irudikapena dela uste dute.
Idazkera Bereiztuak
- Idatziaren ezaugarri formalez interesatuta dago.
- Idazkeraren ezaugarriak → kodearen funtzionamenduaz hipotesiak egiten ditu:
- Kantitatearen hipotesia: gutxieneko ikur kopurua egon behar du.
- Barne aniztasunaren hipotesia: ikur kopuru ezberdin asko izan behar dute, letra berdin askok ez baitute izendatzeko balio.
- Hasiera batean, errepertorio txikia dute: euren izenaren letrak baino ez dituzte.
- Hitza letra ezberdinez osatuta egon behar du (hasieran bere izenekoak).
- Kanpoko aniztasunaren hipotesia: idazki ezberdinek gauza diferenteak adierazteko erabiltzen ditu, alde objektiboak eduki behar dute (ikur grafikoen ordena aldatu edota ikur diferenteak erabili), ikur berdinek esanahi bera adierazten dutelako.
- Izen desberdinak modu desberdinean idazten ditu.
Zatitze Silabikoaren Fasea
- Idatziak ahozko hizkuntzaren soinuekin harremana duela konturatzean, idazkia = objektua irudikatzen duen hitzaren osagaien bilduma egiten du.
- Idatziaren barne egitura ulertzeko = hitzaren soinuen analisia (silaba): silaba bat = soinu bat = letra bat → silaba bakoitzaren soinuarekiko letra bat idazten du.
- Hipotesiak:
- Kantitateko korrespondentziaren hipotesia: zenbat silaba, hainbat letra; baina silaba edozein letraz irudikatu daiteke.
- Kalitateko korrespondentziaren hipotesia: silaba bakoitzak duen soinuaren baten grafemarekin idatzi.
- Gatazka kognitiboak:
- Gutxieneko kantitatea eta kalitatea.
- Monosilaboen arazoa: ni → I, su → U.
- Letrak errepikatu: patata → AAA.
- Berdin idazten diren hitz ezberdinak: kalea, balea, atea… → AEA.
- Fase honen hasieran ez ditu letrak identifikatzen, baizik eta hitzaren silaba kopuruak (hori adierazteko edozein letra jar dezake).
Zatitze Silabiko-Alfabetikoaren Fasea
- Idatzia eta ahozko hizkuntzaren arteko soinu korrespondentzia aurkitzen du.
- Kontzientzia fonologikoa eskuratzen du: maila honetan grafia bat baino gehiago idazten dute silaba bakoitzeko (soinu bakoitza letra bakoitzari dagokiola ohartzen da (kalitatearen hipotesia)).
- Problema bikoitza:
- Fonema guztiak identifikatu behar ditu, eta beti ez du lortzen.
- Fonemak nola idazten diren jakitea → x/tx.
- Idazkera naturala egiten dute → belarriak jasotzen duena, hau da, entzuten duten bezala idazten dute (Pa' qué viene?).
- Esaldien idazkeran, normalean subjektua eta predikatua bereizten dituzte.
Zatitze Alfabetikoaren Fasea
- Haurrak azterketa alfabetikoa egiten du.
- Hizkuntza idatziaren kodea ondo ezagutzen dute eta ahoskatu ahal duten guztia paperean idatz dezakete.
- Hiru letra motak erabiltzen dituzte:
- Letra larria.
- Letra lotua.
- Letra script (ordenagailukoa).
- Ezaugarri orokorrak: grafia guztiak idazten ditu nahiz eta ahoskatu ez (h). Azterketa alfabetiko sakona egiten du.
- Arazoak:
- Silabaren oinarrizko eskemari erantzuten ez dioten silabak.
- Silaba irekia: ar-be-la.
- Silaba alderantzizkoa: bokal + kontsonantea.
- Silaba trabatua: K B K.
- Oztopo ortografikoak dituzte, ez besterik (konbentzio arauak).
- Letra guztien grafiak ikastea kostatzen zaie.
Deskargatu
PDF Word HTMLOhiko galderak
Zer da imitazio-fasea haurren idazkuntzan?
Imitazio-fasean haurrek idazte-ekintzaren keinuak eta grafiaren zenbait ezaugarri formal imitatzen dituzte. Elementu figuratiborik ez dute egiten eta linealtasunean idazten dute, ezkerretik eskumara.
Zein da zatitze silabikoaren fasearen ezaugarri nagusia?
Haurrak silaba bakoitzeko letra bat idazten du, hitzaren soinuen analisian oinarrituta. Kantitatearen eta kalitatearen korrespondentziaren hipotesiak egiten ditu.
Zer da zatitze alfabetikoaren fasea?
Fase honetan haurrak hizkuntza idatziaren kodea ondo ezagutzen du eta ahoskatu dezakeen guztia paperean idatz dezake. Letra larria, lotua eta script erabiltzen ditu.
Frogatu zeure burua
Berrikuspen-txartelak
Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.
Testa
AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.