Euskal ahozko literatura: tradizioa eta bilakaera
Laburpena
Dokumentuak euskal ahozko literaturaren ezaugarriak azaltzen ditu: memorian oinarritutako transmisioa, bere adierazpen nagusiak (kantak, esaerak, ipuinak, bertsoak) eta gizartean izan duen bilakaera. Halaber, idazketaren eta bildumagile nagusien papera laburtzen du, XVI. mendetik XX.era.
Funtsezko puntuak
- Ahozko literatura memorian oinarritzen da eta ahoz transmititzen da belaunaldiz belaunaldi.
- Euskal ahozko literaturaren adierazpenak dira herri-kantuak, kopla zaharrak, esaera zaharrak, baladak, ipuinak eta bertsoak.
- Erritmoak, errimak, kantuak eta gorputz adierazpenak lagundu dute ahozko altxorra gogoratzen.
- Kultura idatziak memoriaren beharra gutxitu du, eta ahozkotasuna pixkanaka ahuldu da.
- Lehen esaera zaharren bilduma XVI. mendekoa da, biltzaile ezezagun batek egina.
- XIX. mendean Agosti Xahok kantutegia hasi zuen, eta XX. mendean Azkue, Lekuona eta Barandiaranek lan nabarmenak egin zituzten.
Euskal Ahozko Literatura
Euskal ahozko literatura oroimenean oinarritzen den eta ahoz transmititzen den euskal literatura mota da. Ahozko literatura oso errotua egon izan da gizartean. Euskara berandu heldu zen idazketara eta denbora luzean ez zen oso emankorra izan, beraz, ahozko komunikazioa izan da bizirik irauteko izan duen modua.
Ahozko Literaturaren Adierazpenak
Ahozko euskal literaturan sartzen dira: herri-kantuak, kopla zaharrak, esaera zaharrak, baladak, ipuinak, bertsoak. Ahozko transmisio horretan garrantzi handia izan dute erritmoak, errimak, kantuak eta gorputz espresioak. Mekanismo horiei esker gorde ahal izan du herriak bere memorian mendeetan zehar ahozkoaren altxorra.
Ahozkotasunaren Bilakaera
AEL duela urte asko biltzen, paperan jartzen hasi baziren ere, oraintsura arte, herriak memorian gorde ditu ipuinak eta kantak, batez ere nekazari eta itsas giroko herrietan.
Baina EH ere erabat sartu da memoria hain beharrezkoa ez duen mundu horretan eta, pixkanaka, ahulduz joan da ahozkotasuna, mendebaldeko gainerako herrietan bezala. Bertsolaritza bazter utzi behar dugu, bestelako ahozko adierazpena delako, hura inprobisatua baita, nahiz eta memoriaren mekanismoak ere oso garrantzitsuak diren.
Ahozko Literaturaren Biltzaileak
AL belaunaldiz belaunaldi igaro da mendeetan zehar. Hala ere, kultura idatziak memoriaren beharra gutxitu du, paperean jasoa dagoena ez delako jadanik buruan gorde behar. Horren eraginez, kultura idatzia bere egin zuten gizarteetan, pertsonek ez zuten hain beharrezko memoria. Hainbat jakintsu izan dira historian zehar, ahozko literatura galbidean zegoela ikusita, jakintza horren zati bat paperean bildu nahi izan dutenak. EH, lehen esaera zaharren bilduma XVI. mendekoa dugu, biltzaile ezezagun batek egina. Ondoren etorri ziren, alor horretan, Garibai eta Oihenarten bildumak.
XIX. Mendeko Bildumagileak
XIX mendea erabakigarria izan zen EH ahozko altxorra gordetzen hasteko: besteak beste, Agosti Xahok herri kantaz osatutako kantutegia hasi zuen; atzerritik folklorista eta ipuin bildumagileak etorri ziren: Vinson, Webster, Cerquand.
XX. Mendeko Bildumagileak
XX. mendean Resurreccion Maria Azkuek lan handia egin zuen era guztietako ahozko adierazpenak biltzen; Manuel Lekuonak mugarria ezarri zuen bere Literatura oral vasca lanarekin; Jose Migel Barandiaran antropologoak euskal mitologiari buruzko lana egin zuen. Harrezkero, hainbat izan dira ahozkotasunaren biltzaile eta aztertzaileak: J. M. Lekuona, A. Zabala, G. Garate...
Deskargatu
PDF Word HTMLOhiko galderak
Zer da euskal ahozko literatura?
Oroimenean oinarritzen den eta ahoz transmititzen den euskal literatura mota da. Euskara berandu heldu zen idazketara, eta ahozko komunikazioa izan da bizirik irauteko modua.
Zein adierazpen sartzen dira ahozko literaturan?
Herri-kantuak, kopla zaharrak, esaera zaharrak, baladak, ipuinak eta bertsoak. Erritmoak, errimak eta kantuak garrantzi handikoak dira transmisioan.
Nor izan ziren ahozko literaturaren bildumagile nagusiak XX. mendean?
Resurreccion Maria Azkuek adierazpen mota askotakoak bildu zituen, Manuel Lekuonak Literatura oral vasca lanarekin mugarria ezarri zuen, eta Jose Migel Barandiaranek euskal mitologiari buruzko lana egin zuen.
Frogatu zeure burua
Berrikuspen-txartelak
Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.
Testa
AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.