Berpizkundea eta Zientzia Iraultza: gizartearen eta zientziaren aldaketa nagusiak

Historia-n eguneratua2,55 KB

Laburpena

Testuak Berpizkundeko gizarte-aldaketak azaltzen ditu: nekazal munduaren gainbehera, hirien hazkundea, dirutan oinarritutako ekonomia, burgesiaren sorrera eta monarkia autoritarioen zentralizazioa. Gainera, Amerikaren aurkikuntza, Aitasantutzaren krisia eta Erreforma protestantea eta Humanismoaren antropozentrismoa aztertzen ditu. Azkenik, Zientzia Iraultzaren paradigma berria eta metodo zientifikoaren sorrera azaltzen ditu.

Funtsezko puntuak

  • Konstantinopla erori zenean (1453) Mediterraneo ekialdearekiko merkataritza harremanak eten ziren, eta horrek bide berriak bilatzera eraman zituen.
  • Amerikaren aurkikuntza 1492an gertatu zen, eta Europako ekonomia, politika eta kulturan eragin handia izan zuen.
  • Ekonomia trukean oinarritutik dirutan ordaintzera igaro zen, eta horrek burgesia sortu zuen.
  • Frantzian, Ingalaterran eta Gaztelan monarkia autoritarioek zentralizazio politikoa egin zuten, eta Estatu modernoen jatorria izan ziren.
  • Humanismoarekin gizakia historiako bere patuaren erantzule sentitu zen, eta antropozentrismoa Jainkoarengandik urruntzea baino, gizakia munduaren bilgune gisa ulertzea izan zen.
  • Zientzia Iraultzan naturaren zuzeneko azterketa eta metodo zientifikoa (Galileo) sortu ziren, eta zientziak autonomia lortu zuen filosofiarekiko eta teologiarekiko.

Frogatu zeure burua

Berpizkundea eta Zientzia Iraultza

1. Gizartearen Eraldaketa

Gizartearen aldaketa garrantzitsuak eman ziren Berpizkunde garaian. Erdi Aroan ia erabateko nagusitasuna zuen nekazal munduaren aurrean, biztanleak hirietan ugaritu egin ziren eta merkataritza kapitalismo hasi berria garatu zen.

Ekonomia espezieetan (trukean) oinarritzetik dirutan ordaintzera igaro zen, eta horri esker, burgesia sortu zen; ordena feudala ahuldu zuen klasea hain zuzen.

Monarkia autoritarioak ere garai honetan sortu ziren. Frantzian, Ingalaterran eta Gaztelan zentralizazio prozesu politikoa gertatu zen (erreinu txikiagoak desagertu eta erresuma handiak sortuko dira): monarkek armada handitu zuten, funtzionarioz inguratu eta konkista berriak egin zituzten. Monarkia autoritario hauek dira Estatu modernoen jatorria.

Konstantinopla erori zenean (1453), eten egin ziren Mediterraneo ekialdearekiko merkataritza harremanak. Ondorioz, merkataritza bide berriak bilatzen hasi ziren eta Amerikaren aurkikuntza gertatu zen 1492an.

Aurkikuntza hori garrantzia handikoa izan zen ekonomian, politikan eta kulturan, eta Erdi Aroko egitura aldatu zuen Europan.

Aitasantutzaren krisia ere eman zen. Elizaren boterea ahuldu egin zen, eta erlijioa beste sentsibilitate batez bizitzen hasi ziren. Horren ondorioz, Europa kredo ugaritan banatu zen (erreforma protestanteak).

2. Antropozentrismoa

XV. mendetik aurrera Humanismoa garatu zen eta honek antzinate klasikora hurbiltzea ekarri zuen. Humanismoarekin batera gizakiak aldatu egin zuen bere buruaz zuen ikuskera. Klasikoen eraginez, gizakiak historiako bere patuaren erantzule zela sentitu zuen.

Berpizkundeko antropozentrismoa ez da Jainkoarengandik urruntzea izan zenik ulertu behar. Aitzitik, gizakiak bere burua munduaren batasuntzat zeukan: gizakia Jainkoaren eta izakien arteko bilgunea. Bestalde, giza arrazoia hartuko da boterearen irizpide eta oinarritzat.

3. Zientzia Iraultza

Paradigma zientifiko berria sortu zen:

  • Natura gizakiaren onurarako alda litekeela hartuko dute kontuan. Horretarako, ezagutu egin behar dira natura arautzen duten legeak.
  • Autoritatearen eta autore klasikoen (Ptolomeo, Aristoteles…) berrinterpretazioetan oinarritu beharrean, naturaren zuzeneko azterketak egiten hasten dira. Metodo zientifiko berria sortu zen (Galileo).
  • Zientziak autonomia lortu zuen gaineko ezagutzekiko (filosofia eta teologia).

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zergatik eten ziren Mediterraneo ekialdearekiko merkataritza harremanak?

Konstantinopla erori zenean (1453) harreman horiek eten ziren. Ondorioz, merkataritza bide berriak bilatzen hasi ziren, eta horrek Amerikaren aurkikuntza ekarri zuen.

Zer da Berpizkundeko antropozentrismoa?

Gizakia munduaren batasuntzat eta Jainkoaren eta izakien arteko bilgunetzat hartzen zuen ikuskera da. Ez zen Jainkoarengandik urruntzea izan.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein urtetan erori zen Konstantinopla?
2. Zein izan zen ekonomiaren aldaketa nagusia Berpizkundean?
3. Zein klasek ahuldu zuen ordena feudala?
4. Zer izan ziren monarkia autoritarioak sortu zirenean?
5. Zein izan zen Zientzia Iraultzako metodo berria?
6. Zein urtetan gertatu zen Amerikaren aurkikuntza?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.