Euskal antzerkia: oinarrizko kontzeptuak, herri antzerkia eta pastoralak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,13 KB

Laburpena

Dokumentu honek euskal antzerkiaren oinarrizko kontzeptuak aurkezten ditu: eduki motak (tragedia, komedia, drama), antzezlanaren egitura eta batasunak. Gainera, euskal herri antzerkiaren jatorria, pastoralen ezaugarriak eta XX. mendeko antzerki modernoaren garapena laburbiltzen ditu.

Funtsezko puntuak

  • Eduki motaren arabera hiru mota nagusi daude: tragedia, komedia eta drama.
  • Antzezlanaren egiturak hasierako egoera, arazoa, ekintzak, ondorioa eta bukaerako egoera ditu.
  • XVI. eta XVII. mendeetan ekintza, leku eta denbora batasunak eskatzen zitzaizkion antzerkiari.
  • Pastoralak Zuberoako euskal herri antzerkiaren agerpenik ezagunenak dira eta Erdi Aroan dute jatorria.
  • Pastoralek musika eta dantza erabiltzen dituzte, plazan egiten dira eta hiru edo lau ordu irauten dute.
  • Euskal antzerkiak XX. mendeko gerra-aldian ezagutu zuen urrezko aroa, batez ere denbora pasatzeko antzerki arinaren bidez.

Frogatu zeure burua

Oinarrizko Kontzeptuak

Eduki motaren arabera

  • Tragedia: Protagonistek amaiera gaiztoa dute. Bukaera tragikoa; heriotza.
  • Komedia: Umorezko antzerkia.
  • Drama: Tragediako eta komediako elementuez osatua.

Egituraren arabera

Narrazioaren osagai berak ditu:

  • Hasierako egoera: Non eta noiz gertatzen den azaltzen du.
  • Arazoa: Hasierako egoera aldatzen duen edozein ekintza edo gertakariren bidez aurkezten da.
  • Ekintzak: Arazoaren ondoriozko emaitzak dira. Pertsonaien erreakzioak ere ekintzen sailean kokatzen dira.
  • Ondorioa: Ekintzen amaiera da. Gertaeren artean beti da bat besteekiko nabarmentzen dena, eta arazoei irtenbidea ematen diena.
  • Bukaerako egoera: Obra ixtean lortzen den egoera.

Barne-egiturak trama eta argumentua garatzen ditu. XVI. eta XVII. mendeetan zehar, antzerkiari hiru batasun edo unitate hauek betetzea eskatu zaio:

  • Ekintza-batasuna.
  • Leku-batasuna.
  • Denbora-batasuna.

Euskal Antzerkiaren Sorrera: Herri Antzerkia

  • Hasteko, herri antzerkia daukagu. Jatorriari begiratuz gero, honek ere ahozko jardunean izan zuela bere jatorria.
  • Herri-antzerkia ez da antzerki konbentzionala. Eskatzen zaizkion pleguetara makurtzen da.
  • Euskal herri-antzerkia oso goiztiarra da.
  • Berezitasun marka paregabea du, Zuberoan bereziki: Pastoralak.

Pastoralak

  • Euskal herri-antzerkiaren agerpenik ezagunenak dira. Erdi Aroan dute jatorria. Europa osoan zabalduta egon zen eta erlijioarekin zuen zerikusia. Zuberoa dugu antzerki europar horren azken aztarna bizi eta kementsua.
  • Herriko plazan, jai-giroan eta zerupean egiten da.
  • Herriko jende arrunta dira antzezleak.
  • Ezin da musika eta dantzarik gabe eman. Kantuan antzezten da.
  • Ekitaldiaren eta agerraldiaren arteko bereizketarik egin gabe.
  • Leku-denboraren batasunak ez dira aintzat hartzen.
  • Hiru edo lau ordu irauten du antzezpenak.
  • XX. mendeko euskal pertsonaia historikoak izan ohi dira gaia.

Pastoral bakoitzak honako zati hauek ditu:

  1. Hasierako desfilea.
  2. Hitzaurrea.
  3. Istorioaren antzezpena.
  4. Epilogoa.

Antzerki Modernoa

  • Euskal antzerkiak XX. mendeko gerra-aldian ezagutu zuen bere urrezko aroa.

Garai hartako antzerkiaren ezaugarriak:

  • Eskakizun maila apaleko ikusleentzat egiten dira obrak.
  • Ez da sakontzen, ez pertsonaien azterketan, ez traman.
  • Ohitura onen, bizimodu lasaiaren eta gatazka arinen errepresentazioa.
  • Industrializazioaren ondorioz, euskal gizartean sortzen diren gatazka politiko eta sozialak zeharka baino ez dira erakusten.
  • Nekazaritza- eta arrantza-giroko gizarteari zuzendutako obrak dira gehienak. Abertzaletasunaren inguruko kezkak hurbiletik jarraitzen dira.
  • Hizkuntza-maila txukun eta apaina gordetzen dute.
  • Funtsean, denbora pasatzeko antzerkia da.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zer dira pastoralak?

Pastoralak euskal herri antzerkiaren agerpenik ezagunenak dira, Erdi Aroan jatorria dutenak. Herriko plazan, jai-giroan eta zerupean antzezten dira, herriko jende arruntak antzeztuta.

Zein dira antzezlan baten egiturako osagaiak?

Hasierako egoera, arazoa, ekintzak, ondorioa eta bukaerako egoera dira. Hasierako egoerak non eta noiz gertatzen den azaltzen du, eta arazoak hori aldatzen du.

Zein batasun eskatzen zitzaizkion antzerkiari XVI. eta XVII. mendeetan?

Ekintza-, leku- eta denbora-batasunak eskatzen zitzaizkion. Hiru batasun horiek antzerki klasikoaren arauak dira.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein eduki mota da protagonistek amaiera gaiztoa dutena?
2. Zein osagaik azaltzen du non eta noiz gertatzen den antzezlana?
3. Zein mendetan eskatu zitzaion antzerkiari ekintza, leku eta denbora batasunak betetzea?
4. Non dira pastoralen agerpenik ezagunenak?
5. Zer ezaugarri ditu pastoralek?
6. Nola deskribatzen da XX. mendeko gerra-aldiko antzerki modernoa?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.