Zelula prokariotoak eta eukariotoak: egitura eta teoria zelularra
Laburpena
Dokumentuak teoria zelularraren oinarriak azaltzen ditu: bizidun guztiak zelulaz osatuta daudela eta zelula bakoitzak bizi-funtzioak betetzen dituela. Ondoren zelula prokariotoen eta eukariotoen egitura eta osagaiak alderatzen ditu, animalia- eta landare-zelulen arteko desberdintasunak barne. Ikasleak egitura bakoitzaren funtzioa eta zelulen arteko ezaugarri nagusiak ulertuko ditu.
Funtsezko puntuak
- Bizidun guztiak zelula bakar batez edo zelula ugariz osatuta daude.
- Zelula da bizia duen izakirik txikiena: nutrizioa, erlazioa eta ugalketa betetzen ditu.
- Zelula oro beste zelula batetik sortzen da.
- Zelula prokariotoek ez dute barne-mintzik eta ADN-a zitoplasman dago.
- Zelula eukariotoek barne-mintzak dituzten organuluak dituzte, nukleoa barne.
- Mitokondriek arnasketa zelularra egiten dute eta erretikulu endoplasmatikoak lipidoak, gluzidoak eta proteinak sintetizatzen ditu.
- Landare-zelulek pareta zelularra, bakuola handia eta kloroplastoak dituzte; animalia-zelulek zentrioloak dituzte.
Bizidunen Egitura: Teoria Zelularra
Zelulak, unitate txiki horiek dira, hain zuzen ere, bizidun guztien oinarrizko egitura. Zelulak tamaina eta forma askotakoak izan daitezke, bakarrik edo elkarturik ager daitezke, baina beti osatzen dute bizidunen oinarrizko egitura. Bizidun guztiak zelula bakar batez edo zelula ugariz osatuta daude.
Teoria Zelularraren Oinarriak
- Bizidun guztiak zelulaz osatuta daude.
- Zelula horiek bizidunen bizi-funtzio guztiak betetzen dituzte: nutrizioa, erlazioa eta ugalketa. Hau da, zelula da bizia duen izakirik txikiena.
- Zelula orok du jatorria beste zelula batean, eta bizidun oro zelula batetik sortua da.
Zelula Prokariotoa
Zelula xumeenak dira. Ez dute barne-mintzik. Bakterioen erreinukoak dira.
Osagaiak
- Mintz plasmatikoa: Zelula mugatzea du funtzio. Horretatik sartzen eta irteten diren substantziak aukeratzen ditu.
- Horma zelularra: Zelulari forma ematen dion geruza zurruna da. Mintz plasmatikoa sendotzen du.
- Kapsula: Zelula babesten duen egitura likatsua da.
- Zitoplasma: Organulu gutxi (erribosomak, adibidez) ditu, eta bertan proteinak egiten dira.
- Flageloak eta finbriak: Flageloak mugikortasunarekin erlazionatuta daude. Finbriak, berriz, ugalketa sexualarekin edo bizi diren lekuan finkatzearekin zerikusia dute.
- Material genetikoa: Azido desoxirribonukleikoz (ADN) osatua dago. Zitoplasman aurkitzen da.
Zelula Eukariotoa
Zelula konplexuagoak dira, barne-mintzak dituzten organuluak dituzte.
Motak
Animalia Zelula
- Esfera-forma du.
- Ez du zelulosa-hormarik.
- Nukleoa, oro har, erdian kokatzen da.
Landare Zelula
- Zelulosa-horma du.
- Nukleoa, oro har, albo batera desplazatuta dago bakuola handi baten ondorioz.
Osagaiak
- Mintz plasmatikoa: Zelula inguratzen duen mintza da. Zelula babestea, zelulari forma ematea eta kanpoaldearekin substantzia-trukea ahalbidetzea du funtzio.
- Zitoplasma:
- Hialoplasma: Likidoa da. Zelulan gertatzen diren erreakzio kimiko gehienak bertan gertatzen dira.
- Erretikulu endoplasmatikoa: Gluzidoak, lipidoak eta proteinak sintetizatzen ditu.
- Erribosomak: Proteinak sintetizatzen dituzte.
- Golgiren aparatua: Erretikulu endoplasmatikotik sintetizatutako guztia prozesatu eta jariatzen du.
- Mitokondriak: Arnasketa zelularra bertan gertatzen da.
- Lisosomak: Babeserako organuluak dira. Zelulan sar daitezkeen substantzia arrotzei eraso egiten diete. Digestio zelularra bertan gertatzen da.
- Bakuolak: Ura, koipea, airea, elikagaiak eta hondakinak biltegiratzen dituzte. Landare-zeluletakoak animalia-zeluletakoak baino handiagoak dira.
- Zentrioloak: Animalia-zeluletan bakarrik aurkitzen dira. Zelularen ugalketan parte hartzen dute.
- Zilioak eta flageloak: Bizidun zelulabakarretan zelula mugitzen dute.
- Nukleoa: Zelularen kontrol-zentroa da. Bertan aurkitzen da ADN-a.
Animalia eta Landare Zelulen Arteko Desberdintasunak
- Landare-zeluletan, animalia-zeluletan ez bezala, mintzaz, zitoplasmaz eta nukleoaz gain beste egitura bat dago: pareta zelularra. Honek zelulari forma eta zurruntasuna ematen dio.
- Landare-zeluletan bakuolak animalia-zeluletan baino handiagoak dira.
- Landare-zelulek fotosintesia egiteko kloroplasto izeneko organuluak dituzte.
- Animalia-zelulek ugalketa zelularrean parte hartzen duten organulu batzuk dituzte: zentrioloak.
- Animalia-zeluletan lisosomak landare-zeluletan baino garatuagoak daude.
Deskargatu
PDF Word HTMLOhiko galderak
Zer dio teoria zelularrak?
Teoria zelularraren arabera bizidun guztiak zelulaz osatuta daude eta zelula oro beste zelula batetik sortzen da. Zelula da bizia duen izakirik txikiena.
Zein da zelula prokariotoen eta eukariotoen arteko desberdintasun nagusia?
Zelula prokariotoek ez dute barne-mintzik, eta ADN-a zitoplasman dago. Zelula eukariotoek, berriz, barne-mintzak dituzten organuluak dituzte, nukleoa barne.
Zer desberdintasun daude animalia- eta landare-zelulen artean?
Landare-zelulek pareta zelularra, bakuola handi bat eta kloroplastoak dituzte. Animalia-zelulek, berriz, zentrioloak dituzte eta ez dute zelulosa-hormarik.
Frogatu zeure burua
Berrikuspen-txartelak
Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.
Testa
AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.