Substantzia puruak eta nahasteak: oinarrizko kontzeptuak

Kimika-n eguneratua2,42 KB

Laburpena

Dokumentu honek materia-sistemen sailkapena azaltzen du: substantzia puruak eta nahasteak, eta bakoitzaren ezaugarriak. Elementuak eta konposatuak bereizten ditu, baita nahaste heterogeneoak eta homogeneoak ere. Disoluzioen osagaiak (solutua eta disolbatzailea) eta kontzentrazioaren kontzeptua ere azaltzen ditu.

Funtsezko puntuak

  • Substantzia puruak konposizio kimiko konstantea dute eta ezin dira prozesu fisikoen bidez beste substantzia sinpleagoetan bereizi.
  • Elementuak substantzia sinpleagoetan deskonposatu ezin diren substantzia puruak dira; konposatuak, berriz, deskonposatu daitezkeenak.
  • Nahasteak konposizio aldakorreko sistema materialak dira, metodo fisikoen bidez bereiz daitezkeen bi substantzia puru edo gehiagoz osatuak.
  • Nahaste heterogeneoetan osagaiak begi hutsez bereizten dira (adibidez, ura eta harea); homogeneoetan, berriz, ez (adibidez, ura eta gatza).
  • Disoluzioa nahaste homogeneo bat da, solutuz eta disolbatzailez osatua; disolbatzailea proportzio handienean agertzen den osagaia da.
  • Disoluzio baten kontzentrazioak solutu kantitatearen eta disoluzio kantitatearen arteko erlazioa zenbakiz adierazten du.

Frogatu zeure burua

Uniformetasinaren arabera: Heterogeneoa: Osagaiak begi hutsez beraizten dira: granitoa, ura, olioa... Homogeneoa: Osagaiak ezin dira begi hutsez bereiztu: Urrea, ur purua... Konposizioaren arabera: Substantzia puruak (Konstantea du): Ezin da beste substantzia simpleagoetan bereizi prozesu fisikoen bidez. Bi mota substantzia puru: Elementuak: Oxigenia eta. Konposatuak: H2O. Nahasteak (Konposisio aldakorra du): Beste sibstantzia simplegoetan bereiz daiteke prosesu fisikoen bidez. Bi mota: nahaste heterogeneoak: ura eta harea eta nahaste homogeneoak edo disolusioak: Ura eta azukrea. Substantziapuruak: Substantzia puruak kinposizio kimiko konstantea du eta propietate fisiko jakin batzuk ditu. - Partikula berdinez osatuta daude - Konposisio finkoa dute - Propietate jakin batzuk dituzte - Ezin dira prozesu fisikoen bidez beste substantzia simplegoetan bereizi. Elementuak eta komposatuak: Elementu deritze substantzia simplegoetan deskomposatu ezin diren substantzia puruei. Konposatu deritze substantzia siplegoetan deskonposatu ahal diren sebstantzia puruei. Nahasteak: - Heterogeneoa: Ura+harea. - Homogeneoa: Ura+gatza. Nahaste bat konposizio aldakorra duen sistema material bat da, metodo fisikoen bidez daitezkeen substantzia puru bi edo gehiaoz osatuta. Interez bereziko nahasteak: Disoluzuo urtsua (Seruma): osagai nagusi ura den disoluzioa. Aleazioa (Letoia): Elementu bik edo gehiago osatzen duten nahaste homogeneoa, gutxienez bat metala denean. Koloidea (Gelatina): 2 fasez osatutako nahastea: bata, jarraitua, eta bestea, sakabanatua. Partikulak nahaste homogeneoen eta heterogeneoen bitarteko tamainakoan dira. Disoluzioa: Nahaste homogeneo bat da. Disouzio baten osagaiak: Solutua eta Disolbatzailea. Solutu deritzo disolbatzen den substantziari eta osagai bietan proportzio txikienean agertzen den osagaiari. Disolbatzaile deritzo solutua disolbatzen duen substantziari eta proportzio handienean agertzen den osagaiari. Disolusio baten kontzentrasioa: Disoluzio baten kontzentrasioak zenbakiz adierazten due solutu kantitarearen eta disolusio kantitatearen arteko erlazioa.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zer da substantzia puru bat?

Konposizio kimiko konstantea duen substantzia da, partikula berdinez osatua, eta propietate fisiko jakin batzuk dituena. Ezin da prozesu fisikoen bidez beste substantzia sinpleagoetan bereizi.

Zein da elementu eta konposatu baten arteko aldea?

Elementua substantzia sinpleagoetan deskonposatu ezin den substantzia pura da, eta konposatua, berriz, substantzia sinpleagoetan deskonposatu daitekeena. Dokumentuak Oxigenoa elementu gisa eta H2O konposatu gisa aipatzen ditu.

Zer da disoluzio bat?

Nahaste homogeneo bat da, solutuz eta disolbatzailez osatua. Solutua disolbatzen den substantzia da, eta disolbatzailea solutua disolbatzen duena.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein da substantzia puru baten ezaugarri nagusia?
2. Zein da elementu baten definizioa dokumentuaren arabera?
3. Zein da nahaste heterogeneo baten adibidea?
4. Disoluzio batean, zein osagai agertzen da proportziorik handienean?
5. Zer adierazten du disoluzio baten kontzentrazioak?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.