Lehen Mundu Gerra (1914-1918): kausak, bandoak eta hasiera

Historia-n eguneratua2,51 KB

Laburpena

Dokumentuak Lehen Mundu Gerraren (1914-1918) kausak aztertzen ditu: kolonien arteko desadostasunak, Balkanetako nazionalismoa, lehia ekonomikoa eta lurraldetasunaren inguruko gatazkak. Gerraren hasiera, Sarajevoko atentatua, eta gerran parte hartu zuten bandoak eta herrialdeak ere azaltzen ditu. Ikasleak gerraren arrazoi nagusiak eta aliantza-sistemaren funtzionamendua ulertuko ditu.

Funtsezko puntuak

  • Gerraren kausa nagusiak: kolonien arteko desadostasunak, Balkanetako nazionalismoa, lehia ekonomikoa eta lurraldetasunaren inguruko gatazkak.
  • 1914ko ekainaren 28an Sarajevoko atentatuan Frantzisko Fernando artxidukea hil zuen gazte serbiar batek.
  • Austria-Hungariak gerra deklaratu zion Serbiari, eta aliantza-sistemak gerra Europa osora zabaldu zuen.
  • Aliantza Hirukoitza (Alemania, Austria-Hungaria, Italia) eta Entente Hirukoitza (Frantzia, Erresuma Batua, Errusia) bi bando nagusi ziren.
  • Armamentu-lehiak Europako potentzien arteko tentsioa areagotu zuen eta armadak handitu ziren.
  • Espainia, Suitza, Herbehereak, Norvegia eta Suedia neutralak izan ziren.

Frogatu zeure burua

LEHEN MUNDU GERRA (1914-1918)

Europan gertatu zen 1914 eta 1918 artean, eta Gerra Handia ere deritzo.

Kausak

Kolonien arteko desadostasunak: Alemaniak bi krisialdi sortu zituen. Bata Marokon 1905ean, Alemaniak frantsesen koloniei independentziaren aldeko hitzaldia eman zienean. Eta geroago, 1911n, gerraontzi bat igorri zuten inguru hartara. Horrek Frantzia eta Britainia Handiaren arteko aliantza sendotu zuen.

Balkanetako nazionalismoa: Nazionalisten lurralde-aldarrikapenek tirabirak sortu zituzten Balkanetako penintsulan. 1912-1913 urteetan Balkanetan gerra bat egon zen, Errusiaren eta Austria-Hungariako Inperioaren artean.

Lehia ekonomikoak: XX. mendean, Alemania lehiakide beldurgarri bilakatu zen industria-hazkunde bizkorrari esker.

Lurraldetasunaren inguruko lehiak:

  • Frantzia eta Alemania, Alsazia eta Lorrenako lurraldeengatik lehian.
  • Austria-Hungaria eta Errusia, Poloniaren kontrola lortzeko borrokan.
  • Grezia eta Turkia, Egeo itsasoko uharteak eskuratzeko.

Gatazka horiek Europako potentzien arteko tentsioa areagotu zuten eta armamentu-lehia sustatu zen. Armadak handitu zituzten eta industria-sektore guztiak gerraren zerbitzura jarri zituzten. XX. mendearen hasieran, Bake Armamentuari hasiera eman zioten, eta gerrarako aliantzak sortu ziren.

Gerraren hasiera

1914ko ekainaren 28an, Sarajevoko atentatuan, Frantzisko Fernando artxidukea, Austria-Hungariako Inperioaren oinordekoa, hil zuen gazte serbiar batek. Austria-Hungariak gerra deklaratu zion Serbiari. Orduan, aliantza-sistemak osatu eta Errusia, Alemania, Frantzia eta Britainia Handia ere gerran sartu ziren.

Gerran jardun zuten herrialdeak

Bi bando sortu ziren:

  • Aliantza Hirukoitza (Potentzia Zentralak): Alemania, Austria-Hungaria eta Italiak osatuta. Bismarckek bultzatu zuen Alemania munduko politikan lehen postuan jartzeko.
  • Entente Hirukoitza (Aliatuak): Frantzia, Erresuma Batua eta Errusiak osatuta. Frantziak bultzatu zuen Alemaniaren ekonomiari eta itsas armadei aurre egiteko.

Geroago gerran sartu ziren estatuak:

  • Aliantza Hirukoitzarekin: Otomandar Inperioa eta Bulgaria.
  • Entente Hirukoitzarekin: Japonia, Italia (1915ean), Portugal, Errumania, Estatu Batuak eta Grezia.

Neutralak:

Espainia, Suitza, Herbehereak, Norvegia eta Suedia.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zer izan zen Lehen Mundu Gerraren hasiera?

1914ko ekainaren 28an Sarajevon Frantzisko Fernando artxidukea hil zuen atentatuak eman zion hasiera gerrari. Austria-Hungariak gerra deklaratu zion Serbiari, eta aliantza-sistemak beste herrialde batzuk ere sartu zituen.

Zein bi bando nagusi zeuden Lehen Mundu Gerran?

Aliantza Hirukoitza (Alemania, Austria-Hungaria eta Italia) eta Entente Hirukoitza (Frantzia, Erresuma Batua eta Errusia) ziren bi bando nagusiak. Geroago beste estatu batzuk ere sartu ziren.

Zein izan ziren Lehen Mundu Gerraren kausa nagusiak?

Kolonien arteko desadostasunak, Balkanetako nazionalismoa, lehia ekonomikoa eta lurraldetasunaren inguruko gatazkak. Gatazka horiek tentsioa handitu eta armamentu-lehia sustatu zuten.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein gertaerak eman zion hasiera Lehen Mundu Gerrari?
2. Zein estatu ez zen Aliantza Hirukoitzaren parte?
3. Zein neutral izan ziren gerra garaian?
4. Zein izan zen Alemaniaren bultzada nagusia Lehen Mundu Gerran?
5. Zein herrialdek nahi zuen Poloniaren kontrola lortu Austria-Hungariarekin batera?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.