Dante, Petrarca eta Boccaccio: Trecentoko Maisuak
Dante Alighieri (1265-1321)
Poeta eta teologoa izan zen.
Gaztaroa
Florentzian jaio zen familia aristokratiko baina urbano batean. Literatura idazten hasi zenean, erregistro desberdinak menderatzeko ahalmena zuela ikusi zen. Tonu eta gai ugaritasuna erakutsi zuen. Estilo berriko poesia subjektibo eta intimista egin zuen. Emakume maitearen heriotzagatiko doluaren bidez, subjektibotasunaren aurkikuntza aberastu zuen. «Kantu moralak» idatzi zituen. «Rime petrose»-k maitasunaren irudi dramatiko gogorra ematen du. Forese Donati poetari bidali zizkion sonetoek bestelako tonua dute, herrikoiak eta lizunak baitira gaiez eta tonuz. Hainbeste gai eta estilo desberdin landuz, badirudi lehen urteotan genero bakoitzeko maisuak gainditzea zela bere helburua....