Latina ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Latinezko Esaldi Klasikoak eta Hauen Esanahia

Latina6,03 KB

Latinezko Esaldi Klasikoak eta Hauen Esanahia

Antzinako Erromako jakinduria eta pentsamendua gaur egunera arte iritsi zaizkigu, latinezko esaldi eta esaera ezagunen bidez. Hauek, historian zehar, hainbat arlotan erabili izan dira, hala nola filosofian, zuzenbidean, medikuntzan edo eguneroko bizitzan. Jarraian, horietako batzuen esanahia eta jatorria aztertuko ditugu.

Alea iacta est

Esanahia: Zoria jadanik botata dago.
Jatorria: Zesarrek, zegoen aginduaren kontra Rubikon ibaia bere soldaduekin pasatzean esan omen zuen esaldi hau, gauza arriskutsu bat egiteko erabakia hartzean aipatua. Egia esan, Menandro poeta greziar baten bertsoaren latinezko itzulpena da. Erabaki oso garrantzitsua hartzen denean erabiltzen da.

Alma mater / Parens

Esanahia: Antzinako...

Jarraitu irakurtzen "Latinezko Esaldi Klasikoak eta Hauen Esanahia" »

Kontaketa-teknikak: Testu Narratiboen Elementuak

Latina3,17 KB

Testu narratiboetan, ekintzak kontatzeko egitura narratiboaz gain, pertsonaien eta tokien deskribapena eta pertsonaien arteko elkarrizketa tartekatzen dira.

1. Ekintza

Narrazioaren nondik norakoa da. Narrazio motzetan ekintza bakarra eta nagusia dago. Luzeetan, ekintza nagusiaren inguruan bigarren mailako hainbat agertzen dira. Ekintza multzoak argumentua osatzen du.

2. Gaia

Narrazioko ekintzen azpian autoreak daukan mezua.

3. Ikuspuntua

Narratzaileak nola kontatzen duen istorioa (idazlea ez da narratzailea):

  • 3. pertsonakoa, istoriotik kanpo: Orojakilea da (pertsonaien sentimenduak, jokaeren zergatiak, deskribapenak, etab. ezagutzen ditu).
  • 3. pertsonakoa, kamera baten ikuspegitik: Ekintza soilak kontatzen dira, intentzio eta gurari barik.
  • 1. pertsonakoa:
...
Jarraitu irakurtzen "Kontaketa-teknikak: Testu Narratiboen Elementuak" »

Euskal Literaturako Lau Idazle Garrantzitsu: Arrese Beitia, Lizardi, Lauaxeta eta Orixe

Latina4,74 KB

Arrese Beitia (1841-1906)

Felipe Arrese Beitia Otxandion jaio zen 1841ean eta 1906an hil zen. Ez zen oso ikasia, baina bai erlijiozalea. Ikasketak goiz utzi eta aroztegian hasi zen aitarekin. Gasteizen santugile ogibidea ikasi zuen. Lanbidea, euskara eta poesiarako zaletasunarekin bateratzen zituen. Lana familiarentzat eta bertso bidea "Ama Euskeriarentzat". 1873an, Bigarren Karlistaldian, antimilitarista izanik, Donostiara alde egin zuen.

Obrak

  • 400 olerkitik gora idatzi zituen, bihotzak eraginda.
  • Ezagunena: Ama Euskeriari azken agurrak. Euskara galbidean zegoela esan eta euskaldunak esnarazi nahi zituen.
  • Lore Jokoetan lehenengo saria jaso zuen 1879an.
  • Liburuak eta hiztegiak ere idatzi zituen, adibidez: Bizkaitar zarra eta erromatarrak.

Gaien araberako

...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Literaturako Lau Idazle Garrantzitsu: Arrese Beitia, Lizardi, Lauaxeta eta Orixe" »

Lauaxeta: Bizitza eta Literatura

Latina2,1 KB

Biografia

Esteban Urkiaga, "Lauaxeta", Laukizen jaio zen 1905ean eta Mungian bizi izan zen. Durangon latina eta erretorika ikasi ondoren, abadetza-ikasketak egin zituen, baina mezaberria eman baino lehenago utzi egin zuen komentua. Loiolan euskaltzaletu eta literaturazaletu zen. Garai hartan, latinezko klasikoen itzulpenak egin zituen, eta Euzkadi egunkarian kazetari-lanetan aritu zen, Orixeren laguntzaile gisa. Orixek lan hau utzi zuenean, berak hartu zuen egunkariaren ardura.

Europako literatur joerak oso ondo ezagutzen zituen. Mitinak ematen zituen, euskara irakasten zuen, poeta gazteei laguntzen zien... Euskararen eta Euskal Herriaren aldeko langile nekaezina zen Lauaxeta.

Lanak eta Estiloa

Bere iturri nagusia erromantizismoa izan zen. Hala...

Jarraitu irakurtzen "Lauaxeta: Bizitza eta Literatura" »

Antzerki Latindarraren Sarrera

Latina7,76 KB

Erromatar Antzerkia: Plauto eta Terentzio

1. Jatorria (Herri Komedia)

  • Oinarrizko idaztarauak finkatu gabe. Hizkuntza zakarra.
  • Jendearen arteko elkarrizketetan dute jatorria, batekotasunean oinarrituta.
  • Joko feszenikoak (carmin fescennina): Antzezleek aurpegia mozorroz estalita, ironiaz eta irainez beteriko elkarrizketak izaten zituzten.
  • Atelan farsak: Bat-batekotasunean oinarritutakoak. Hari baten inguruan, irri eta trufazko elkarrizketak asmatzen zituzten. Herri tipoak: Maccus (Tripontzi), Pappus (Aitona), Dossenus (azpikerizalea), Buccus (aho handia).
  • Saturae: akzio eta testu gabeko elkarrizketei, musika eta dantza gehitzen zizkieten. Gai eta tonu ugaritasunagatik, baita bertso ezberdinak eramateagatik erabiliak.
  • Etruriar dantzak: testu jakin gabeko
...
Jarraitu irakurtzen "Antzerki Latindarraren Sarrera" »

Erromatar Poesia Epikoa: Ezaugarriak eta Egile Nagusiak

Latina5,83 KB

Poesia Epikoa

1. Ezaugarriak

  • Antzinako adierazpen literarioa.
  • Poema heroiko narratiboa. Oro har, bertsoz egindako lan luzeak. Estilo gorena.
  • Gizabanako edo talde heroiak agertzen dira.
  • Heroia pertsonaia idealizatua da. Bertute kardinalen jabea da: justizia, indarra, neurritasuna, zuhurtzia.
  • Bertsoen neurriari dagokionez, hasieran saturnoa (Erromako neurri nazionala) erabiltzen zen. Geroxeago, hexametroa nagusi izango da.
  • Poesia epikoaren helburua erregeen eta buruzagien balentriak abestea zen, baita gerren kalteak ere.

2. Jatorrien Aroa (K.a. 753-241)

Katon eta Varron idazleek honako hauek aipatzen zituzten:

  1. Carmina convivalia: Poeta batek, noble batek aginduta, honen arbasoen ohorez egindako kantuak dira.

  2. Carmina triunphalia: Soldaduek bere jeneralei

...
Jarraitu irakurtzen "Erromatar Poesia Epikoa: Ezaugarriak eta Egile Nagusiak" »

Salustio eta Tito Livio: Erromatar Historiografiaren Bi Zutabe

Latina2,6 KB

Salustio

Gaius Sallustius Crispus (K.a. 87-35)

Amiternon jaiotako herri familiako idazle eta politikari erromatarra. Alderdi demokratikoaren kide izan zen, eta hainbat kargu publiko bete zituen, hala nola herriko zergati eta tribunoa. Hala ere, moraletik kanpoko bizitza leporatu zioten eta Senatutik kanporatu zuten. Zesarren aldeko gerrate zibilean parte hartu zuen eta, Zesarren garaipenaren ondoren, Numidiako propretore izendatu zuten. Bertan, aberastasun handia lortzeaz gain, Numidiako historia eta geografia ikasi zituen. Erretiroa hartuta, idazki historikoei ekin zien.

De Catilinae Coniuratione (K.a. 47)

K.a. 63. urteko Katalinaren konjurazioaren inguruko monografia historikoa. Salustiok bertatik bertara ezagututako gertaerak kontatzen ditu,...

Jarraitu irakurtzen "Salustio eta Tito Livio: Erromatar Historiografiaren Bi Zutabe" »

Euskal Ondarea eta Adierazpen Artistikoak

Latina3,46 KB

Barandiaranen Ekarpen Nagusiak

Ugariak dira Barandiaranek idatzitako liburuak eta artikuluak, eta ugariagoak oraindik, Arkeologia, Antropologia eta Etimologiaren alorretan egindako lanak. Bere ekarpen nagusiak:

  • Euskal Herriko haitzulo garrantzitsuenen aurkikuntza eta indusketa arkeologikoan parte hartu zuen: Santimamiñen, Sara, Ermitian... Hari esker ezagutzen ditugu toki horietan aurkitutako margoak, lanabesak, zeramika eta animalien eta gizakien hezurrak.
  • Jasotako datuei esker, Behe Paleolitikotik hasita Historiaurreko euskal gizakiaren ezaugarriak eta bizimodua zehaztu zituen. Haren iritziz, euskaldunok hemen sortutako giza talde definitua gara. Antzinatik errituak, sinesmenak eta ohiturak jaso zituen, gure oinarrizko kultura osatuz.
  • Folklorea
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Ondarea eta Adierazpen Artistikoak" »

Literatura Klasikoa eta Erdi Arokoa: Gida Osoa

Latina9,19 KB

Antzinaroa

Biblia judu eta kristau erlijioen oinarria da. Garai eta egile askoren testu bilduma da, bi zatitan banatuta: Testamentu Zaharra (hebreeraz eta arameraz idatzia) eta Testamentu Berria (grekoz idatzia).

Testamentu Zaharra

Testamentu Zaharra Israelgo herriaren historia kontatzen du. Jesukristoren aurreko historia, sinesmenak eta tradizioak biltzen ditu, generoz eta estiloz desberdinak diren liburuek osatuta.

  • Historikoak: “Moisesen Bost Liburuak” (Pentateukoa). Lehenengo lauek munduaren eta gizadiaren sorreratik hasi eta Egiptoko esklabotzatik askatu ondoren Moisesek Israelgo herria Agindutako Lurraldearen bila jarri zuen arteko historia kontatzen dute. Bosgarrenak Jainkoaren agindua jasotzen du.
  • Poetikoak: Job (poema dramatiko hunkigarria)
...
Jarraitu irakurtzen "Literatura Klasikoa eta Erdi Arokoa: Gida Osoa" »

Euskal Idazle eta Bertsolari Nabarmenak

Latina2,51 KB

Lasturko Miliaren eresia (XV. mendea)

XV. mendearen hasieran dute oinarri Lasturko Miliaren bertsoek. Lasturko Milia andere Leizaola dorretxean bizi izan zen, baina Arrasatera ezkondu zen beste ola bateko gizon batekin. Milia gazterik hil zen. Gaubeilan zeudela, Miliaren ahizpek bertsoak kantatu zizkioten. Miliaren ahizparen ustez, alargunak ez zuen ondo zaindu eta maitatu Milia. Ahizpak Milia Lasturrera eraman nahi zuen, han lurperatu zezaten.

Piarres Topet Etxahun (1786-1862)

Bere Etxahunen bizitzaren kantorea bertso-sortan esaten duenaren arabera, ez zuen bizitza erraza izan. Familiako giro txarrak gizon zail eta bortitz bihurtu zuen. Gazteetan etxeko neskame bat haurdun utzi zuen, baina gurasoek etxe oneko emakume batekin ezkonarazi zuten.

...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Idazle eta Bertsolari Nabarmenak" »