Erromatar Historiografia: Aitzindariak eta Garapena

Latina9,18 KB

Historiografia Erromatarra: Aitzindariak

Dokumentu Publikoak

Foedera regnum: Alboko hirietako erregeekin sinatzen zituzten paktuen akta erdi erlijiosoak, erdi juridikoak dira.

Magistratuen aktak: Magistratuen funtzioekin loturiko gertakizun aipagarrienak azaltzen zituztenak.

Dokumentu Pribatuak

Goi mailako familien ohitura eta arbaso famatuei buruzko dokumentu idatziak.

Laudationes fúnebres: Hildakoaren ohorez egindako hitzaldiak.

Tituli imaginum: Arbasoen erretratuen azpian grabaturiko inskripzioak.

Erromatar Historiografiaren Sorkuntza: Analistak

Erromari eta bere gerrate inperialistei buruzko lehen berriak, historiagile greziarrek idatzi zituzten, erromatarrek erreakzio abertzale eta helburu propagandistikoarekin idazten hasi ziren arte. Pontifizeen tradizioa jarraituz, lehen historiagile erromatarrek Annales deitu zieten haien idazkiei. Analista izena hortik dator. Lehen analista erromatarra Fabio Piktor izan zen.

Historiagile Garrantzitsuak

Katon

Seriotasun eta zintzotasunagatik ezaguna da. Erromako lehen benetako historiagilea. Magistratura gorenetara iritsi zen, politikaren eta ohituren ustelkeriaren aurka. Benetako abertzalea, greziar jatorriko guztia gorrotatzen zuen. Origines idatzi zuen.

Zesar

Erroman jaioa, Juliotarren familia ospetsuan. Silaren alboan bere karrera hasi zuen, baina diktadorea utzi eta alderdi popularrera pasatu zen. Bere karrera politiko eta militarra harrigarria izan zen. Magistratura guztiak bete zituen eta beste kargu politiko batzuk ere. Gai historikoarekin bi obra iritsi dira:

De bello Galico

8 liburu, liburu bat kanpaina urte bakoitzeko, azkena Aulo Hirtziok idatzi zuen. Galia deskribatu ondoren, herri ezberdinekin izandako gatazkak kontatzen ditu:

  • Helveziarren eta Sueboen aurkako kanpaina.
  • Belgiarren aurkako kanpaina iparraldean.
  • Venetoen eta Akitaniarren aurkako kanpaina mendebaldean.
  • Germanoen aurkako kanpaina, Rin ibaia zeharkatzen du; Britaniarantz egindako espedizioa.

De bello civili

3 liburu, gerra zibilaren gertakizunak kontatzen ditu:

  • Gerra zibilaren zergatiak; Zesarrek Rubikon ibaia zeharkatzen du.
  • Ponpeiorekin izan zituen bake elkarrizketak porrot egin eta Greziarantz ihes egiten du.
  • Hispaniako kanpaina Ponpeioren ejertzitoen aurka.

Zesarren obretako objektibotasuna kualitate gisa nabarmentzen da, hirugarren pertsonan idazten zuelako: ‘Caesar fecit…’. Bere izena behin eta berriz errepikatzean, inpaktu handiagoa sortzen zuen ‘ni’ izenordea erabiltzean baino. Helburua, propaganda politikoa egitea zen, De bello civili obran batez ere. Obretako gertakizunak benetakoak dira, baina batzuetan momentua eta testuingurua aldatzen zituen, bere burua defendatu eta goratzeko. Zesarren iturriak lehen eskukoak dira, bere obra oso baliagarria da errepublikaren azken garaia ezagutzeko.

Salustio

Amiternon jaio zen K.a. I. mendean. Zesarren heriotza ondoren politika utzi eta obra historikoak idazten hasi zen:

  • Historiae
  • Bellum Catilinae: Katilinaren aginte osoaz jabetzeko nahia. Matxinadaren zergatiak, Katilinaren nahiak, Zizeron bera hiltzeko planak.
  • Bellum Iugurthinum: Mizipsak, Numidiako erregeak, bere bi semeri eta bere semeordea zen Iugurthari erregetza uzten die. Iugurtha, erromatar gudarostean hezia, anaiordeak hiltzen ditu bere burua errege bakarra izendatzeko erromatarren nahien aurka. Erromatarrek guda deklaratzen diote, Metelo, Mario eta Sila erromatar gudarostearen buruzagiak izanik. Sila, Boko erregeak Iugurtha traizionatu eta entregatzea lortzen du.

Salustio historiagile politikoa zen. Antzinako erakundeen krisia eta estatu berriaren sorkuntza aztertzen ditu.

Moralista gisa, bere bizitzaren laburtasunaz hitz egiten du, izpirituaren nagusitasunaz gorputzarekiko, ohituren ustelkeriaz, aberastasuna mesprezatu beharraz… Estilo zehatza, asimetrikoa eta arkaikoa du.

Tito Livio

Augustoren garaian panorama politikoa guztiz aldatzen da: barne bakearen eta aginte unibertsalaren ideiak pizten dira. Augustok plangintza politiko-erlijioso-morala du, antzinako ohiturak eta bertuteak berreskuratzeko. Mezenasen zirkuluak Augustoren planarekin bat zetozen obrak idatzi zituen. Tito Livio historiagilea, erromatarra izateagatik harrotasuna sustatzen du bere obran.

Paduan jaio, Erromara K.a. 30ean joan zen, bere historia idazteko. Obrak:

Ab Urbe Condita libri: 142 liburu, Erroma hiriaren hasieratik Drusoren heriotza arte. Heldu diren liburuak 1-10 eta 21-45 dira. Tito Liviok obraren hasieratik, idazteko izan zituen arrazoiak argitzen ditu, mundu guztiaren gainetik dagoen herriaren ekintza ospetsu eta gogoragarriak narratzea benetako poztasuna da berarentzat, Erroma baino aberri handiagorik ez baita.

Tito Livioren metodo historikoak akatsak ditu, historia literatura genero bezala ikusten zuen, ez obra zientifiko bezala.

Historiografia Lehenengo Mendean

Inperio garaian historia idaztea arriskutsua zen, iragan errepublikanoa goratu nahi bazen behintzat, enperadorearen erregimen pertsonalistaren aurkako kritika bezala ulertu ahal zelako. Errepublika goratzen zuten idazleek ‘oposizioan’ jarri ziren, Labieno Augustoren garaian eta Kremuzio Kordo Tiberiorenean. Gaur egun ezagutzen ditugun obrak, idazle kortesanoenak dira edo gai normala dutenak.

Tazito

Abokatu eta oradore trebea, kargu publiko ugari okupatu zituen. Obra historikoa:

  • Agricola: Julio Agrikolaren biografia apologetikoa da. Burutazio historiko filosofikoez beteta dago.
  • Germania: Monografia etnografikoa. Germania geografikoki deskribatu, biztanleen bizitza eta ohiturak.
  • Historiae: Neronen heriotzaren urtetik Domizianoren heriotza arte Erromako historia kontatzen du.
  • Annales: Tiberio, Klaudio, Kaligula eta Neronen aginte garaiak.

Tazito zintzoa eta objektiboa zen, ‘sine ira et studio’ ira eta partzialitate gabe idazten zuela zioen.

Historiaren ikuspegi moralizatzailea, zehaztasuna eta asimetria ezaugarri bezala.

Historiografia Bigarren Mendean

Justino, Floro eta Suetonio idazleak. Suetonio, K.o. 75 urtean jaio eta II. mendearen erdian hil. Historiagilea baino, filologoa eta eruditua zen. Gai ezberdinez aritu zen. Obra:

De vita Caesarum: Lehen hamabi Zesarren edo enperadoreen bizitza kontatzen du.

Epistolografia

Kontzeptua

Eduki eta helburu ezberdinak: gonbidapena, mehatxua, aholkua...

Eskutitza: pertsona batek beste bati zerbait komunikatzeko bidaltzen dion idatzia da.

Gutun “irekia” hartzaile asko dituen gutuna.

Motak

  1. Mezu-gutunak: eskutitz laburrak eta mezulariek eramanak. Jeneralek Senatura kanpainen berri emateko bidaltzen dituzten gutun ofizialak.
  2. Adiskidetasun-gutunak: lagunartekoak.
  3. Proemio gutunak: liburuen hasieran “dedidatoria” gisa.
  4. Tratu-gutunak: gai konkretu bati buruzko azalpena (filosofia, politika).

Teknikak

Gutunak idazteko formula:

Igorlearen izena, nominatiboan

Hartzailearen izena, datiboan

Salutem (S.) (+ plurimam) edo Salutem dicit (S.D.)

Kargu publikoa edo filiazioa ere agertu (izenarekin bat).

Beste formula bat: adibidez: s.v.b. (si vales bene)

Amaitzeko Vale edo Cura ut valeas.

Zizeron

900 gutun heldu zaizkigu; berari 100 bidali. Lau ataletan sailkatu:

  1. Epistulae ad familiares: hartzailearen arabera klasifikatuak: Lentulori (1), Kurio eta Zeliori (2), emazteari (14)
  2. Epistulae ad Atticum: lagun minari Tito Ponponio Atikori.
  3. Epistulae ad Quintum fraetrem: anaia Kintori.
  4. Epistulae ad Brutum: Zesarren semeorde eta hiltzaile Brutorekiko korrespondentzia.

37 liburuei esker, Zizeronen garaiko balio ukaezina dute: bizitza politikoa, soziala, erlijiosoa, kulturala, e.a. islada. Zizeronen estiloa herrikoiagoa (diskurtsotan baino).

Epistola Poetikoa: Horazio eta Ovidio

Horazio

Bi liburu idatzi gutunekin: 20 eta 3 gutun zituzten.

Liriko eta satiriko bezala ospea eta dirua irabazi zuen, gutunetan leku aproposena gizartea, morala eta kulturari buruzko burutazioak islatzeko.

Famatuena: bigarren liburuko hirugarren gutuna: Epistula ad Pisones (poetika tratadu bat)

Edukina:

Idazteko arteari buruzko aholkua (gai egokia, konposizioa landu, obraren unitatea mantendu)

Poesia epikoa eta dramatikoari buruzko azalpenak (metro berezia, ezaugarriak, musika antzerkian)

Poesiaren teknika eta kultura

  • Epistola morala: Seneka
  • Epistola literarioa: Plinio Gaztea

Deskargatu

PDF Word HTML