Prosa: Ezaugarriak, Historia eta Euskal Idazleak
Prosa: Ezaugarriak eta Oinarriak
Ezaugarriak: Prosa hizkuntzak bere era natural edo arruntean hartzen duen egitura da. Ez du bete behar neurri eta erritmo-araurik. Bi prosa mota daude: prosa utilitarioa eta artistikoa.
Prosa Utilitarioa eta Artistikoa
Utilitarioak helburu jakina dauka, zuzenbide, politika eta erlijio testuak. Artistikoan, berriz, hiru genero daude: narrazioa, oratoria eta historia.
Prosa Artistikoaren Generoak
- Narrazioa: herri ipuinak, narrazio laburrak eta eleberria.
- Oratoria: hitzaldietan egiten dena.
- Historikoa: biografia, kronika, memoriak, gutunak eta abar.
Euskarazko Prosa: Hastapenak eta Garapena
Euskarazkoaren ezaugarriak: Prosazko lehen euskal testigantzak utilitarioak dira. XVI. mendeko, abeltzaintza, sukaldaritza eta beste arlo batzuetako liburuak ditugu. Artistikoa artzain eleberri batekin abiatu zen Joan Perez Lazarragaren narrazioarekin (1567). XIX. mendera arte prosa lanuda erlijiosoa izan zen. Leizarraga eta Axular aitzindariak. Lehen lan nagusia Biblia itzultzea izan zen. Bigarren meritua prosa bikaina sortzea izan zen. Gero idazle laikoak hasi ziren idazten. Denak kezkatzen zuen euskararen egoerak. XIX. mendean garatu ziren aspalditik hedatuta zeuden generoak (eleberri, ipuin-laburrak, kazetaritza, antzerkia…).
Prosaren Historia Mendebaldean
Prosaren historia: Mendebaldeko literaturak Grezian du jatorria. Prosazko zenbait genero garatzen hasi ziren: historiografia, filosofia, nobela eta kontakizun laburrak… Erretorikak ongi hitz egiteko eta idazteko arauak ezartzen ditu. Erretorikak sortutako prosak eragin handia izan zuen. Prosak eremu berriak hartu zituen: didaktika, elizako predikuak… Beranduko Erdi Aroan, poema epikoek eta zalduntza-liburuek irakurleria berria bereganatu zuten. Espainian, XVI. mendean, Lazarillo de Tormes eleberriarekin prosa gorena iritsi zen, eta XVII. mendean Cervantesekin. XIX. mendean, erromantizismoarekin, prosak indar handia hartu zuen.
Euskal Prosalariak eta Haien Lanak
Euskal prosalariak: Erlijio-prosan, alde batetik itzulpenak daude, Bibliakoak batez ere. Bestetik, egileek sortutakoak, eliz oratoria eta didaktikarekin lotuak bereziki. Prosa ez erlijiozkoan, genero didaktikoa zen nagusi: euskararen inguruko gaiak, saiakera filosofiko itxuran edo elkarrizketa bidez egindakoak, historia eta etnografikoak ere. Liburu bat argitaratu zuen lehen euskal emakumea Bizenta Mogel izan zen. XIX. mendearen bukaeratik hasita, narrazioan, eleberri eta ipuin luze edo laburrak nabarmentzen dira.