Dante, Petrarca eta Boccaccio: Trecentoko Maisuak

Latina9,74 KB

Dante Alighieri (1265-1321)

Poeta eta teologoa izan zen.

Gaztaroa

Florentzian jaio zen familia aristokratiko baina urbano batean. Literatura idazten hasi zenean, erregistro desberdinak menderatzeko ahalmena zuela ikusi zen. Tonu eta gai ugaritasuna erakutsi zuen. Estilo berriko poesia subjektibo eta intimista egin zuen. Emakume maitearen heriotzagatiko doluaren bidez, subjektibotasunaren aurkikuntza aberastu zuen. «Kantu moralak» idatzi zituen. «Rime petrose»-k maitasunaren irudi dramatiko gogorra ematen du. Forese Donati poetari bidali zizkion sonetoek bestelako tonua dute, herrikoiak eta lizunak baitira gaiez eta tonuz. Hainbeste gai eta estilo desberdin landuz, badirudi lehen urteotan genero bakoitzeko maisuak gainditzea zela bere helburua. Pentsatzekoa da estilo aniztasun horrek bere poesia eta poesiaren gaineko hausnarketa aberasten lagundu ziotela. Horrela sortu zen Vita Nuova (Bizi Berria). Dantek dioenez, 9 urte zituela aurkitu zuen Beatriz aurrenekoz, eta 9 urte geroago ikusi zuen berriz; neskak agurtu eta bakarrik utzi zuen poeta. Topaketa horietatik sortzen da obra, hasieran profanoa eta gortesaua, ondoren mistikoagoa, harik eta Beatriz-en heriotzak mito kristau bihurtzen dituen arte, maitea eta maitasuna, biak.

Erbestea

Dante-ren gaztaroaren amaiera bat dator politikan egindako lehen urratsekin. Priore hautatu zuten 1300ean, hiria agintzen zuen alderdia bi taldetan banatu zenean. Dante iruzur egiteaz salatu ondoren, bere ondasunak konfiskatu eta erbestera kondenatu zuten. Ravenan hil zen 1321ean. Dantek De Monarchia latinez idatzi zuen obran argitaratu zituen bere kezka politikoak: munduko aginpidea eta izpirituarena behar zirela aldarrikatu zuen. Hizkuntzaz kezkatua, Italiako herrialdeetarako literatura hizkuntza batua aldarrikatu zuen.

La Divina Commedia

«Commedia» olerki epiko bat da, epopeia mistiko handi bat. Poema alegoriko luzea hiruko bertsotan idatzi zuen 1307-1321 bitartean. Obra honetan, egileak bere buruari buruzko sentimenduak eta gogoetak bildu zituen. Beatriz-en idealek inspiraturik, poetak bidaia bat egiten du: infernura, garbitokira eta Beatriz-ek gidatuta paradisura. Helburu bat zuen: historia, filosofia, mitoa eta zientzia bateratuko zituen hizkera eta kultura bat sortzea, subjektibotasuna baztertu gabe. Hiruko kateatuek jasotzen dute tradizio lirikoa. Paradoxa bat adierazten du obrak: naziorik gabe ere izan zitekeela nazio hizkuntza osotu bat.

Commedia-k hilobiaz haraindiko bidaia bat kontatzen du; Dante izango da protagonista eta narratzailea. Oihan ilun batean aurkitzen dugu hasieran. Virgilio poetaren arima aterako zaio bidean, eta honek infernuan eta garbitokian zehar gidatuko du, jentila zenez paradisuan ezin baitzen sartu. Infernuak 9 zirkulu ditu, eta zenbat eta bekatu larriagoen zamapean bizi bekataria, orduan eta beherago egongo da zirkuluen hierarkian. Berdina gertatuko da purgatorioan. Gero, Beatriz-ek lagunduko dio Paradisua bisitatzen. Argiaren eta edertasun sublimearen erresuma da Paradisua. Ikuspegi teologiko eta dramatikoa eskaintzen duen epopeia hau Europako literaturako obra garrantzitsuenetakoa da.

Petrarca eta Humanismoa: Kantutegiaren Berrikuntza

Petrarca, Humanismoa eta Poesia

Toskanako Francesco Petrarca XIV. mendeko (Trecento garaia) gizon modernoa da. Frantzia eta Italiaren artean egindako bidaiak izan ziren ezaugarri nagusia. Bera izan zen lehen humanista (lan klasikoak bildu, aztertu eta garai berrirako iruzkindu zituena), nahiz eta Erdi Aroan bizi. Petrarcari zor zaio Errenazimenduko zibilizazioaren oinarrian dagoen latindar literaturaren ezagutza filologiko zehatza. Bere familia Florentziatik erbesteratua izan zen, eta Proventzara joan ziren. Lege ikasketak egin eta Avignonera joan zen Aita Santuaren gortera. Handik urtebetera ezagutu zuen Laura, Canzionere obra nagusiko pertsonaia eta musa. Italieraz idatzitako olerkiekin batera, latinez ere idatzi zituen. Secretum obra latinez idatzi zituenen artean interesgarriena da, San Agustinen eraginpean idatzita. Italierazko Canzionere (366 kantu) obrak eman zion ohorea. Maitasuna da gai nagusia. Humanismoaren aitatzat hartzen da. Humanismoa Antzinaroa berreskuratzeko ahaleginean oinarritutako mugimendu kulturala izan zen. Filosofia eskolastikoaren teknizismoaren aldean, pertsonaren benetako beharretatik hurbilago dagoen ondare kulturalaren alde egin zuen. Askoz garrantzitsuagoa da italieraz idatzitakoa. Bere Cancionero-an Laurari zuzendutako maitasunezko poesiak bildu eta antolatu zituen. Danteri Beatriz-ekin gertatu zitzaion moduan, Petrarcari ere Laurari sentitzen zion ezinezko maitasuna zapuztu egin zitzaion, neska gaztea hil baitzen. Jainkoaren maitasuna, ospearen gorazarrea eta Laurari eskainitakoak, maiteminezkoak. Maitasun ezinduaren ezintasunak: sonetoa (gehienak).

Batasuna duen bilduma koherente bat baita. Sentimenduen barnean ikertzeko sakontasunak eta bere estiloaren perfekzio formal eta metrikoak eragina izan zuten Europako geroko lirikan. Bere sonetoek Espainiako Urrezko Mendeko poetak liluratu zituzten.

Giovanni Boccaccio eta Prosazko Narrazioa

Bizitza (Toskana, 1313-1375)

Napoliko Egonaldia

Idazle jantzia zen, Petrarcaren laguna eta Danteren aztertzailea. Merkatari baten semea zen. Bizimodu erosoa zuen. Hezkuntza aldetik, negozioetara, zuzenbidera eta erretorikara zuzendutako prestakuntza izan zuen. Haurtzaroa Florentzian igaro zuen, eta nerabezaroa Napolin. Merkataritza eta zuzenbide kanonikoa ikasi zituen. Latina eta ikasketa humanistikoak interesatzen zitzaizkion. 27 urterekin Napoli utzi eta Florentziara itzuli zen.

Florentziako Aldia

Adiskide asko galdu zituen izurritearengatik (aita eta amaordea barne). Bere familiako buru suertatu zen.

Petrarcaren Adiskidetasuna

1350ean ospea bereganatu zuen hirikideen artean. Petrarcari harrera egin zion hirian eta bere etxean eman zion aterpea. Homeroren lehen itzultzailetzat hartua da.

Zahartzaroa eta Damualdia

Decameron bukatu eta gero krisia jasan zuen. Goraipatzen ziren balioak alde batera utzi eta elizgizon bihurturik, bere latinezko idazkietara eta lan erudiziozkoetara emana bizi zen horrezkero. Zahartzaroko damualdiarena ez dago garbi, ez behintzat Decameron-i dagokionez.

Decameron

Izenburu bikoitza du (Decameron / Galeotto printzea). Izenak liburuaren egitura aipatzen du: 10 egunetan kontatutako 100 ipuinez osatua da. Deiturak Mahai Biribileko zaldunengana eraman eta literatura artikuluarekin lotzen gaitu.

Egituraren Sendotasuna

  1. Lehen kontalari nagusiaren edo idazlearen maila: Idazlea dama nobleei zuzentzen zaie, haiek izango baitira ipuinen hartzaile. Kontalari bakoitzaren kontakizunaren hartzaileak ere dama nobleak dira. Idazleak hasieratik ezartzen du narrazioaren esparrua, hiru ataletan banatuta:
    1. Izurri beltzaren deskribapena.
    2. Gazteen elkartzea.
    3. Florentziako aldirietara erretiratzea.
    Kontalari nagusiak azaltzen du nola 1348ko izurriaren garaian 10 gaztek hiritik ihes egitea erabakitzen duten eta landan babesa bilatzen duten. Entretenitzeko, egunero bat izango da errege/erregina, eta gai bat ezarriko du, bakoitzak ipuin bat konta dezan. Beraz, 100 ipuin horiek 10 jardunalditan daude banatuak, eta jardunaldi bakoitzean gai bati buruzko 10 ipuin kontatzen dira.
  2. Pertsonaien maila: Bizitzaz gozatzea helburu duten merkatariak eta eskulangintzan dihardutenak dira protagonistak, burgesia estiloko bizimodua gustuko dutenak. Herabetasunik gabeko errealismoaren bidean dira, Errenazimenduko bizitzaren ikuspegi irekitik gertuago Erdi Aro erlijiosotik baino. Danteren Jainkotiar Komedia-rekin alderaturik, Komedia Humanoa deitu izan zaio Decameron-i. Gaiak: erlijioaren kritika eta lukurreriarena; zoria edo fortuna; zorroztasuna eta maltzurkeriaren garapena, edo maltzurkeriaz nola engaina daitezkeen gizon-emakumeak; eta abade eta aita santuen gorespena. Iturri tradizionaletatik edo arabiar bildumatik hartuak ziren. Entretenimendu xedea da gai erotikoak erabiltzeko zuribidea.
    Gaiaren arabera:
    • Zuhurtzia eta adimen argitasuna ageri duten ipuinak.
    • Gortesauen idealak, eskuzabaltasuna eta bihotz zabaltasuna goraipatzen duten ipuinak.
    Esan behar da alaitasun eta gozamenerako bidearen erakusle izan nahi duela Decameron-ek. Hala ere, heriotzaren nagusitasuna nabarmena da. Hilobiz josia dugu Decameron. Liburuak alde anarkiko bat du, agintzaritza ororen arbuioa eta espiritu anarkikoa. Izurria legearekiko ohiturak desegin eta haiengandik askatzeko eragile nabarmena da. Ondorioz, askatasunean oinarritutako sistema sustatzaile eta askapenerako berezko sen eta irritsen hedaleku da.

Emakume Zerutiarraren Topikoa

Nahiz eta abiapuntuan emakume bat egon, Danteren Beatriz-ekin gertatu zen moduan, emakume hori ez da giza haragizko emakumea izango, baizik eta poetaren perfekzio espiritualaren izar distiratsua. Idealizazioa, emakumearen laudorioa, melankolia, pena eta heriotza bezalako sentimenduen adierazpen sotil, leun eta neurritsua. Sistema feudalaren gainbehera markatzen du. Bihotzezko noblezia aldarrikatzen da, «cor gentil» deitua, adorearen eta esfortzuaren bidez lortzen dena. Danteren Vita Nuova lanak du emaitzarik umotuena. Emakume zerutiarraren topikoa sortu zuen Guinizelli poetak, eta gero Dantek garatu zuen. Emakumea perfekzio espiritualaren eredu bezala ikusten da, eta perfekzio hori maitasunaren bidez lor dezake gizonezkoak. Ondorengo mendeetan eredu bezala jarraituko duena. Poesia subjektibo eta intimista da, Dantek Commedia-n hala izendatua. Eragina Europan zabaldu zen eta beste arteetara iritsi zen.

Deskargatu

PDF Word HTML