Latina eta Erromatar Inperioa: Hizkuntza, Kultura eta Gizartea

Latina6,03 KB

Hizkuntza Motak

Hiru hizkuntza mota nagusi bereizten dira: monosilabikoak, eranskariak eta malgukariak.

Latinaren Jatorria eta Zabalkuntza

Latina K.a. 1000. urtearen inguruan agertu zen Italiako erdialdean, Tiber ibaiaren hegoaldean, Apeninoen eta Tirreniar itsasoaren artean kokatzen den Latium lurraldean. Latina Erromaren hizkuntza izan zen eta hedatuz joan zen: lehenengo Italian, gero Mediterraneo mendebaldean eta, azkenik, Europako erdialdean.

Latin Hizkuntzaren Aldi Nagusiak

  • Latin arkaikoa: K.a. 106. urtea baino lehenagokoa.
  • Latin klasikoa: K.a. 106. urtetik K.o. 14. urtera bitartekoa.
  • Latin post-klasikoa: K.o. 200. urtearen ingurukoa.
  • Latin berantiarra: K.o. 200. urtetik aurrerakoa.

Latin Maila Desberdinak

  • Latin arrunta: Ahozkoa, herri-hizkera. Hizkuntza idatzitik urruntzen joan zen etengabe, bilakatuz eta aldatuz joango da.
  • Literatur latina: Zaindua eta idatzitakoa. Antzinako hizkuntza literario nagusienetako bat bihurtu zen.

Noiz Sortu Ziren Hizkuntza Erromanikoak?

Erromania izena erabiltzen da hizkuntza erromanikoak dituzten Europako herrialdeen lurraldea izendatzeko. Hizkuntza erromaniko nagusiak hauek dira: gaztelania, frantsesa, portugesa, italiera, errumaniera, katalana, galegoa, okzitaniera, sardiniera eta erretorromaniera.

Latindar Alfabetoa

Latindar alfabetoa Mendebaldeko herrialdeetan gehien erabiltzen den alfabetoa da, Erdi Arotik aurrera Europako hizkuntza gehienek hartu baitzuten. Beste bi alfabeto nagusiak grekoa eta zirilikoa dira.

Idazkera alfabetikoaren ezaugarria da zeinu edo letra bakoitzak bokalezko edo kontsonantezko fonema bat adierazten duela. Greziar eta erromatar historiaren arabera, feniziarrak hasi ziren sistema hori erabiltzen: alfa eta beta; letra horietatik dator sistema horren izena: alfabetoa. Idazkera-sistema berehala zabaldu zen Grezia osora, bai eta Italiaren hegoaldeko eta Siziliako kolonietara ere.

Erlijioa Erroman: Ezaugarri Nagusiak

Erlijioa hitzak konpromisoa esan nahi du. Greziarrek eta erromatarrek jaiotzetik gurtzen zituzten euren jainko-jainkosak. Erlijioa oso garrantzitsua zen erromatarrentzat, bai bizitza pribatuan, bai publikoan.

Erromatarrek politeismo irekia praktikatzen zutenez eta herri askorekin harremanak izan zituztenez, oso erraz hartu zituzten herri horien jainko-jainkosak. Lehenengo, jainko-jainkosa etruskoak gehitu zituzten beren panteoian; ondoren, bere egin zituzten Greziako Olinpoko jainko-jainkosa nagusiak; eta, gogo biziz hartu zituzten Mediterraneo ekialdeko gurtza asko; eta, azkenik, kristau egin ziren.

Mitoen Edukia

Mitoek mundua nola sortu zen azaltzen dute, bai eta kaosa ordezkatu zuen ordena kosmikoa nola ezarri zen ere. Mundua beren menpean hartzen duten jainko-jainkosak daudela erakusten dute. Baita antzina heroiak zeudela ere. Horiek hilkorrak ziren, gizakiak bezala, baina handitasun handiagokoak.

Erraza da jainko-jainkosei buruzko mitoak eta heroi baten edo heroi talde baten balentriak kontatzen dituzten mitoak bereiztea. Jainko-jainkosa nagusiak olinpiar familiakoak dira, Zeus-en nagusitasunaren menpean eraturiko familiakoak, alegia.

Mitologia eta Erlijioa

Zaila da mitologiaren eta erlijioaren arteko erlazioa zehaztea. Erlijioaren narrazio-ikuspegia ematen dutela esan daiteke. Erlijiozkotasuna, berriz, mitologia-narrazioak baino zabalagoa da, bere baitan hauek ere hartzen baititu: gurtzak eta errituak, ia beti mitikoekin erlazionatuak, bai eta zeremonietan parte hartzen duten sinestunen lotura pertsonala ere.

Erroma Goi Inperioa

Erroman, zibilizazio helenistikoaren iraupena K.a. 146. urtean gertatu zen, Korinto hartu ondoren. Erromak greziar lurraldeen konkista burutu zuen, Grezia erromatar probintzia bihurtuz. Borroka horren garailea Grezia izan zen. Erromak zibilizazio helenistikoa bereganatu zuen.

1. Erroma Hiria

Hiriak Erromatar Inperioaren gune nagusiak ziren. Garai horretan, hiri berri asko sortu ziren. Erromak hiri nagusia izaten jarraitu zuen. Arazoak izan zituen: ez zuen eraikitzeko behar zuen adina tokirik, eta kaleetako zarata ikaragarria eta trafikoa pairatzen zituen.

Erromako etxebizitza gehienak insulae izenekoak ziren. Denbora asko ematen zuten kaleetan eta hiriko plazetan; bertan janaria eta edaria saltzen zituzten, eta jende asko egoten zen.

Hiriaren erdigunea foroa zen. Foroan hiriko eraikin nagusiak eta garrantzitsuenak zeuden.

2. Etxeak

Hirietan etxebizitza mota desberdinak zeuden, gizarte-klaseen araberakoak: hiriko aberatsenak domus-etan bizi ziren.

Etxearen gunea oin karratuko patioa zen, atrio delakoa, barrura ematen zuena. Gela guztiak patio horretara irekitzen ziren. Atrioan etxeko elementurik bereizgarrienak zeuden.

Herria, ordea, etxe miserabletan bizi zen. Erromara gero eta etorkin gehiago heltzen ziren baserri eta probintzietatik. Konponbide bakarra alokairuko etxebizitzadun eraikin handiak egitea zen. Eraikin horiek harrizkoak eta egurrezkoak ziren.

3. Jantziak

Erromatar jantzi nagusia toga zen. Hasieran, bai emakumeek, bai gizonek janzten zuten; geroago, hiritarren jantzia bihurtu zen. Plebeioek eta esklaboek debekatuta zeukaten toga janztea. Janzteko oso zaila zenez, hiritarrek gero eta gutxiago erabiltzen zuten. Togaren azpian tunika eramaten zuten. Emakumeek oinetarainoko tunika erabiltzen zuten. Tunikaren gainean, stola delakoa janzten zuten.

4. Hezkuntza

Mutilaren hezkuntzaz familia arduratzen zen: lehenengo ama, eta gero aita. Normalean, oinarrizko hezkuntza etxean jasotzen zuten. Zazpi urte zituztenean, haurrak eskolara joaten hasten ziren. Hizkuntzan, hiru etapa bereizten ziren: lehen, bigarren eta goi mailako irakaskuntza. Neska patrizioak ez ziren eskolara joaten, etxean geratzen ziren etxeko lanak ikasten. Geroago, mutilen hezkuntza-sistema bera izaten zuten.

Deskargatu

PDF Word HTML