Batxilergoa mailako Latina ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Latinezko Esaldi Klasikoak eta Hauen Esanahia

Latina6,03 KB

Latinezko Esaldi Klasikoak eta Hauen Esanahia

Antzinako Erromako jakinduria eta pentsamendua gaur egunera arte iritsi zaizkigu, latinezko esaldi eta esaera ezagunen bidez. Hauek, historian zehar, hainbat arlotan erabili izan dira, hala nola filosofian, zuzenbidean, medikuntzan edo eguneroko bizitzan. Jarraian, horietako batzuen esanahia eta jatorria aztertuko ditugu.

Alea iacta est

Esanahia: Zoria jadanik botata dago.
Jatorria: Zesarrek, zegoen aginduaren kontra Rubikon ibaia bere soldaduekin pasatzean esan omen zuen esaldi hau, gauza arriskutsu bat egiteko erabakia hartzean aipatua. Egia esan, Menandro poeta greziar baten bertsoaren latinezko itzulpena da. Erabaki oso garrantzitsua hartzen denean erabiltzen da.

Alma mater / Parens

Esanahia: Antzinako...

Jarraitu irakurtzen "Latinezko Esaldi Klasikoak eta Hauen Esanahia" »

Kontaketa-teknikak: Testu Narratiboen Elementuak

Latina3,17 KB

Testu narratiboetan, ekintzak kontatzeko egitura narratiboaz gain, pertsonaien eta tokien deskribapena eta pertsonaien arteko elkarrizketa tartekatzen dira.

1. Ekintza

Narrazioaren nondik norakoa da. Narrazio motzetan ekintza bakarra eta nagusia dago. Luzeetan, ekintza nagusiaren inguruan bigarren mailako hainbat agertzen dira. Ekintza multzoak argumentua osatzen du.

2. Gaia

Narrazioko ekintzen azpian autoreak daukan mezua.

3. Ikuspuntua

Narratzaileak nola kontatzen duen istorioa (idazlea ez da narratzailea):

  • 3. pertsonakoa, istoriotik kanpo: Orojakilea da (pertsonaien sentimenduak, jokaeren zergatiak, deskribapenak, etab. ezagutzen ditu).
  • 3. pertsonakoa, kamera baten ikuspegitik: Ekintza soilak kontatzen dira, intentzio eta gurari barik.
  • 1. pertsonakoa:
...
Jarraitu irakurtzen "Kontaketa-teknikak: Testu Narratiboen Elementuak" »

Erromatar Poesia Epikoa: Ezaugarriak eta Egile Nagusiak

Latina5,83 KB

Poesia Epikoa

1. Ezaugarriak

  • Antzinako adierazpen literarioa.
  • Poema heroiko narratiboa. Oro har, bertsoz egindako lan luzeak. Estilo gorena.
  • Gizabanako edo talde heroiak agertzen dira.
  • Heroia pertsonaia idealizatua da. Bertute kardinalen jabea da: justizia, indarra, neurritasuna, zuhurtzia.
  • Bertsoen neurriari dagokionez, hasieran saturnoa (Erromako neurri nazionala) erabiltzen zen. Geroxeago, hexametroa nagusi izango da.
  • Poesia epikoaren helburua erregeen eta buruzagien balentriak abestea zen, baita gerren kalteak ere.

2. Jatorrien Aroa (K.a. 753-241)

Katon eta Varron idazleek honako hauek aipatzen zituzten:

  1. Carmina convivalia: Poeta batek, noble batek aginduta, honen arbasoen ohorez egindako kantuak dira.

  2. Carmina triunphalia: Soldaduek bere jeneralei

...
Jarraitu irakurtzen "Erromatar Poesia Epikoa: Ezaugarriak eta Egile Nagusiak" »

Euskal Idazle eta Bertsolari Nabarmenak

Latina2,51 KB

Lasturko Miliaren eresia (XV. mendea)

XV. mendearen hasieran dute oinarri Lasturko Miliaren bertsoek. Lasturko Milia andere Leizaola dorretxean bizi izan zen, baina Arrasatera ezkondu zen beste ola bateko gizon batekin. Milia gazterik hil zen. Gaubeilan zeudela, Miliaren ahizpek bertsoak kantatu zizkioten. Miliaren ahizparen ustez, alargunak ez zuen ondo zaindu eta maitatu Milia. Ahizpak Milia Lasturrera eraman nahi zuen, han lurperatu zezaten.

Piarres Topet Etxahun (1786-1862)

Bere Etxahunen bizitzaren kantorea bertso-sortan esaten duenaren arabera, ez zuen bizitza erraza izan. Familiako giro txarrak gizon zail eta bortitz bihurtu zuen. Gazteetan etxeko neskame bat haurdun utzi zuen, baina gurasoek etxe oneko emakume batekin ezkonarazi zuten.

...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Idazle eta Bertsolari Nabarmenak" »

Dante, Petrarca eta Boccaccio: Trecentoko Maisuak

Latina9,74 KB

Dante Alighieri (1265-1321)

Poeta eta teologoa izan zen.

Gaztaroa

Florentzian jaio zen familia aristokratiko baina urbano batean. Literatura idazten hasi zenean, erregistro desberdinak menderatzeko ahalmena zuela ikusi zen. Tonu eta gai ugaritasuna erakutsi zuen. Estilo berriko poesia subjektibo eta intimista egin zuen. Emakume maitearen heriotzagatiko doluaren bidez, subjektibotasunaren aurkikuntza aberastu zuen. «Kantu moralak» idatzi zituen. «Rime petrose»-k maitasunaren irudi dramatiko gogorra ematen du. Forese Donati poetari bidali zizkion sonetoek bestelako tonua dute, herrikoiak eta lizunak baitira gaiez eta tonuz. Hainbeste gai eta estilo desberdin landuz, badirudi lehen urteotan genero bakoitzeko maisuak gainditzea zela bere helburua....

Jarraitu irakurtzen "Dante, Petrarca eta Boccaccio: Trecentoko Maisuak" »

Literatura Klasikoa: Antzerkia, Olerki Epikoak eta Lirika Erroman

Latina9,88 KB

Antzerkia Erroman

Sarrera: Antzinaroan, Ertuarian eta Erroman bertan antzerkiaren hastapenak izan baziren ere, benetako antzerkia ez zen garatuko eragina jaso arte. Grezian, ospakizun erlijiosoetan antzerki txapelketak izaten ziren, idazle bakoitzak hiru tragedia eta komedia bat aurkeztu behar zituela. Tragediagile garrantzitsuenak Eskilo, Sofokles eta Euripides ditugu, K.a. VI-V. mendeetakoak, eta komediagileen artean, Aristofanes, K.a. VI-IV. mende tartekoa, eta geroxeago, Menardo, K.a. IV-III. mende tartekoa, komedia berriaren ordezkaria. Erroman, hasiera-hasieratik aurkituko dugu antzerkia. L. Andronikok, Erromako lehen idazleak, K.a. III. mendean, graziar antzezlan anitzen itzulpenak egin zituen lehen aldiz, antzerkiaren garapenerako oinarriak...

Jarraitu irakurtzen "Literatura Klasikoa: Antzerkia, Olerki Epikoak eta Lirika Erroman" »

Erromako Historiagintza: Hastapenak eta Historialari Handiak

Latina4,1 KB

Historiografia: Hastapenak

Greziarrei zor zaizkie hastapenak. Horrek ez du esan nahi Erroman zerbait ez zegoenik; Pontifex Maximusek idatzitako Annales dugu. Bertan magistratuen izenak, lanegunak eta beste egunak jartzen zituzten, baina ezin dira literatur lantzat hartu.

Antzinateko Historiagintza

K.a. III. mendean greziarren eragina zela eta hasi zen Erroman historia idazten eta lan honetan hasi ziren lehenengoek izen hau hartu zuten. Lehenengoek grekeraz idazten zuten Erromaren historia. Zergatia?

  • Greziako kultura modan zegoen Mediterraneo inguruko herrietan eta grekera "kultur hizkuntza" zen.
  • Historiagintzak funtzio politikoa bete behar zuen: Erromatar Inperioaren handitasuna aldarrikatzea.

Fabio Piktor dugu garai honetako idazlerik inportanteena....

Jarraitu irakurtzen "Erromako Historiagintza: Hastapenak eta Historialari Handiak" »

Lizardiren Poesia: Gai Nagusiak eta EZAUGARRIAK

Latina2,77 KB

Lizardiren Lanak

Lizardik poesian egin zuen lanik ederrena, eta haren poemak bi liburutan bildurik daude:

  • Biotz Begietan da bere libururik ezagunena.
  • Umezurtz Olerkiak, Lizardi hil eta urtebetera, Aitzol adiskideak argitaratu zuen, Lizardik argitaratu gabe zituen olerkiak eskainiz.

Biotz Begietan: Gai Nagusiak

a) Izadia

Bultzi Leihotik poeman, Lizardik trenean doanak euskal paisaia nola ikusten duen adierazten digu, trenaren erritmoaren bizkortasun berdinaz. Lizardiren izadia, poetaren izadia, ez da hotza, bizia da, eta bizitza gizonak eskaintzen dio paisaiari. Soroan zutik dagoen gizandi itxurako nekazaria bedeinkatzen du poetak. Izadian gizona dago, euskal paisaian gizon euskalduna dago, eta zorionekoa izan dadila euskal lurra landu eta maite duen...

Jarraitu irakurtzen "Lizardiren Poesia: Gai Nagusiak eta EZAUGARRIAK" »

Erromatar Historiografia: Aitzindariak eta Garapena

Latina9,18 KB

Historiografia Erromatarra: Aitzindariak

Dokumentu Publikoak

Foedera regnum: Alboko hirietako erregeekin sinatzen zituzten paktuen akta erdi erlijiosoak, erdi juridikoak dira.

Magistratuen aktak: Magistratuen funtzioekin loturiko gertakizun aipagarrienak azaltzen zituztenak.

Dokumentu Pribatuak

Goi mailako familien ohitura eta arbaso famatuei buruzko dokumentu idatziak.

Laudationes fúnebres: Hildakoaren ohorez egindako hitzaldiak.

Tituli imaginum: Arbasoen erretratuen azpian grabaturiko inskripzioak.

Erromatar Historiografiaren Sorkuntza: Analistak

Erromari eta bere gerrate inperialistei buruzko lehen berriak, historiagile greziarrek idatzi zituzten, erromatarrek erreakzio abertzale eta helburu propagandistikoarekin idazten hasi ziren arte. Pontifizeen...

Jarraitu irakurtzen "Erromatar Historiografia: Aitzindariak eta Garapena" »

Prosa: Ezaugarriak, Historia eta Euskal Idazleak

Latina2,68 KB

Prosa: Ezaugarriak eta Oinarriak

Ezaugarriak: Prosa hizkuntzak bere era natural edo arruntean hartzen duen egitura da. Ez du bete behar neurri eta erritmo-araurik. Bi prosa mota daude: prosa utilitarioa eta artistikoa.

Prosa Utilitarioa eta Artistikoa

Utilitarioak helburu jakina dauka, zuzenbide, politika eta erlijio testuak. Artistikoan, berriz, hiru genero daude: narrazioa, oratoria eta historia.

Prosa Artistikoaren Generoak

  • Narrazioa: herri ipuinak, narrazio laburrak eta eleberria.
  • Oratoria: hitzaldietan egiten dena.
  • Historikoa: biografia, kronika, memoriak, gutunak eta abar.

Euskarazko Prosa: Hastapenak eta Garapena

Euskarazkoaren ezaugarriak: Prosazko lehen euskal testigantzak utilitarioak dira. XVI. mendeko, abeltzaintza, sukaldaritza eta beste...

Jarraitu irakurtzen "Prosa: Ezaugarriak, Historia eta Euskal Idazleak" »